Beasaindik irteten da ibilbide hau eta Lazkaomendirantz doa hasieran. Ondoren Enirio ingurutik pasatzen da Aralar Parke Naturalean sartuz.
Igoera gorra eta luzea da, batez ere Igaratza ingurura iristen ari garenean; hortik aurrera, jaitsiera eder bat izango dugu Lareoko urtegira iristeko. Lareotik Ataun aldera jaitsiko gara errepidez eta hemendik Olaberrira igotzeko aldapa motz baina handia igoko dugu. Olaberriatik Beasain aldera joko dugu inguruko baserrietatik igaroz, Indar enpresaraino jaitsiko gara eta Igartzako Monumentu multzotik pasako gara.
Ibilbide zirkular hau Ordiziako herrigunean hasi eta amaituko dugu.
Ordiziatik Lazkaomendira abiatuko gara Lazkaoko bidetik. Lazkaomendin, eskola zaharra dagoen ingurutik, Aralar eta Aizkorri mendizerren bista bikainak ditugu. Eskola zaharretik eskubira joko dugu baserri arteko bide batetik: pista batean bihurtzen den bide honetan lau iturri aurkituko ditugu; laugarrena Intxusti iturrira izango da.
Intxusti iturritik aurrera Aralarreko Mendizerraren ingurunean barneratuko gara kota altuenak gure begien aurrean ditugularik. Kilometro hauek dira ibilbideko kotarik altuenak, izan ere, Errekabeltzetik aurrera berehala Lareoko urtegi ingurura jaisten hasiko gara eta. Zati honetan bizikleta eskuan eraman beharko dugu tarteka harri ugari baitaude. Lareoko urtegiko urek Ataungo herria hornitzeko balio dute eta gure ibilbideak Ataunerantz jarraituko du bost kilometroko pista batetik; pista amaitzean Ataungo Aia auzora jaitsiko gara errepidetik eta bertatik beherantz jarraituko dugu Lizarrustiko portu hasierara arte. Ibilbidearen azken kilometroak errepidez egingo ditugu etaAtaun San Gregorio, Ataun San Martin eta Lazkaotik igaroko gara.
Azkenik, Ordiziara iritsiko gara ibilidea itxiz.
Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditugu. Webgunean nabigatzeak ados zaudela esan nahi du. Informazio+Ulertzen dut!
Cookie politika
ZER DIRA COOKIE-AK?
Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.
Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.
NOLAKO COOKIE-AK ERABILTZEN DITU WEB ORRI HONEK?
Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.
Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.
NOLA DESAKTIBATU GURE COOKIE-AK (EDO BESTE EDONORENAK)
Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.
Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
Nola konfiguratu cookie-ak Chrome nabigatzailean.
Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.