
Jatetxeak, Non jan
Goierri
Artzai-Enea Jatetxea
XX. mendeko baserri bat, XXI. mendera egokituta, sukaldaritza berri, zaporetsu eta indartsu batetaz gozatzeko; baina batez ere, kalitatezko sukaldaritza bat gozatzeko. Duela urte askotik hona eta guraso eta seme alaben arteko ohitura jarraituz, baserri hau beti izan da ospakizun eta elkartzeko lekua, beti ere mahai ondoan, lurreko eta itsasoko produktu onenak erabiliz; ama lurrak ematen duena hain zuzen ere.
Artzai-Enean guraso eta seme alaben arteko ohiturak isladatu dira eta sukaldaritza berritu egin da bezeroari esperientzia ahaztezin bat azaltzeko.
Karta: prezio ertaina 40-50 €
Menua: egunekoa 12,5 € / bereziak 32, 37 eta 42 €
Ordutegia: asteartetik igande eguerdirarte 13:00-15:30 eta 20:30-23:00.
Helbidea: Andre Mari kalea, 15
Herria: Beasain
Edukiera: 100 pertsona
GPS: 43.048647, -2.197287
Tel: 943 16 31 16
E-mail: artzaienea@outlook.com
Webgunea: www.artzaienea.com




