Skip to main content
de-compras-en-ordizian-shopping-goierri-paisvasco

Shopping Goierri

Goierri eskualdea bisitatzen duzunean, Ordiziako erosketa eremua bisitatzeko astia har dezakezu.

Kalean dagoen erosketa gunea da eta 98 komertzioz osaturik dago, hostalaritza eta zerbitzuak.

Sukaldaritza, moda, zapata eta osagarriak, bitxigintza, altzariak, bidaiak, aseguruak eta osasuna bezalako zerbitzuak asebetetzen ditu eta burdindegi, ileapaindegi edo tabako denda bezalako komertzioak daude.

Ordizian elkartea, Ordiziako merkatarien elkartea, 1978 urtean sortu zen herriko merkatarien interesak babesteko.

Ekintzak koordinatu eta promozionatzen ditu udaletxearekin batera, herriko merkataritza babesteko eta sustatzeko.

Bengoetxe Txakolindegia

Getariako txakolina, Gipuzkoako kostako herrietan ekoizten den ardo txuri bat da.
Bengoetxe upategia, Gipuzkoa barrukaldean dauden 3 upategietako bat da. Bengoetxeren kasuan, ardo ekologiko bat ekoizten dute, hainbat sari jaso dituena, eta Estatu Batuetan eta Japonen oso estimatua dena.

Jarduera: Getariako txakolina ekoizten duen upategia.
Helbidea: Bengoetxe Baserria, Olaberria.
Ordutegia: larunbata 10:00etatik 13:00etara. Gainerakoa, hitzordua hartuta.
GPS: 43.032247, -2.211551
Tel: 943 884 955
Web: www.txakolibengoetxe.com
Email: info@txakolibengoetxe.com

Otatza Gaztandegia

Artzaiaren laguntzarekin Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.
Artegian ardiak ikusteko aukera izango dugu eta udaberri eta udarako sasoiean, Aralar Parke Naturalean kokatuta dauden bordak ezagutzeko aukera izango dugu, bertan artzaiak eta ardiak nola bizi diren ikusiz.
Bertako dendan eskualdeko produktuak erosteko aukera izango dugu.

Jarduera: Idiazabal gazta egiten duen gaztandegia / Ardiak.
Helbidea: Otatza baserria, Ordizia.
Ordutegia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Gainerakoak, hitzordua hartuta.
GPS: 43.057732, -2.174971
Tel: 661 923 670
Email: josebainsaus@gmail.com

Ondarre Gaztandegia

Artzaiaren laguntzarekin eta bideo eta argazki batzuen bidez, Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.
Aldameneko artegian ganadua ikusteko aukera izango dugu.
Bertako dendan eskualdeko produktuak erosteko aukera izango dugu eta artzaigintza eta gaztagintzari buruzko gauza gehiago ezagutu, bertan aurkitu dezakegun interpretazioan.
Gaztandegia, bertan lo egiteko nekazalturismoa da baita ere.

Jarduera: Idiazabal gazta egiten duen gaztandegia / Ardiak.
Helbidea: Beheko Arrabala, Segura.
Ordutegia:hitzordua hartuta.
GPS: 42.996416, -2.233196
Tel: 689 192 508
Web: www.ondarre.com
Email: ondarresegura@gmail.com

Gaztaiñaditxulo Gaztandegia

Idiazabal gazta egiten den gaztandegi tradizionala.
Artzaiaren eskutik, artzantzaren munduaren inguruko eta gazta egitearen inguruko sekretu guztiak ezagutu ahal izango ditugu.
Aldamenean dagoen artegian, ardiak ikusteko aukera izango dugu.
Eskualdeko produktuak eros daitezke bertako dendan.

Jarduera: Idiazabal gazta egiten duen gaztandegia.
Helbidea: Gaztaiñaditxulo baserria, Idiazabal.
Ordutegia:  hitzordua hartuta.
GPS: 42.996416, -2.233196
Tel: 618 721 473
Web: www.gaztainaditxulo.com
Email: barandiaranander@gmail.com

Garoa Gaztandegia

Artzaiaren laguntzarekin Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.
Artegian ardiak ikusteko aukera izango dugu.
Bertako dendan eskualdeko produktuak erosteko eta bertako produktuak dastatzeko aukera dago.

Jarduera: Idiazabal gazta egiten duen gaztandegia / Ardiak
Helbidea: Garoa Baserria, Zerain
Ordutegia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Gainerakoa, hitzordua hartuta.
GPS: 43.010814,-2.270865
Tel: 681 345 319
Email: garoagaztak@gmail.com

Basazabal Gaztandegia

Artzaiaren laguntzarekin Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.

Artegian ardiak ikusteko aukera izango dugu.

Bertako dendan eskualdeko produktuak erosteko aukera izango dugu.
Jarduera: Idiazabal gazta egiten duen gaztandegia / Ardiak.
Helbidea: Barbari auzoa 63, Zerain.
Ordutegia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Gainerakoak, hitzordua hartuta.
GPS: 42.997099, -2.288654
Tel: 943 801 505

Aranburu Gaztandegia

Idiazabal gazta nola egiten den ikus dezakegun gaztandegi tradizionala, artzaiaren laguntzarekin eta bideo baten laguntzarekin.

Eskualdeko produktuak erosteko aukera dago bertako dendan eta online dendan.

Jarduera: Idiazabal gazta egiten duen gaztandegia.
Helbidea: Ondramuino Baserria, Idiazabal.

Ordutegia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Gainerakoa, hitzordua hartuta.
GPS: 43.015595, -2.231324
Tel: 943 187 492
Web: www.quesosaramburu.com

Lumagorri

Baserriko oilaskoa gure herrialdean lehiarik ez duen produktu bakar horietako bat da. Euskadiko larre berdeetan aske hazia, lumaje gorrixkako eta hanka horixkako animali honek ezaugarri organoleptiko oso bereziak ditu. Bere 90 eguneko hazkuntza luzeak, bere haragien sendotasunak eta batik bat artoan(60% gutxienez) eta belar freskoan oinarritutako elikadurak, lehengai bakarra bihurtzen dute oilaskoa.

Lumagorri Baserriko Oilaskoaren elkartea, EAEn finkatutako 40 baserritarrek osatzen dute, eta presentzia berezia dute Goierrin: Zaldibian, Gabirian, Altzagan, Idiazabalen, Amezketan eta Artisau Hiltegia Zerainen.

Jarduera: baserriko hegaztien  hazkuntza, hilkuntza eta merkaturakuntza.
Helbidea: Zabalegi Aldea z/g. Zerain.

Ordutegia: astearteatik ostiralera 9:00etatik 13:00etara
Zuzeneko salmenta bisitariari: baserriko oilasko freskoa eta oliba-olio birjinan konfitatutako baserriko oilaskoaren izter-lata.
GPS: 43.0116531, -2.2653293
Tel: 943 800 100
Web: www.lumagorri.eus
Email: lumagorri@lumagorri.eus


© Goierri Turismo. All rights reserved