Skip to main content

Tag: Ataun

Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу!

Beasain – Aralar – Ataun – Olaberria – Beasain

Beasaindik irteten da ibilbide hau eta Lazkaomendirantz doa hasieran. Ondoren Enirio ingurutik pasatzen da Aralar Parke Naturalean sartuz.
Igoera gorra eta luzea da, batez ere Igaratza ingurura iristen ari garenean; hortik aurrera, jaitsiera eder bat izango dugu Lareoko urtegira iristeko. Lareotik Ataun aldera jaitsiko gara errepidez eta hemendik Olaberrira igotzeko aldapa motz baina handia igoko dugu. Olaberriatik Beasain aldera joko dugu inguruko baserrietatik igaroz, Indar enpresaraino jaitsiko gara eta Igartzako Monumentu multzotik pasako gara.

Ordizia – Lazkaomendi – Lareo – Ataun – Ordizia

Ibilbide zirkular hau Ordiziako herrigunean hasi eta amaituko dugu.
Ordiziatik Lazkaomendira abiatuko gara Lazkaoko bidetik. Lazkaomendin, eskola zaharra dagoen ingurutik, Aralar eta Aizkorri mendizerren bista bikainak ditugu. Eskola zaharretik eskubira joko dugu baserri arteko bide batetik: pista batean bihurtzen den bide honetan lau iturri aurkituko ditugu; laugarrena Intxusti iturrira izango da.
Intxusti iturritik aurrera Aralarreko Mendizerraren ingurunean barneratuko gara kota altuenak gure begien aurrean ditugularik. Kilometro hauek dira ibilbideko kotarik altuenak, izan ere, Errekabeltzetik aurrera berehala Lareoko urtegi ingurura jaisten hasiko gara eta. Zati honetan bizikleta eskuan eraman beharko dugu tarteka harri ugari baitaude. Lareoko urtegiko urek Ataungo herria hornitzeko balio dute eta gure ibilbideak Ataunerantz jarraituko du bost kilometroko pista batetik; pista amaitzean Ataungo Aia auzora jaitsiko gara errepidetik eta bertatik beherantz jarraituko dugu Lizarrustiko portu hasierara arte. Ibilbidearen azken kilometroak errepidez egingo ditugu etaAtaun San Gregorio, Ataun San Martin eta Lazkaotik igaroko gara.
Azkenik, Ordiziara iritsiko gara ibilidea itxiz.

Lizarrusti

Eskalada eskola berri honek, kotxea parkingean bertatik nahiko gertu uzteko aukera ematen digu. Bertara iristeko bide labur bezain polita egiteko aukera izango dugu; bide hasera erosoak eta harri kalitate ona. Oraindik asko ekipatu daiteke eremuan.

Lizarrustiko Interpretazio Zentroan kotxea utziz, 15 minutu beharko ditugu bide erosoan eskalada bideak hasten diren lekura iristeko. Eskola honetan tenperatura erosoan eskalatu daiteke udako egun beroetan.

Jentilbaratza

Ataungo herrian aurkitzen da pareta hau. Kokaleku ezin hobean dagoenez, bere gailurrean aintzinako dorre baten aztarnak daude. Diotenez bertatik kontrolatzen zuten soldaduek Naparren etorrerak. Kondairak, bertan Jentilen gorputzak lurperatzen zituztela dio. Jentilbaratzako eskalada historia modernoa, 80. hamarkadan kokatu dezakegu. Goierriko gazte kuadrilla bat hasten da harkaitzetik igotzen eta bideak betik ekipatzen. Kirol eskaladaren ikuspegiaz goitik ekipatzen asten dira. 90. hamarkadan, goierriko beste koadrila bat eta orduan sortzen dira gaur egungo biderik esanguratsuenak. Gaur egun gradu baxuko eskalada eskola bat aurkitu dezakegu.

Intzartzu

Dorre ikusgarri honetan bide bakarra aurkitu genezake. Artifizialeko marra da ausardiaz pareta gora egiten duena. Bakarka zabaldu zuen 1998-an Mikel Saez de Urabain eskalatzaileak. Harriaren kalitatearen aldetik harkaitz ona da orokorrean. Zulotxo ugari eta arrakala finak topatuko ditugu. Hegaztiek ere aprobetxatzen dituzte zuloak beren habiak egiteko. Oso ugariak dira hemen putreak, beleak…eta abar. Beraz errespetatu beharra dago beraien kumaldiak abendutik abuztu-arte. Interesgarria litzateke zona alpino moduan geratzea jendearen etorrera mugatzeko. Kirol eskalada ondoko guneetan egin dezakegu.

Haitzartea

Zaldibiako lurretan aurkitzen da eskalada eskola txiki hau eta ingurune paregabe batetan dago. Eskalada eskola bezala, interes lokala izango luke. Goiz edo arratsalde on bat pasatzeko aukera ematen du. Hego aldera orientatua dago. Iristeko Zaldibia herritik Olakosaileko (Akapulko) merenderora doan bidea hartuko dugu; hortik aurrerago segituaz deposituetaraino iristen gera eta kotxeentzako bidea bertan bukatzen da. Presara dioan bidea hartuz eta ur kanala segituaz, 10minututan Haitzartean gaude.

Bi sektore aurkitu ditzakegu eta eskalada aldetik oso desberdinak dira biak. Historia pixka bat eginez, eskaladoreak aspalditik bisita izan dute inguru hau. Garai bateko aztarnak aurkitu ditzakegu, hiltzeak, kordinoak, etb… Kirol eskaladarako lehen inpultsoa Erramunek eman zion goiko paretan hiru bide zabalduz. Bide hauek eguneratze bat behar izan dute eskalagarriak izateko. Hurrengo tirona Iñigo Zeberioren eskutik etorri zen. Beheko paretan kirol eskaladarako lau bide zabaldu zituen eta goiko paretan beste bat. Iñigok zazpigarren gradua ezartzen du inguruan. Nahi izan ezkero eta lan pixka bat eginez bide on batzuk gehiago zabaldu daitezke.

Artzateaitza

Ataun aldeko eskalada eskola txiki onek, ondoko Jentilbaratza edo Intzartzu baino gazteagoa da. Jaio zenetik kirol eskalada kontzeptuarekin asi zen. Bi toki desberdin aurkitu ditzakegu. Frikiena eta zailtasun gehien aurkitu genezaken Korta sektorea: hemen esanguratsuena paretaren estetika da, kare harri gris perfektu bat. Tamalez helduleku asko fabrikatu behar izan dituzte ekipatzaileek bertatik igo al izateko. Paretaren azpiko partea ere komentatzeko gauza da. Ardiek erabiltzen dute atseden leku bezala eta bertan aurkitu genezake ardi kaka kiloka. Pittin bat nazkagarria.

Bigarren sektorea Basoarena da, eta bertan kokatua dagoen Erlaitz sektorea ere. Hemen bideak zailtasunez aukera gehiago ematen dute eskalatzeko. Aurkitu ditzakegu 6b-tik asi 7b bitarteko zailtasuneko bideak. Lekua paisajistikoki izugarria da, lasaitasuna ziurtatua dago. Eskalada eskola onetara inguratzeko, baserri batetik pasatu beharra dago, eta bertan dauden zakurrak ez dira oso atseginak.

Basoa

1-6b+ A-7b

2-6c

3-7a

4-6b+

5-6b+

6-7b

7-7a

8-7b

Erlaitz

9-7b

10-7b

11-7a+

12-¿?

13-7a

Korta

14-Acorazado Potenquin 7c+

15-Basurde free 7b+

16-Waiting for the sun 7c+

17-Deed forest 7b+

18-No es serio este Zeberio 7a+

19-Cool be wather 6c+

Erroipe

Erroipe

Interpretazio zentroa

Erroipe

Aralar Parke Naturalaren azpian dagoen auzo honen bizimodua ezagutzeko aukera emango dizuna: baserrien toponimia, ohiturak, natura, lanbideak eta historian zehar bildutako hainbat kontakizun.
Ordutegia:
 Osteguna – larunbata 10:00-14:00h.
Sarrera: dohain
Hizkuntzak: euskera, erdera
Helbidea: Aia auzoa Z/g, 20211 Ataun
Telefonoa: 943 06 19 63 / 634 22 22 09
Hitzorduarekin museoa bisitatu daiteke.
Harremanetarako: erroipe@ataun.eus
Wifi: ez
Interesguneak

Museoak eta interpretazio-zentroak

Museo eta interpretazio zentro gehiago

Continue reading

Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Harrera Zentroa

Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Ataun Harrera Zentroa

Informazio gunea

Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Ataun Harrera Zentroa

Ordutegia:
• Urtarrila – martxoa: itxita
• Apirila, Maiatza eta Ekaina: larunbata-igandea eta jaiegunak 10:00 – 14:00.
• Uztaila eta abuztua: ostirala-igandea eta jaiegunak 10:00 – 14:00.
• Iraila eta urria: igandea eta jaiegunak 10:00 – 14:00.
• Aste Santua: 10:00 – 14:00.
Hizkuntzak: euskera, gaztelera
Sarrera: doakoa
Helbidea: Lizarrusti Parketxea, Lizarrusti gaina
Telefonoa: 943 58 20 69
Posta elektronikoa: barandiaran@gipuzkoanatura.eus
Webgunea: https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/parketxeak/lizarrusti
Wifi: ez
Interesguneak

Museoak eta interpretazio-zentroak

Museo eta interpretazio zentro gehiago

Continue reading

Barandiaran Museoa

Barandiaran Museoa

Museoa

Barandiaran Museoa

Ordutegia:
• Urtarrila eta otsaila: osteguna – igandea eta jaiegunak 10:00 – 14:00.
• Martxoa, uztaila, abuztua, urria, azaroa eta abendua: asteazkenetik igandera eta jaiegunak 10:00 – 14:00
• Apirila, maiatza, ekaina eta iraila: asteartetik igandera eta jaiegunak 10:00 – 14:00
GABONETAN ITXITA 

Sarrera:
• Helduak: 2 € | haurrak: 1,5 € | bisita gidatuak helduak: 4 € | bisita gidatuak haurrak: 3 €
Hizkuntzak: euskera, gaztelera
Helbidea: Larruntza Errota, San Gregorio auzoa, 20211 Ataun
Telefonoa: 943 18 03 35
Posta elektronikoa: barandiaran@gipuzkoanatura.eus
Webgunea: www.gipuzkoanatura.eus/eu
Wifi: ez
Interesguneak

Museoak eta interpretazio-zentroak

Museo eta interpretazio zentro gehiago

Continue reading

Goierriko meatze gunea

Goierriko meatze gunea

Mutiloa, Ormaiztegi eta Zerain

Ongi etorriak goierriko meatze gune eta bide berdera

Goierrin gaude, Euskadiko lur garaietan, naturak zerua ukitu eta gastronomiak eta kulturak jatorrizko deitura duen binomioa osatzen duten eskualdea. Eskualdeko meatze iragana Goierriko Meatzaritza Parkean ezagutu daiteke, goierritar askoren bizimodua minerala erauztea zen lekuan.

Planoa jaitsi

Goierriko Meatzaritza Parkea aurkezten dizuegu, aspaldiko garaietatik XX. mendearen hasierara arte iraun duen meatzaritza indartsuarekin zerikusia duten hainbat elementuz osatua. Elementu nagusiena Mutiloa eta Ormaiztegi arteko Bide Berdea da, bertako meatze guneetatik ustiatutako minerala Ormaiztegira garraiatzeko erabiltzen zen trenbidearen ibilbidea jarraitzen du; bertatik, berriz ere trenez, gertuko itsas portuetara garraiatzen zen. Bide Berdeaz gain beste 3 ibilbide ditugu aintzinako meatze guneak lotu edo bertara iristeko. 
Orain Goierriko Meatze gunea gozatzeko aukera izango duzu OrmaiztegiMutiloa edo Zeraindik abiatuz, minerala garraiatzeko erabiltzen zen aireko kablearen ibilbidea jarraituz, eta inguruko baliabideak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa eta trenzubia, Zeraingo Aizpittako labeak, museo etnografikoa eta zerrategi hidraulikoa eta Barnaolako ingurunea Mutiloan, Mutiloako herria eta Lierniako auzoarekin batera.
KABLEAREN BIDEA. Aizpitako labeetatik minerala airez eramaten zen Barnaolako meatze gunera eta bertatik trenez eramaten zen Ormaiztegira. Guk noski ezin dugu airez joan eta horregatik sortu da ibilbide zati berri hau, Aizpeako meategiak eta Barnaolako gunea lotzeko eta horrela mineralak egiten zuen ibilbide osoa egiteko Bide Berdearekin elkartuta.
TROI BIDEA. Troi bidea Mutiloako meatze esparruan barneratzeko bidea da. Mutiloako herrigunean ekingo diogu ibilbideari, eta Lenkaran errotaraino bidearen lehen zatia errepidez egin ondoren, Troi errekaren ondotik jarraituko dugu Barnaolara iritsi arte. Izen bereko baserriaren alboan, Mutiloako meatze esparruko bi dekantazio baltsaren dikeen egiturak eta biltegiratze eta garraio egiturak daude. Hemendik abiatzen zen Ormaiztegirekin lotzen zuen meatze trenbidea, gaur egun Bide Berde bihurtuta dagoena. Bideak GR283 ibilbidearen seinaleak jarraitzen ditu.

Gi SL 36

Zeraingo herritik herri ibilbide hau irteten da Aizpittako labeetara joateko eta bertatik Ormaiztegira eramango gaituen bide berri osoa egiteko. Herri ibilbide hau gainera zirkularra da.

Mutiloa – Ormaiztegi bide berdea

Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea meatze jatorriko Bide bat da. Mendi magaletan barrena igarotzen da, izena ematen dioten herrien gainetik. Bidetik ikusi daitezkeen bistak eta basoek ematen diote edertasuna Bide honi. Ume nahiz familientzat orientazio jolas bat dago bertan. Mapa Ormaiztegiko turismo bulegoan hartu daiteke.

Meatze guneetako historia

Mutiloan, Peatzan, Ollargainen, Gezurmuñon edo Aizpurun ateratako burdin minerala zen, Erdi Aroko garaitik, Urola ibaiaren eta Oria ibaiaren goialdean martxan zeuden burdinolen hornitzaile nagusia. XIX. mendearen amaieran Compañía Minera de Mutiloa S.A. enpresak ustiapen antolatu eta sistematizatua ezarri zuen. Hori lortzeko, azpiegitura berriak eraiki zituzten ekoizpen-sistema berriaren eskakizunei erantzuteko: Barnaola baserritik Ormaiztegiko geltokiraino joaten zen meatze trena, plano inklinatuak, mineral garbitegiak eta dekantazio putzuak…eta eskolarekin, kantinekin eta bulegoarekin batera, Ergoena auzoko mendi magalak bete eta nabarmen aldatu zituzten.
Burdin mineralak Ingalaterrako eta Frantziako galdategi handiak elikatu zituen, hala nola Baionako Boucouko Les Forges del Adour. Azken mineral karga 1927. urtean bidali zen. Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako konpainia batek interes puntuala izan zuen eremu honetan, eta 1950eko hamarkadan, Legazpiko Patricio Echeverria S.A. enpresak eraiki berriak ziren belaki-labeak hornitzeko adina burdin mineral atera zuen. 1970eko hamarkadan, Kanadako Exminesa konpainiak Troya meatzeko berunezko meatze gunea aurkitu zuen eta 1993. urterarte egon zen martxan
Aspalditik errotutako meatze ohituren azken atala izan zen, bai Mutiloan bai Euskal Herrian. Zerainen ere Behe Erdi Arotik izan da meatze ustiapena. Jarduera biziena XIX. mendearen erdialdean hasi zen, eta mende horren amaieran, atzerriko kapitaleko konpainiek, konpainia ingeles, holandar eta alemanek barrutia berrantolatu eta modu sistematikoan lan egiten hasi ziren elementu teknologiko berriak jarriz: barneko meatze trenbideak, kixkaltze labeak, aire bidezko kableak… 
Europako siderurgiek asko eskatzen zuten hemengo minerala. Merkatuaren gorabeherek eta batez ere nazioarteko gudak, erauzketa jarduera etetera eraman zuten.
Barrutiaren azken lanak 1950eko hamarkadan egin ziren, Legazpiko Patricio Exheverria S.A. enpresak bere siderurgiako labeek elikatzen zuten txatarraren koiunturazko garestitzearen aurrean burdinazko filoiak ezagutu zituenean. Jarduera honek paisaia eta kultur ondare interesgarria utzi digu. Bertan, kiskaltze lantegia eta hiru labeak nabarmentzen dira eta Aizpittako Interpretazio Zentroarekin batera, harrera egingo digute.
Meatze egiturak aurkitu eta berritu ditugu, bertan behera utzitako bideak ireki ditugu eta balio ekologiko handiko oihan eta hezeguneak finkatu ditugu. Meatze ondareaz, egokitutako ibilbideak, begiratokiak eta jarritako seinaleak gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Gure paisaiaz gozatu eta hura ezagutzeko etorkizuneko apustu pozgarria.

Continue reading

Sara Ibilbidea SL-Gi 2007

Joxe Migel Barandiaranekin lotura handia duen ibilbidea da honakoa eta bere izena daraman museoaren aldamenean hasten da.
Peruenezar, bere jaiotetxea, Sara etxea, zendu zen arte urte askotan bizitoki izan zuena, eta Larruntza errota, orain Barandiaran Museo bilakatu dena, aurkitzen dira Barandiaranek hain gogoko zuen ibilbide honetan. Egunero egiten zuen bueltatxoa Gaztiñerreko depositura, ibilbidearen punturik garaienera.
Garai bateko herri-bideak, baserriak, baso eta larreak, erreka bazterrak, San Martin eta beste eremu batzuk batzen dira ibilbide erraz, lasai eta eder honetan.


© Goierri Turismo. All rights reserved