
Goierri
Beasain
Xarma gehien duen ingurua, Igartzako auzoan kokatzen den Igartzako monumentu multzoa da; bertara, Oria ibaia zeharkatzen duen XII. mendeko zubi batetik iristen da (hemendik Txindoki mendiaren bista ezinhobeak ikusiko ditugu) eta hau gurutzatu ondoren Igartza Jauregia (XV. mendekoa) topatuko dugu, gaur egun kongresu eta ekitaldi jauregi bezala eraldatuta dagoena baita XIII. mendeko burdinola, XIII. mendeko errota (oraindik martxan dagoena) eta XVII. mendeko tolarea (aintzinako taberna, denda, ostatua eta ospitalea), gaur egun Dolarea jatetxea eta hotelaren egoitza.
Beasaingo beste zenbait gune aipagarri: Loinazko San Martin eta Andra Mari Zeruratuaren elizak eta San Martin enparantza; Astigarreta auzoan Larrarteko trikuharria, San Gregorio ermita eta Tourseko San Martin eliza; Arriaran auzoan, San Pedro eliza eta Aratz Matxinbenta auzoan San Martin eliza.



