Skip to main content
Barbari, Aizkorpeko larreak PR Gi-26
Senderismoa

Barbari, Aizkorpeko larreak PR Gi-26

Barbari, Aizkorpeko larreak PR Gi-26


Distantzia
6,65 km
Iraupena
2 h
Desnibela
+261/-261
Zailtasuna
Ertaina
Powered by Wikiloc
Ibilbidea Zeraingo plazatik abiatzen da (345 m) eta Goikoaldaban barrena Barbari-mendiri buelta emanez plazara bueltatzen da. Lehenego tramua Santiago bidea eta GR-34 Donostia-Arantzazu ibilbidearekin batera egiten du, Arrola errekara arte (400 m). Atal honetan garai bateko bide eta estradetatik igarotzen da baso mardul artean. Arrola errekari jarraituz, Aizkorri mendizerra aurrez aurre dela, Arrolazar baserri aldamenetik igotzen da Barbariaitza tontor aldera (583 m) Barbari auzoko baserri eta ardi-larreak atzean utziz, basoan zehar Gaztelumuñon behera (510 m) Txoritegiko haitzaren bueltan herriko plazan amaitzen da ibilbidea. Ibilbide-motz (PR) honetan zehar basoa eta aratzaintzaren paisaiari lotutako baserri, borda, baso mardul, belardi eta larre zabalak izango ditugu aurrez aurre eta paisaia honen parte diren landareak ezagutzeko aukera aparta izango dugu.

a

a


© Goierri Turismo. All rights reserved