Skip to main content

Idiazabal

Goierri

Herriak

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Idiazabalen artzaingintzak garrantzi ekonomiko eta sozial handia izan du historian zehar eta ohikoa da ardi artaldeak edo artzainak topatzea bertan. Gaztaren Interpretazio eta dastatze zentroa bertan aurkitzen da: zentro honetan, gaztaren ekoizpenari buruzko gauzak ikasteaz gain, gazta dastatu ahal izango dugu, baita bertako gaztandegiak ezagutu ere.

Idiazabalen, zenbait mende dituzten jauregiak aipagarriak dira, baita indianoek XX. mende hasieran eraikitako palazioak ere, Txomenaneko parke botanikoa Altolagirre familiak landatutako hainbat kontinentetako 36 zuhaitz mota ezberdinez horniturik, eta XVII. eta XVIII. mendeetako jauntxoen etxeak. Horiez gain, erdigunean dagoen San Migel elizako portada, Euskadin dagoen portada erromaniko-gotikorik onenetarikoa dugu.

Idiazabalek Neolitiko eta Brontze garaiko monumentu multzo bat dauka: Atxurbi, Napalatza, Unanabi, Etxegarate, Bidarte eta Zorroztarriko tumulu eta trikuharriak osatzen dute.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Zerain

Goierri

Herriak

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta berezko xarma duen Gipuzkoako herrietariko bat da.

Aizkorri mendilerroaren magalean kokaturik, Zerainek nekazal ingurunean ibilaldi paregabeak egiteko aukera ezin hobea eskaintzen du. Herrian bertan, Jauregi etxea, herriko elizaMuseo Etnografikoa, XVIII. mendeko kartzela eta bolatokia ditugu ikusgai. Turismo bulegoan, bertako produktuak saltzen dituen denda ere badugu: sagardoa, gazta, eztia, zeramika eta bestelakoak eros daitezke.

Herritik 5 minutura, Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako Burdinaren mendia kokatzen dira; meatze gune honetan, XI. mendetik XX. mende erdialdera arte minerala ustiatu zen. Guzti horren erakusgarri bezala, landa eremu eder batean kokaturik dagoen meategiaren instalazioak bisita daitezke.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Zegama

Goierri

Herriak

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara sartu ahal izateko.

Erromatarren garaiko galtzada batek gurutzatua, San Adriango tunela da herri honen garrantzi estrategikoaren adierazgarririk nabarmenena; tunela gotorleku batek babesturik zegoen eta gaur egun, bere barnean ermita bat aurkitu dezakegu. Halaber, beste hiru ermita topa ditzakegu tuneletik bailararako bidean (Sancti Spiritu, Iruetxetakoa eta San Pedroren ermita). Aizkorritik, Euskadiko tontor altuena 1.528 metrorekin, Goierri, Gipuzkoa nahiz Arabar lautadaren ikuspegi ezin hobeaz goza dezakegu; gailurrean Gurutze Deunaren ermita dago kokaturik eta bertako gurutzea Gipuzkoako arte sakratuaren osagarri garrantzitsuetako bat da.
Herrigunean honako eraikuntzak aipa daitezke: San Martin eliza Zumalakarregiren mausoleoa eta Aizkorriko gurutzea duena, Udaletxea, Arakamako errota eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa.

Aipatzekoa da herrian bertan ospatzen den Zegama-Aizkorri mendi maratoia ere; bertara munduko korrikalaririk onenak gerturatzen dira urtero.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Zaldibia

Goierri

Herriak

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak beste.

Larraitzerako bidean geldiali bat egiteko herri interesgarria da Zaldibia, mendiz eta baserriz inguraturik oinez nahiz bizikletaz egiteko hainbat ibilbide eskaintzen bait ditu.

Bertako eraikuntza aipagarrienak: XVI. mendeko Santa Fe Parrokia eta bertan dagoen XIII. mendeko bataioko pontea, San Saturnino ermita (Saturdi auzoan) eta ezin ahaztu XVII. mendetik zutik dirauen sarrerako zubia.

Urrian ospatzen diren jai nagusietan herriko plater tipikoa, mondejua alegia, jateko aukera aparta izaten da. Mondejua, odolkiaren antzekoa da baina txuri horixka kolorekoa: ardi hestez, porru, piper, arraultza, ardi gantza eta espeziaz egina dago.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Segura

Goierri

Herriak

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak ditu inguruetan eta Oria ibaia igarotzen da bere aldamenetik.

Urte askotan zehar, Gaztela eta Frantzia arteko ezinbesteko pasabide izan zen Segura eta garai hartako zenbait jauregi oraindik zutik diraute, Ardixarra etxea (Erdi Aroko Interpretazio Zentroa), Lardizabal Jauregia (Udaletxea), edo Jasokunde eliza adibidez. Herriak bere almendra egitura oso osorik mantentzen du.
Aste Santuan egiten diren prozesioengatik da ezaguna bereziki; Ostegun eta Ostiral Santu arratsaldean ateratzen diren pasoak hamar dira: ezagunena Jesus Gurutz iltzatuaren pasoa da, Juan Martínez Montañés Sevillako irudigilearena. Beste zenbait gertakizun aipagarri honako hauek dira: Nikolas deunaren eguna, Euskadiko dantza txapelketa eta bi urtez behin herria Erdi Arora eramaten duen Erdi Aroko festa.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Ormaiztegi

Goierri

Herriak

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Bere ikonoa 1864. urtean eraikitako altzairuzko zubia da, 18.000 tona, 289 metro luze eta 34 metro altu duen eraikuntza. Garrantzi estrategiko handikoa, Pasaiako portua eta Aragoi eta Gaztela lotzen zituen eta bertatik igarotzen zen Irun-Madril trena. 1995eko uztailaren lehenengo egunerarte egon zen martxa, paralelo dagoen hormigoizko zubia eraiki zen arte.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Ordizia

Goierri

Herriak

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Azoka asteazkenero ospatzen da 1.512. urtetik eta ekoizle eta erosleen arteko elkartze bat da. Bisitari bezala mota askotariko postuak aurkituko dituzu kalitate ezin hobeko produktuekin. Herrian, nortasun eta karakter handikoa, ekintza herrikoi ugari egiten dira. Bisitatzen duzunean agian danborrada ikusteko aukera izango duzu, edo bere urteroko festak edo Idiazabal gazta txapelketaren bat.

Sartu herriko webgunean herriko mapa, ibilbide autogidatua eta bisita gidatuen eskaintza deskargatzeko.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Olaberria

Goierri

Herriak

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Bere herri gunean, muino batean kokaturik, XVII. mendeko San Juan Bautista eliza nabarmentzen da. Bi auzo dira, Errekalde eta Yurre, bere herritarrak eta jarduera hartzen dutenak, nekazaritza-abeltzaintza eta burdingintzan zentratua.

Biztanleak hiru gune nagusitan banaturik daude: alde zaharra, Errekalde auzoa eta Yurre auzoa. Lehenengo bien jarduera ekonomikoa, batez ere nekazal arlokoa, garai bateko paisaiaren edertasuna mantendu du. Yurre auzoa industria arloan du jarduera nagusia, Arcelor Mittal industriaren inguruan alegia, eta beronekin erlazionaturiko zein erlaziorik gabeko beste zenbait enpresa ere badira.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Mutiloa

Goierri

Herriak

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Herriguneak, nekazal tradiziozko herri txikiek eduki ohi duten egitura du; bertan San Migel eliza nabarmentzen da. Herri honetako ingurune ederrenetariko bat Liernia auzoa da; izen bereko baseliza dago bertan, eta Amabirjinari kandelak eskaintzen zaizkio umeen osasuna eta emakumeen emankortasuna zaintzeko, aintzinako usadioa jarraituz. Auzo honetatik, Aizkorriko mendilerroaren bista ederrak daude.

Aipatzeko modukoa da Zeraingo Aizpeako meategietatik, Ormaiztegiko tren geltokiraino dagoen eta 4,5 km. luzera duen Bide Berdea, aintzinan, meategiko trenak egiten zuen ibilbidea zena.

Aizpeako meategitik ateratako burdinak zonaldeko burdinolak hornitzen zituen eta ibilbide honek, mineralak egiten zuen ibilbide berbera erakusten digu.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Legorreta

Goierri

Herriak

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, El Eskorialen eraikuntzan parte hartu zuen hargin ospetsua zen.

Eraikuntza artistiko honetaz gain, Legorretan bada Santa Kruz izeneko umildegia eta Santa Ana, Guadalupe eta Santa Marina izeneko ermitak. Legorretan zutik diraute Santiago Bidearen garaiko bi zubi.

Herriko jaiak Azintzioaren ohorean ospatzen dira. Halaber, Gorpuzti egunean jaien errepikapena ematen da eta egun horretan, Udalak eskainitako ardoa barraskiloekin batera hartzea da ohitura.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Lazkao

Goierri

Herriak

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak beste Aralarreko mendizerraren magalean dagoelako kokaturik.

Herrigunean dauden XVII. mendeko eraikuntzak, Gipuzkoako ondare historikoaren gunerik nagusienetarikoa osatzen dute.
San Migel eliza nagusia, Infantado Dukea edo Lazkanotarren jauregia, Benediktarren komentua (bere liburutegiak 40.000 aletik gora ditu eta hauen artean inkunable batzuk aurki daitezke), Udaletxea, etab. XII. mendekoak dira San Prudentzio eta San Juan Ante Portam Latinam ermitak, azken hau Lazkaomendin kokatua.

San Prudentzio eta Lazkaomendi, udalerriko lekurik ederrenak dira eta ibilbide askoren abiapuntu; handik Aralar, Aizkorri-Aratz eta Goierriko zenbait herriren bista apartak daude.

Aipatzekoa da “Astotxo egunaren” ospakizuna (errege egunaren osteko igandean): asto baten gainean San Jose, Maria eta Jesusen ihesa kontatzen duen Bibliako pasartea irudikatzen duen desfile batean datza; jai hau, XVII. mendean hasi zen ospatzen Lazkaon.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Itsasondo

Goierri

Herriak

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Bi auzoetan banaturik dagoen herria da eta Donostiatik 26 minutura kokatzen da. Duela gutxirarte garrantzi handia izan du bertan izan den arbelaren mehatzaritza ustiapena dela eta.

Bere ondare historikoan aipatzekoa da Andra Mari Jasokundearen eliza nagusia. Nahiz eta jatorria Ertaroan izan, gaur egun duen itxura XVI. mendean hasitako zabalkuntzen emaitza da. Letrango San Juan baseliza ere ezin da ahaztu: inguruetako ospitale ezagunena zen bere garaian. Urkia auzoan berriz, Santa Kruz baseliza dago.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Gaintza

Goierri

Herriak

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Gaintzako herrigunea eliza, pilotalekua, eta inguruko mendi eta basoetan sakabanaturik dauden zenbait baserrik osatzen dute. San Miguel elizako sarreran, ongi mantendurik dagoen gotiko erako ataria ikusi daiteke.

Aipatzekoa da herrigunetik kanpo kokaturik dagoen San Martin de Tours baseliza ere. Bere barnealdean errenazimenduko erretaula polikromatu eder bat dago santuaren irudi bat erdian duena; handik Aralar eta Ausa-Gaztelu (904m.) ikusten dira eta zerua oskarbi dagoenean, Kantauri itsasoa ere ikus daiteke.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Gabiria

Goierri

Herriak

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Paraje ederrak ikus daitezke bertatik: Aizkorri, Aralar, inguruko zenbait herri txiki… Andra Mariaren eliza nagusia, Udaletxea eta Ostatua (armarri eta guzti) ditugu herriko eraikin aipagarrienak.

Aizelekuren magalean Aztiria auzoa dugu: hemen, pagoen itzalpean, Santa Marinaren baseliza dago. Herriaren beste aldean Alegia auzoa dugu; bertan XV-XVI. mendeko urkabe paregabea dago: Gipuzkoan bizpahiru besterik ez diraute zutik (garai bateko gaizkileak zigortzen omen zituzten urkabe hauetan).

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Beasain

Goierri

Herriak

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Xarma gehien duen ingurua, Igartzako auzoan kokatzen den Igartzako monumentu multzoa da; bertara, Oria ibaia zeharkatzen duen XII. mendeko zubi batetik iristen da (hemendik Txindoki mendiaren bista ezinhobeak ikusiko ditugu) eta hau gurutzatu ondoren Igartza Jauregia (XV. mendekoa) topatuko dugu, gaur egun kongresu eta ekitaldi jauregi bezala eraldatuta dagoena baita XIII. mendeko burdinola, XIII. mendeko errota (oraindik martxan dagoena) eta XVII. mendeko tolarea (aintzinako taberna, denda, ostatua eta ospitalea), gaur egun Dolarea jatetxea eta hotelaren egoitza.

Beasaingo beste zenbait gune aipagarri: Loinazko San Martin eta Andra Mari Zeruratuaren elizak eta San Martin enparantza; Astigarreta auzoan Larrarteko trikuharria, San Gregorio ermita eta Tourseko San Martin eliza; Arriaran auzoan, San Pedro eliza eta Aratz Matxinbenta auzoan San Martin eliza.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia 

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Ataun

Goierri

Herriak

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Euskal kulturaren patriarka izan den Joxemiel Barandiaran jaunaren jaioterri eta bizileku izan zen.

Aralarreko Parke Naturalaren eremu handi bat Ataungo lurretan dago eta horregatik daude parkerako sarrera gehienak herrian kokaturik. Hauetako bat Lizarrustin kokaturik dago eta bertan dago Aralar Parke Naturaleko Interpretazio eta Harrera Zentroa. Bertan Aralarreko eremuaren maketa bat ikus daiteke besteak beste. Lizarrustiko Parketxean, GR 283 edo Gaztaren Ibilbideari hasiera ematen zaio, eta Parketxearen alboan, familiaz gozatzeko abentura parke bat dago.

Nekazal giroko herri honek, bere biztanleria auzo desberdinetan sakabanaturik du: Aia, San Gregorio eta San Martin parrokien inguruan hain zuzen ere. Ataungo herriak eraikuntza historiko ugari ditu, hala nola, San Gregorio auzoan dagoen Barandiaran Museoa, Euskal Mitologiaren Museoa, eta Donostiatik 42 minutura kokaturik dago.

Aiako auzoan Erroipe Interpretazio Zentroa dago, Aralar Parke Naturalaren azpian dagoen auzo honen bizimodua ezagutzeko aukera emango dizuna: baserrien toponimia, ohiturak, natura, lanbideak eta historian zehar bildutako hainbat kontakizun.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Arama

Goierri

Herriak

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin.

Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Arriguntzagaña mendiaren magalean zabaltzen da, Oria eta Zaldibia ibaien eskuinean. Bere hirigunetik bista ederrak daude eta herriak inguratzen duten mendiek aukera paregabeak ematen dituzte ibilbideak egiteko.

Herrigunean San Martin eliza nabarmentzen da, ermita zahar baten gainean eraikita eta hainbat erreformaren ondoren gaur egungo tenplua bilakatu dena. Planta errektangeluarra du, nabe bakarraz osaturik, kanoi erdiko bobeda batez estalirik eta bertan dagoen Amabirjinaren taila antzinako aztarna bakarra dugu. Halaber, ikusgarriak dira Apaiz Etxea eta Iriarte eta Iturriotz baserriak.

Bertan ere aurkitu daiteke Ibares errota, Oria errekaren gainetik pasatzen den zubiaren azpian eta Aramako garai bateko sarrera zena.

Ibilbide proposamena

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading

Altzaga

Goierri

Herriak

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Altzaga izenaren esanahi etimologikoa, haltza zuhaitzaren lekua da, Haltz (Aliso erderaz) eta aga atzizkia (erderaz lugar). Herriaren armarrian, zuhaitzaren irudia agertzen da.

Plazan San Migel eliza kokatzen da, harriz eraikitakoa eta erromatar gurutzedun planta duen tenplua; Gipuzkoar errenazimenduaren lehen adierazleetakoa da. Eliza aurreko enparantzan 110en bat urte dituen Artea dago eta beronen itzalean herriko zaindari den San Miguel egunean, irailaren 29a, herriko jaiak ospatzen dira: herri kirolak, trikitilariak, bertsolariak eta abar izaten dira.

Herriaren goikaldean, Altzagarate auzoa dago: hemen, XV. mendeko Amabirjinaren irudia duen erromaniko estiloko ermita dago; honetaz gain, Goierriko zenbait herri, Ernio, Txindoki eta Aralarreko ikuspegi paregabeaz goza daiteke.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved