Beasain-Autokarabanak parkina
Parkina doakoa da eta erabiltzaileek sortutako ur grisak eta beltzak botatzeko gune berezia dute. Bestalde, ur edangarria hartzeko gunea ere badago.
Gaua pasatzea doakoa da.
Auzoan supermerkatua, harategia, arrandegia, arropa garbitegia, okindegia, jatetxeak, tabernak eta umeentzako parkeak aurki daitezke. Bidegorria eta autobus geltokia gertu.
ERANTZUNKIZUNAK
Beasaingo autokarabanak eta bizitoki-ibilgailua aparkatzeko eremua ez da zaintzapeko eremua. Beraz, Beasaingo Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko, baldin eta aparkatuta dauden autokarabanetan edo bizitoki-ibilgailuetan lapurretak edo antzekoak gertatzen badira.
Herria: Beasain
GPS: 43.04667,-2.21194
Helbidea: Igartza-Oleta 1
Plaza kopurua: 13