Paraje ederrak ikus daitezke bertatik: Aizkorri, Aralar, inguruko zenbait herri txiki… Andra Mariaren eliza nagusia, Udaletxea eta Ostatua (armarri eta guzti) ditugu herriko eraikin aipagarrienak.
Aizelekuren magalean Aztiria auzoa dugu: hemen, pagoen itzalpean, Santa Marinaren baseliza dago. Herriaren beste aldean Alegia auzoa dugu; bertan XV-XVI. mendeko urkabe paregabea dago: Gipuzkoan bizpahiru besterik ez diraute zutik (garai bateko gaizkileak zigortzen omen zituzten urkabe hauetan).