Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.
Herriguneak, nekazal tradiziozko herri txikiek eduki ohi duten egitura du; bertan San Migel eliza nabarmentzen da. Herri honetako ingurune ederrenetariko bat Liernia auzoa da; izen bereko baseliza dago bertan, eta Amabirjinari kandelak eskaintzen zaizkio umeen osasuna eta emakumeen emankortasuna zaintzeko, aintzinako usadioa jarraituz. Auzo honetatik, Aizkorriko mendilerroaren bista ederrak daude.
Aipatzeko modukoa da Zeraingo Aizpeako meategietatik, Ormaiztegiko tren geltokiraino dagoen eta 4,5 km. luzera duen Bide Berdea, aintzinan, meategiko trenak egiten zuen ibilbidea zena.
Aizpeako meategitik ateratako burdinak zonaldeko burdinolak hornitzen zituen eta ibilbide honek, mineralak egiten zuen ibilbide berbera erakusten digu.