Skip to main content
Lizarrusti-Lareo SL-Gi 2005
Senderismoa

Lizarrusti-Lareo SL-Gi 2005

Lizarrusti-Lareo


Distantzia
6,8 km
Iraupena
2 h 10 min
Desnibela
+331/-331 m
Zailtasuna
Ertaina
Powered by Wikiloc
Ibilbidearei hasiera emateko Arala Parke Naturaleko Interpretazio Zentrora (Ataun) hurbilduko gara. ARALARKO SARBIDE NAGUSIA. Lizarrustiko Parketxea Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa da. Bertan, Aralarko hainbat baliabideren berri jasotzeko aukera izango duzu. Informazio guneaz gain, aterpetxea, jatetxea eta taberna zerbitzuak biltzen ditu. 620 metroko altueran kokatua, Gipuzkoako pagadirik handiena biltzen da hemen. Ingurune paregabe honetatik habiatuta, Aralarrek eskaintzen dituen gailur eta txoko liluragarrienak ezagutu ditzakezu. Lizarrusti Parketxetik abiatu eta Lareo deritzan urtegira bitarteko bidea osatzen du Lareo ibilbideak. Aralar Parke Naturaleko Parketxea, Lizarrusti izena duen mendatean dago kokatua, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan hain zuzen. Muga honen testigu da Parketxea bera, izan ere, garai batetan Mikelete etxea baitzen. Oso ibilbide erosoa duzu. Jakina, mendi ibilbide bat izanik, baditu bere aldapatxoak eta bidezidorretan barrena hedatzen da, bainan ez du ia zailtasunik. Pagadi trinkoan hasten da eta aurrera egin ahala, bailara estutu eta Maizierrekako arroilara hurbilduko da. Nagusiki pagadia zen eremua zabaldu eta landaretza mistoan bilakatzen da Haritz, Lizar, Elorri, Ezki eta abarren artean. Paisaia dotorea ere ikus daiteke bertatik Berrenoa aldera. Harkaitzek zulatutako Akerretako tunela eta Maizierreka atzean utzita urtegira bitarteko igoerari ekingo diogu, lehenik urtegia eraikitzeko ustiatu zen harrobiaren ondotik eta ondoren urari eusten dion paretaren aldamenean gora. Horrela, Lareo urtegia izango duzu parez pare. Kilometro inguruko distantzia eginez itzulia eman diezaiokezu. Mendiarte paregabea da eta ziur betirako maiteminduta utziko zaituela leku honek.

a

a


© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/