Larraitzerako bidean geldiali bat egiteko herri interesgarria da Zaldibia, mendiz eta baserriz inguraturik oinez nahiz bizikletaz egiteko hainbat ibilbide eskaintzen bait ditu.
Bertako eraikuntza aipagarrienak: XVI. mendeko Santa Fe Parrokia eta bertan dagoen XIII. mendeko bataioko pontea, San Saturnino ermita (Saturdi auzoan) eta ezin ahaztu XVII. mendetik zutik dirauen sarrerako zubia.
Urrian ospatzen diren jai nagusietan herriko plater tipikoa, mondejua alegia, jateko aukera aparta izaten da. Mondejua, odolkiaren antzekoa da baina txuri horixka kolorekoa: ardi hestez, porru, piper, arraultza, ardi gantza eta espeziaz egina dago.