Skip to main content

Tag: Zerain

Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу!

Baserri artean SL-Gi 35

Landa giro tradizionala ongi gordetzen jakin duen herri txikia da Zerain.
Goierri eskualdean dago, Aizkorriko mendi-adarretan. Herri abegitsu hau betidanik egon da nekazaritzari eta burdina, ikatza eta egurra bezalako baliabide naturalen ustiapenari lotuta. Bizimodu tradizional hori nolakoa zen erakusten du, modu atsegin eta dibertigarrian, Zeraingo Parke Kulturalak.

Barbari, Aizkorpeko larreak PR Gi-26

Ibilbidea Zeraingo plazatik abiatzen da (345 m) eta Goikoaldaban barrena Barbari-mendiri buelta emanez plazara bueltatzen da.
Lehenego tramua Santiago bidea eta GR-34 Donostia-Arantzazu ibilbidearekin batera egiten du, Arrola errekara arte (400 m). Atal honetan garai bateko bide eta estradetatik igarotzen da baso mardul artean. Arrola errekari jarraituz, Aizkorri mendizerra aurrez aurre dela, Arrolazar baserri aldamenetik igotzen da Barbariaitza tontor aldera (583 m) Barbari auzoko baserri eta ardi-larreak atzean utziz, basoan zehar Gaztelumuñon behera (510 m) Txoritegiko haitzaren bueltan herriko plazan amaitzen da ibilbidea.
Ibilbide-motz (PR) honetan zehar basoa eta aratzaintzaren paisaiari lotutako baserri, borda, baso mardul, belardi eta larre zabalak izango ditugu aurrez aurre eta paisaia honen parte diren landareak ezagutzeko aukera aparta izango dugu.

Aizpeako minatatik

Ibilbide hau Zeraingo Aizpeako meategien inguruan egiten da.
Aizpitta interpretazio-zentrotik abiatzen da (bertan ibilgailua utzi dezakegu) eta 300 galeria inguru dauden burdinaren mendian murgiltzen da. Segurtasunagatik ezin da galeria hauetan sartu eta kiskalketa labeen aldamenean dagoen galeria bisitatu daiteke bakarrik aurretik hitzordua hartuta.
Ibilbidean zehar, ingeniarien etxea (Aizpittako interpretazio zentroa), kiskalketa labeak, kablea, materiala garraiatzeko erabiltzen zen trenbidearen erreplika eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren parte den ingurune zoragarria ezagutzeko aukera izango dugu.

Goierriko meatze gunea

Goierriko meatze gunea

Mutiloa, Ormaiztegi eta Zerain

Ongi etorriak goierriko meatze gune eta bide berdera

Goierrin gaude, Euskadiko lur garaietan, naturak zerua ukitu eta gastronomiak eta kulturak jatorrizko deitura duen binomioa osatzen duten eskualdea. Eskualdeko meatze iragana Goierriko Meatzaritza Parkean ezagutu daiteke, goierritar askoren bizimodua minerala erauztea zen lekuan.

Planoa jaitsi

Goierriko Meatzaritza Parkea aurkezten dizuegu, aspaldiko garaietatik XX. mendearen hasierara arte iraun duen meatzaritza indartsuarekin zerikusia duten hainbat elementuz osatua. Elementu nagusiena Mutiloa eta Ormaiztegi arteko Bide Berdea da, bertako meatze guneetatik ustiatutako minerala Ormaiztegira garraiatzeko erabiltzen zen trenbidearen ibilbidea jarraitzen du; bertatik, berriz ere trenez, gertuko itsas portuetara garraiatzen zen. Bide Berdeaz gain beste 3 ibilbide ditugu aintzinako meatze guneak lotu edo bertara iristeko. 
Orain Goierriko Meatze gunea gozatzeko aukera izango duzu OrmaiztegiMutiloa edo Zeraindik abiatuz, minerala garraiatzeko erabiltzen zen aireko kablearen ibilbidea jarraituz, eta inguruko baliabideak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa eta trenzubia, Zeraingo Aizpittako labeak, museo etnografikoa eta zerrategi hidraulikoa eta Barnaolako ingurunea Mutiloan, Mutiloako herria eta Lierniako auzoarekin batera.
KABLEAREN BIDEA. Aizpitako labeetatik minerala airez eramaten zen Barnaolako meatze gunera eta bertatik trenez eramaten zen Ormaiztegira. Guk noski ezin dugu airez joan eta horregatik sortu da ibilbide zati berri hau, Aizpeako meategiak eta Barnaolako gunea lotzeko eta horrela mineralak egiten zuen ibilbide osoa egiteko Bide Berdearekin elkartuta.
TROI BIDEA. Troi bidea Mutiloako meatze esparruan barneratzeko bidea da. Mutiloako herrigunean ekingo diogu ibilbideari, eta Lenkaran errotaraino bidearen lehen zatia errepidez egin ondoren, Troi errekaren ondotik jarraituko dugu Barnaolara iritsi arte. Izen bereko baserriaren alboan, Mutiloako meatze esparruko bi dekantazio baltsaren dikeen egiturak eta biltegiratze eta garraio egiturak daude. Hemendik abiatzen zen Ormaiztegirekin lotzen zuen meatze trenbidea, gaur egun Bide Berde bihurtuta dagoena. Bideak GR283 ibilbidearen seinaleak jarraitzen ditu.

Gi SL 36

Zeraingo herritik herri ibilbide hau irteten da Aizpittako labeetara joateko eta bertatik Ormaiztegira eramango gaituen bide berri osoa egiteko. Herri ibilbide hau gainera zirkularra da.

Mutiloa – Ormaiztegi bide berdea

Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea meatze jatorriko Bide bat da. Mendi magaletan barrena igarotzen da, izena ematen dioten herrien gainetik. Bidetik ikusi daitezkeen bistak eta basoek ematen diote edertasuna Bide honi. Ume nahiz familientzat orientazio jolas bat dago bertan. Mapa Ormaiztegiko turismo bulegoan hartu daiteke.

Meatze guneetako historia

Mutiloan, Peatzan, Ollargainen, Gezurmuñon edo Aizpurun ateratako burdin minerala zen, Erdi Aroko garaitik, Urola ibaiaren eta Oria ibaiaren goialdean martxan zeuden burdinolen hornitzaile nagusia. XIX. mendearen amaieran Compañía Minera de Mutiloa S.A. enpresak ustiapen antolatu eta sistematizatua ezarri zuen. Hori lortzeko, azpiegitura berriak eraiki zituzten ekoizpen-sistema berriaren eskakizunei erantzuteko: Barnaola baserritik Ormaiztegiko geltokiraino joaten zen meatze trena, plano inklinatuak, mineral garbitegiak eta dekantazio putzuak…eta eskolarekin, kantinekin eta bulegoarekin batera, Ergoena auzoko mendi magalak bete eta nabarmen aldatu zituzten.
Burdin mineralak Ingalaterrako eta Frantziako galdategi handiak elikatu zituen, hala nola Baionako Boucouko Les Forges del Adour. Azken mineral karga 1927. urtean bidali zen. Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako konpainia batek interes puntuala izan zuen eremu honetan, eta 1950eko hamarkadan, Legazpiko Patricio Echeverria S.A. enpresak eraiki berriak ziren belaki-labeak hornitzeko adina burdin mineral atera zuen. 1970eko hamarkadan, Kanadako Exminesa konpainiak Troya meatzeko berunezko meatze gunea aurkitu zuen eta 1993. urterarte egon zen martxan
Aspalditik errotutako meatze ohituren azken atala izan zen, bai Mutiloan bai Euskal Herrian. Zerainen ere Behe Erdi Arotik izan da meatze ustiapena. Jarduera biziena XIX. mendearen erdialdean hasi zen, eta mende horren amaieran, atzerriko kapitaleko konpainiek, konpainia ingeles, holandar eta alemanek barrutia berrantolatu eta modu sistematikoan lan egiten hasi ziren elementu teknologiko berriak jarriz: barneko meatze trenbideak, kixkaltze labeak, aire bidezko kableak… 
Europako siderurgiek asko eskatzen zuten hemengo minerala. Merkatuaren gorabeherek eta batez ere nazioarteko gudak, erauzketa jarduera etetera eraman zuten.
Barrutiaren azken lanak 1950eko hamarkadan egin ziren, Legazpiko Patricio Exheverria S.A. enpresak bere siderurgiako labeek elikatzen zuten txatarraren koiunturazko garestitzearen aurrean burdinazko filoiak ezagutu zituenean. Jarduera honek paisaia eta kultur ondare interesgarria utzi digu. Bertan, kiskaltze lantegia eta hiru labeak nabarmentzen dira eta Aizpittako Interpretazio Zentroarekin batera, harrera egingo digute.
Meatze egiturak aurkitu eta berritu ditugu, bertan behera utzitako bideak ireki ditugu eta balio ekologiko handiko oihan eta hezeguneak finkatu ditugu. Meatze ondareaz, egokitutako ibilbideak, begiratokiak eta jarritako seinaleak gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Gure paisaiaz gozatu eta hura ezagutzeko etorkizuneko apustu pozgarria.

Continue reading

Paisaia kulturala: Zerain

Zerain

Paisaia kulturala

Zerain

Museo Etnografikoa. Museo txiki honek Goierriko herri honetako ohitura eta bizimoduaren berri ematen digu. Zeraingo diaporama bat jartzen da bisitaren hasieran eta erakusketa dator ondoren: altzariak, tresnak, dokumentuak,…eta beste hainbat elementuen bidez Zeraingo historiari errepaso bat egiten zaio. Erakusketa honetako gailu guztiak zeraindarrenak dira eta herriko historia isladatzen dute: hastapeneko nekazaritza eta artzantza, ondorengo meatzaritza eta azkenik, gaur egungo ohiturak. 
ORDUTEGIA
-Asteartea-osteguna: 10:30-14:00
-Ostirala: 10:30-14:00 eta 16:00-18:30
-Larunbata eta igandea: 10:30-14:00
-Jai, zubi bezperak eta Aste Santua: 10:30-14:00 eta 16:00-18:30
-Uztaila eta abuztua: astelehena-igandea 10:30-14:00 eta 16:00-18:30
SARRERA. Turismo bulegoan galdetu behar da, prezioa helduentzat 3€koa da eta haurrentzat 2€.
Email-a: turismobulegoa@zerain.eus 
Telefonoa: (+34) 943 80 15 05 / 649 946 277

Zerrategi hidraulikoa. 1890. urtean eraikia, Larraondoko zerrategiak Lasurtegi errekako urari esker martxan jartzen zen. Uraren indarrak hainbat tresna mugiarazten zituen: bi zerra, tornua, eskuila, esmerila, zorroztarria, zulatzeko gailua, errotarria eta sutegia. 1960. urtean itxi zen Larraondoko zerrategia, baino gaur egun oraindik garai bateko mekanismoa martxan ikus daiteke.
Astebururo eta jai egunetan, bisita gidatuak egiten dira Zeraingo turismo bulegotik. Honakoa da bisita gidatuak egiteko ordutegia:
Aizpeako Meategiak Euskaraz

10:45

Larraondoko Zerrategia Elebiduna

12:00

Aizpeako Meategiak Gazteleraz 12:45
*Erreserba gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin egin beharko da eta gutxieneko talderik (6pertsona) sortzen ez bada bertan behera geratuko da. 

TELEFONOA: (+34) 943 80 15 05 / 649 946 277
EMAILA: turismobulegoa@zerain.eus

Kartzela. Kartzela edo ziega Udaletxearekin batera eraiki zen 1711. urtean. Gipuzkoan zutik dirauen XVIII. mendeko kartzela bakarra da. Pasoko kartzela izan zen Zerainen bi galtzada garrantzitsu elkartzen zirelako. Bertan, Zeraingo meatze gunetan lan egitera behartuta zeuden presoek egiten zuten lo; gaur egun ikus ditzakezun eraztunak eta loturak presoak kateatzeko erabiltzen ziren.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio-zentroak

Museo eta interpretazio zentro gehiago

Continue reading

Burdinaren mendia: Zerain

Zerain

Burdinaren mendia

Zerain

Burdinaren ustiapena garrantzi handiko aktibitatea izan da Euskal Herriko historian, eta konkretuki Zeraingo paisaia indar handiz markatu du burdin eta ikatzaren ustiapenak. Landa eremuko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da. Aizpeako meategietan, burdinaren mendia bezala ezaguna, burdina nola lortzen den ikusiko duzu eta galeria batean sartzeko aukera izango duzu. Meategi hauek Multzo Monumentala izendatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Zerainek ere baditu beste gauza bitxi batzuk: XVIII. mendeko kartzela batean sartzea edo uraren indarrarekin martxan jartzen den zerrategi bat ikustea. Astebururo eta jai egunetan, bisita gidatuak egiten dira Zeraingo turismo bulegotik.

Honakoa da bisita gidatuak egiteko ordutegia:

Aizpeako Meategiak Euskaraz

10:45

Larraondoko Zerrategia Elebiduna

12:00

Aizpeako Meategiak Gazteleraz 12:45
*Erreserba gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin egin beharko da eta gutxieneko talderik (6pertsona) sortzen ez bada bertan behera geratuko da. 
TELEFONOA: (+34) 943 80 15 05 / 649 946 277 
EMAILA: turismobulegoa@zerain.eus Aizpittako Interpretazio Zentroa leku honi buruzko informazioa jaso eta bertako garrantzia azaleratzeko sortua izan da, burdinaren industrializazio prozesua era moderno batean bisitariari erakutsiz.

Beste ekipamenduetako ordutegiak ikusteko, begiratu Paisaia Kulturaleko orrialdea. Esteka.

Burdinaren mendia

Zeraingo gaur egungo egoera ezagutzeko beharrezkoa da antzinako meatzaritza ezagutzea. XI. mendetik hona Aizpeko meategiak osatzen duten 150 hektareatan burdina atera da. Ustiaketa honen ondorioz, paisaia berezi bat garatu da Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan dagoen inguru honetan. Paisaia honek mendi guztia hartzen du eta Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumentala izendatu du. Euskal meatzaritza ulertzeko garrantzi handiko meatze multzoa da honako hau eta hainbat elementu aurkituko ditugu bertan: harrobiak, galeriak, inklinatutako planoak, trenbideak, kableak…kiskaltze labe erraldoiak eta lanbide honi lotutako hainbat aztarna: polborinak, konponketarako lantokiak, tabernak, bulegoak, zisterna artifizialak… 

Aizpittako Interpretazio Zentroan hasiko da bisita: bertan azalduko dizute burdinak Euskal Herrian izan duen garrantzia eta ingurune hau Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumentala izendatu izanaren arrazoia. XI. mendetik hona gure mendietako burdinaren ustiapenaren industriak paisaian, gizartean eta ekonomian izan duen eragina ezagutuko duzu.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio-zentroak

Museo eta interpretazio zentro gehiago

Continue reading

Garoa Gaztandegia

Artzaiaren laguntzarekin Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.
Artegian ardiak ikusteko aukera izango dugu.
Bertako dendan eskualdeko produktuak erosteko eta bertako produktuak dastatzeko aukera dago.

Jarduera: Idiazabal gazta egiten duen gaztandegia / Ardiak
Helbidea: Garoa Baserria, Zerain
Ordutegia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Gainerakoa, hitzordua hartuta.
GPS: 43.010814,-2.270865
Tel: 681 345 319
Email: garoagaztak@gmail.com

Zerain

Goierri

Herriak

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta berezko xarma duen Gipuzkoako herrietariko bat da.

Aizkorri mendilerroaren magalean kokaturik, Zerainek nekazal ingurunean ibilaldi paregabeak egiteko aukera ezin hobea eskaintzen du. Herrian bertan, Jauregi etxea, herriko elizaMuseo Etnografikoa, XVIII. mendeko kartzela eta bolatokia ditugu ikusgai. Turismo bulegoan, bertako produktuak saltzen dituen denda ere badugu: sagardoa, gazta, eztia, zeramika eta bestelakoak eros daitezke.

Herritik 5 minutura, Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako Burdinaren mendia kokatzen dira; meatze gune honetan, XI. mendetik XX. mende erdialdera arte minerala ustiatu zen. Guzti horren erakusgarri bezala, landa eremu eder batean kokaturik dagoen meategiaren instalazioak bisita daitezke.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved