Idiazabalen artzaingintzak garrantzi ekonomiko eta sozial handia izan du historian zehar eta ohikoa da ardi artaldeak edo artzainak topatzea bertan. Gaztaren Interpretazio eta dastatze zentroa bertan aurkitzen da: zentro honetan, gaztaren ekoizpenari buruzko gauzak ikasteaz gain, gazta dastatu ahal izango dugu, baita bertako gaztandegiak ezagutu ere.
Idiazabalen, zenbait mende dituzten jauregiak aipagarriak dira, baita indianoek XX. mende hasieran eraikitako palazioak ere, Txomenaneko parke botanikoa Altolagirre familiak landatutako hainbat kontinentetako 36 zuhaitz mota ezberdinez horniturik, eta XVII. eta XVIII. mendeetako jauntxoen etxeak. Horiez gain, erdigunean dagoen San Migel elizako portada, Euskadin dagoen portada erromaniko-gotikorik onenetarikoa dugu.
Idiazabalek Neolitiko eta Brontze garaiko monumentu multzo bat dauka: Atxurbi, Napalatza, Unanabi, Etxegarate, Bidarte eta Zorroztarriko tumulu eta trikuharriak osatzen dute.