Skip to main content
Beko Errota apartamentu turistikoak
Alojamenduak, Apartamentu Turistikoak

Goierri

Beko Errota apartamentu turistikoak

Gabiriako igoeran eta Ormaiztegiren aldamenean, Beko Errota apartamentuak kokatzen dira. Apartamentu multzo hau, egurrezko 5 etxez osaturik dago eta guztien artean 9 apartamentu osatzen dira, 2 gela, komuna, sukaldea eta jantokiz osaturik. Apartamentuetako bat, ezintasun fisikoak dituzten pertsonentzat egokituta dago. Apartamentu bakoitzean 4 pertsona eta ohe gehigarriak sartzen dira (galdetu kasu bakoitzean).
Apartamentu guztiak naturaz gozatzeko terraza bat dute. Bezeroentzat parrillak ere eskuragarri daude. Aparkamendua eta wifia doan. Apartamentu multzoa, Madril-Irun A1 errepidetik 5 minutura dago.
Apartamentu bat nahiz multzo guztia aloka daiteke; apartamentu bakoitzak 80€/eguneko balioa du eta gutxienez bi gau hartu behar dira.
Lizentzia zenbakia: TS00043
Herria: Gabiria
GPS: 43.038805, -2.273967
Salneurriak: 80€ apartamentu eta eguneko
Tel: 639 238 889
E-mail: info@bekoerrota.eus
Webgunea: www.bekoerrota.eus

© Goierri Turismo. All rights reserved