d´Elikatuz – centro de la alimentación y gastronomía y centro de interpretación del Goierri
Horario: • Temporada alta (Semana Santa dos semanas, julio y agosto, dos semanas de Navidades, puentes y todos los domingos del año), 10:00 – 13:00 / 16:00 – 19:00. • Sábados, domingos y festivos, 11:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00 • Temporada baja: martes – viernes 9:00 – 13:00. Sábados y festivos 10:00 – 14:00 Idiomas: Euskera, Castellano, Inglés, Francés. Entrada: 3,20 € Dirección: Casa Barrenetxe, Santa María 24 Teléfono: 943 88 22 90 E-mail:turismo@ordizia.eus Web:www.delikatuz.com Wifi:si
Museo Etnografikoa. Museo txiki honek Goierriko herri honetako ohitura eta bizimoduaren berri ematen digu. Zeraingo diaporama bat jartzen da bisitaren hasieran eta erakusketa dator ondoren: altzariak, tresnak, dokumentuak,…eta beste hainbat elementuen bidez Zeraingo historiari errepaso bat egiten zaio. Erakusketa honetako gailu guztiak zeraindarrenak dira eta herriko historia isladatzen dute: hastapeneko nekazaritza eta artzantza, ondorengo meatzaritza eta azkenik, gaur egungo ohiturak. ORDUTEGIA -Asteartea-osteguna: 10:30-14:00 -Ostirala: 10:30-14:00 eta 16:00-18:30 -Larunbata eta igandea: 10:30-14:00 -Jai, zubi bezperak eta Aste Santua: 10:30-14:00 eta 16:00-18:30 -Uztaila eta abuztua: astelehena-igandea 10:30-14:00 eta 16:00-18:30 SARRERA. Turismo bulegoan galdetu behar da, prezioa helduentzat 2€koa da eta haurrentzat 2€. Email-a: turismobulegoa@zerain.eus Telefonoa: (+34) 943 80 15 05 / 649 946 277
Zerrategi hidraulikoa. 1890. urtean eraikia, Larraondoko zerrategiak Lasurtegi errekako urari esker martxan jartzen zen. Uraren indarrak hainbat tresna mugiarazten zituen: bi zerra, tornua, eskuila, esmerila, zorroztarria, zulatzeko gailua, errotarria eta sutegia. 1960. urtean itxi zen Larraondoko zerrategia, baino gaur egun oraindik garai bateko mekanismoa martxan ikus daiteke. Astebururo eta jai egunetan, bisita gidatuak egiten dira Zeraingo turismo bulegotik. Honakoa da bisita gidatuak egiteko ordutegia:
Aizpeako Meategiak
Euskaraz
10:45
Larraondoko Zerrategia
Elebiduna
12:00
Aizpeako Meategiak
Gazteleraz
12:45
*Erreserba gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin egin beharko da eta gutxieneko talderik (6pertsona) sortzen ez bada bertan behera geratuko da.
Kartzela. Kartzela edo ziega Udaletxearekin batera eraiki zen 1711. urtean. Gipuzkoan zutik dirauen XVIII. mendeko kartzela bakarra da. Pasoko kartzela izan zen Zerainen bi galtzada garrantzitsu elkartzen zirelako. Bertan, Zeraingo meatze gunetan lan egitera behartuta zeuden presoek egiten zuten lo; gaur egun ikus ditzakezun eraztunak eta loturak presoak kateatzeko erabiltzen ziren.
Burdinaren ustiapena garrantzi handiko aktibitatea izan da Euskal Herriko historian, eta konkretuki Zeraingo paisaia indar handiz markatu du burdin eta ikatzaren ustiapenak. Landa eremuko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da. Aizpeako meategietan, burdinaren mendia bezala ezaguna, burdina nola lortzen den ikusiko duzu eta galeria batean sartzeko aukera izango duzu. Meategi hauek Multzo Monumentala izendatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Zerainek ere baditu beste gauza bitxi batzuk: XVIII. mendeko kartzela batean sartzea edo uraren indarrarekin martxan jartzen den zerrategi bat ikustea. Astebururo eta jai egunetan, bisita gidatuak egiten dira Zeraingo turismo bulegotik.
Honakoa da bisita gidatuak egiteko ordutegia:
Aizpeako Meategiak
Euskaraz
10:45
Larraondoko Zerrategia
Elebiduna
12:00
Aizpeako Meategiak
Gazteleraz
12:45
*Erreserba gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin egin beharko da eta gutxieneko talderik (6pertsona) sortzen ez bada bertan behera geratuko da. TELEFONOA: (+34) 943 80 15 05 / 649 946 277 EMAILA:turismobulegoa@zerain.eusAizpittako Interpretazio Zentroa leku honi buruzko informazioa jaso eta bertako garrantzia azaleratzeko sortua izan da, burdinaren industrializazio prozesua era moderno batean bisitariari erakutsiz.
Beste ekipamenduetako ordutegiak ikusteko, begiratu Paisaia Kulturaleko orrialdea.Esteka.
Burdinaren mendia
Zeraingo gaur egungo egoera ezagutzeko beharrezkoa da antzinako meatzaritza ezagutzea. XI. mendetik honaAizpeko meategiakosatzen duten 150 hektareatan burdina atera da. Ustiaketa honen ondorioz, paisaia berezi bat garatu daAizkorri-Aratz Parke Naturalarenbarruan dagoen inguru honetan. Paisaia honek mendi guztia hartzen du eta Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumentala izendatu du. Euskal meatzaritza ulertzeko garrantzi handiko meatze multzoa da honako hau eta hainbat elementu aurkituko ditugu bertan: harrobiak, galeriak, inklinatutako planoak, trenbideak, kableak…kiskaltze labe erraldoiak eta lanbide honi lotutako hainbat aztarna: polborinak, konponketarako lantokiak, tabernak, bulegoak, zisterna artifizialak…
Aizpittako Interpretazio Zentroanhasiko da bisita: bertan azalduko dizute burdinak Euskal Herrian izan duen garrantzia eta ingurune hau Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumentala izendatu izanaren arrazoia. XI. mendetik hona gure mendietako burdinaren ustiapenaren industriak paisaian, gizartean eta ekonomian izan duen eragina ezagutuko duzu.