Tag: Planak
Goierriko meatze gunea

Goierriko meatze gunea
Mutiloa, Ormaiztegi eta Zerain
Ongi etorriak goierriko meatze gune eta bide berdera
Gi SL 36
Mutiloa – Ormaiztegi bide berdea
Meatze guneetako historia
Europako siderurgiek asko eskatzen zuten hemengo minerala. Merkatuaren gorabeherek eta batez ere nazioarteko gudak, erauzketa jarduera etetera eraman zuten.
Meatze egiturak aurkitu eta berritu ditugu, bertan behera utzitako bideak ireki ditugu eta balio ekologiko handiko oihan eta hezeguneak finkatu ditugu. Meatze ondareaz, egokitutako ibilbideak, begiratokiak eta jarritako seinaleak gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Gure paisaiaz gozatu eta hura ezagutzeko etorkizuneko apustu pozgarria.
Shopping Goierri
Goierri eskualdea bisitatzen duzunean, Ordiziako erosketa eremua bisitatzeko astia har dezakezu.
Kalean dagoen erosketa gunea da eta 98 komertzioz osaturik dago, hostalaritza eta zerbitzuak.
Sukaldaritza, moda, zapata eta osagarriak, bitxigintza, altzariak, bidaiak, aseguruak eta osasuna bezalako zerbitzuak asebetetzen ditu eta burdindegi, ileapaindegi edo tabako denda bezalako komertzioak daude.
Ordizian elkartea, Ordiziako merkatarien elkartea, 1978 urtean sortu zen herriko merkatarien interesak babesteko.
Ekintzak koordinatu eta promozionatzen ditu udaletxearekin batera, herriko merkataritza babesteko eta sustatzeko.
Kotxez edo motoz ibilbidea Goierriko begiratokietan zehar

Altzagarate utzi eta A-1 errepidea hartu gabe Zaldibiara zuzenduko gara Gaintzara igotzeko; igoera honetan Txindoki mendia aurrez aurre ikusteko aukera izango duzu! Ibilgailua Gaintzako plazan uzten baduzu, etortzeko erabili duzun errepidean ibili zaitezke Txindoki, Aizkorriko mendizerra eta Aralar Parke Naturalak ikusteko.
Hemendik Lazkaomendira zuzendu zaitez A-1 errepidea hartuz eta Lazkaoko irteera hartuz; bertatik Lazkaomendirako norabidea hartu ezazu. Lazkaomenditik Txindoki ete Aralar Parke Naturaleko bista ederrak dituzu. Berriz ere Lazkaora jeitsi eta ibilbideko hurrengo lekura joango gara, Olaberriara, Goierriko balkoi bezala ezaguna. Bertatik Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak ederki ikusten dira. Monolitoa San Juan Bautista elizaren pareta batean aurkituko duzu.

Hurrengo geldialdia Zeraingo herrian izango da. Herri honerata iristeko A-1 errepidea hartu Vitoria-Gasteiz norantzan eta Segura-Zerain irteera hartu. Ibilgailua Ostatu plazan utzi eta bertatik Idiazabalgo mendiak, Usurbe, Txindoki, Aizkorri etab. ikusiko dituzu eta gainera herriak dituen beste gauza interesgarriak ikusteko aukera izango duzu, hala nola, museo etnografikoa, zerrategi hidraulikoa, artisautza denda eta burdinaren mendia.
Ibilbidea jarraitzeko etortzeko erabili duzun errepide berdina hartu eta Otatza sagardotegiaren parean ibilgailua utzi eta Barbaris auzo aldera 50 metro ibilita, erdi aroko xarma ederki mantendu duen Segura-ko herriaren bista ezin hobeak dituzu. Segurako errepidea pasa eta Mutiloara bidea hartu Lierniko auzora igotzeko.

Hemendik joan zaitez Gabiriara, ibilbideko azken lekua. Gabiria eskualdeko landa herri txiki bat da, oso lasaia eta bertatik eskualdeko bista ederrak izango dituzu.
Oraindik paseatzen jarraitzeko gogoa baduzu eta eskualdeko beste gune garai eta ezagun bat ezagutu nahi baduzu, Usurbera joan zaitezke, Beasaingo mendi ezaguna. Kotxea pixkat beherago dagoen parkingean utzi dezakezu eta bertatik 10 minutuko paseotxo baten ondoren, tontorrera iritsiko zara.


















