Artzaiaren laguntzarekin eta bideo eta argazki batzuen bidez, Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.
Aldameneko artegian ganadua ikusteko aukera izango dugu.
Bertako dendan eskualdeko produktuak erosteko aukera izango dugu eta artzaigintza eta gaztagintzari buruzko gauza gehiago ezagutu, bertan aurkitu dezakegun interpretazioan.
Gaztandegia, bertan lo egiteko nekazalturismoa da baita ere.
Jarduera: Idiazabal gazta egiten duen gaztandegia / Ardiak
Helbidea: Beheko Arrabala, Segura
Ordutegia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Gainerakoa, hitzordua hartuta.
GPS: 42.996416, -2.233196
Tel: 689 192 508
Web: www.ondarre.com
Email: ondarresegura@gmail.com