Skip to main content

Tag: Zegama

Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу!

Zegama – Kanala

Ibilbidea, Aizkorriko magaletik doan kanal baten inguruan doa. Kanal honek, menditik datozen errekatxoak eta urak jasotzen ditu. Kanal hau, 1925. urtean eraiki zen eta indar elektrikoa lortzeko egin zen, gehienbat Zegamako papelerak erabiltzen zuena bainan argi indarra ez zuten baserri askok erabili zutena.
Gaur egun biodibertsitate ibilbide sare baten barruan dago. Kanalaren bidea Zegamako apeaderotik irteten da eta baso eta artzai txabolen inguruan igotzen hasten da.
Behin kanalaren haserara heldu, kanala jarraitu beharko dugu bakarrik eta bideak ez du desnibelik.
Kanalaren ur soinuen aldamenean ibiliko gara, lekuaren freskotasuna eta edertasuna sentituz. Kanalaren bukaeran Iturbieta izeneko presa bat dago eta Zegamako Electra zentralera bideratzen dira urak hodi baten bidez. Zentral honetan argi indarra sortzen da oraindik gaur egun.

Zegama-Arrietaldea

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren Interpretazio zentroa den Anduetza Parketxean hasten da ibilbide hau.
Murgizelaiko merenderora igotzen hasiko gara eta ondoren, baserri-bideetatik Arrietahaundi agroturismora igoko gara. Hemendik, xenda bat hartuko dugu Zegama-Aizkorri maratoiaren kontrako zentzuan.
1,5 kilometro egin ondoren, bidegurutze bat hartuko dugu Zegamako apeaderora iritsi arte. Hemendik Zegamarako jaitsiera hasiko dugu xenda polit bat jarraituz.

Zegama-Tunelaundi

Anduetza Parketxean hasiko dugu ibilbidea eta bidean gora baserri artean bidea eginez, mendian sartuko gara beti ere gorantz eginez.
Goraka jarraituko dugu Iturbietako presara iritsi arte eta hemendik kanalaren aldamenean doan bide eroso hartuko dugu.
Behin kanalaren bukaerara iristerakoan, Zegamaranzko jaitsiera hasiko dugu.
Ibilbide lasaia eta atsegina, Kanalera iritsi eta Iturbietarainoko bidea laua duena.

Zegama – Murgizelai

Kilometro eta erdi besterik ez duen ibilbide zirkularra da hau, Aizkorriko gailurrik garaienen itzalpean burutzen da. Zegamako Anduetza baserrian dagoen Parke Naturaleko Interpretazio Zentrotik irteten da bidea. Baserri arteko bideetan barrena eta hamaika ametzen gerizpean, familia giroan egiteko ibilbide aproposa da.

Legorreta-Zegama bidegorria

Legorretatik Zegamara doan bidegorria, Itsasondo, Ordizia, Beasain, Olaberria, Idiazabal eta Segurako herriak igaroz. Bizikletaz, oinez, patinekin nahiz bestelako tresnekin egin daiteke ibilbidea.

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa

Zegamako turismo bulegoa

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa

Ordutegia:
Urtarrilak 13 – apirilak 3 eta iraila
Osteguna – Igandea 10:00 – 14:00
Apirila 6 – Uztailak 10
Asteazkena – Igandea 10:00 – 14:00
Uztaila eta abuzuta
Asteartea – larunbata 10 – 14 / 15:30 – 17:30
Ur
ria eta azaroa
Ostirala – Igandea 10:00 – 14:00
Abendua
Osteguna – Ostirala 10 – 14 / Larunbata – Igandea 10 – 14 / 16 – 18
EGUTEGIKO JAIEGUNAK IREKITA
Sarrera:
• €1 | Umeak 0,50 €
• Bisita gidatuak (10 pertsona gutxienez): 3 €
Hizkuntzak: euskera, gaztelera
Helbidea: Anduetza Baserria / San Bartolome 13
Telefonoa: 943 80 21 87 / 943 67 02 49
E-mail: anduetza@gipuzkoanatura.eus
Webgunea: https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/parketxeak/anduetza
Wifi: ez
Interesguneak

Museoak eta interpretazio-zentroak

Museo eta interpretazio zentro gehiago

Continue reading

Zegama-Aizkorri Maratoia

Mendi lasterketak

Zegama-Aizkorri maratoia & Ehunmilak

Mendi lasterketak

Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria (12000 eskaera baino gehiago zozketatzen dira 225 dortsalentzako!) edo Ehunmilak Ultra-Trail, 167 km dituen lasterketa bat eta 2 egunetan bertako eta nazioarteko korrikalariak biltzen dituena. Goierriko bi haundiak 88 kilometro dauzka eta egun batean ospatzen da 500 korrikalariekin, eta marimurumendi maratoia, 2 ultra hauek ospatzen diren asteburuaren barne egiten dena edozein korrikalariri parte hartzeko aukera emanez.

Zegama-Aizkorri

Adituek diote Zegama-Aizkorri berezia dela, munduko mendi maratoi ezagun eta hobenetariko bat. Lokatza eta hotza dira bere funtsa. Kilian Jornet-ek, Rafa Nadal-ek Roland Garros-a bezain besteetan irabazi duen korrikalariak, hamaika garaipen!, hauxe dio: “Zegama Zegama da, nire bihotzean daramadan lasterketa”.

Oso teknikoa eta zailtasun handikoa, gaur egun mundu mailako lasterketagarrantzitsuenetarikoa da disziplina honetan. Honen erakusgarri, urtero bertaratzen diren mundu mailako korrikalariak eta kirolarien artean sortzen duen ikusmina. 2023ko Gold Trail National Series izan zen eta 225 dortsal zozketatu ziren 15.000 eskaeren artean. Golden Trail World Series zirkuitua osatzen duten 6 frogetako bat da, non munduko korrikalari onenak biltzen diren. Gainera, Espainiako Golden Trail National Series zirkuituko 5 frogetako bat da.

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia Aizkorri-Aratz Parke Naturalean egiten da 2002. urtetik, eta Zegaman hasi eta bukatzen da. Herri osoa murgiltzen da beraien ekitaldi garrantzitsuenaren antolakuntzan. Zegama eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko giroa bikaina da asteburu horretan.

Ibilbidea mendi ertainekoa da, eta Euskadiko lau tontor garaienak lotzen ditu (Aratz – Aizkorri – Aketegi), Aitxuri mendia barne (1.551 metro), Euskal Herriko tontorrik altuena!

Zegamatik (296 m.) Otzaurte gainera (652 m.) igotzen da, mendi-bide ederretan zehar barrena. Pagadi, haitz biziko gune malkartsu eta altuerako larreen artean egiten da korrika.

Ultra diziplinan, estatu mailako egutegiko garrantzitsuenen artean dauden bi proba ditu Goierriko eskualdeak. Zaleek Ehunmilak Espainiako Ultra onena bezala saritu dute.

Ehunmillak Ultra-trail

Beasainen hasi eta amaitzen da, eta 170 kilometro eta 11.000 metroko desnibel positiboa ditu. Gipuzkoako 30 udalerritatik igarotzen da, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalak zeharkatuz. Ibilbidearen %60 bidezidorra da eta %33 pista. Probaren gogortasunaz ohar zaitezen, helmugara iristen den lehen parte-hartzaileak korrika egin ondoren egiten du ia egun oso bat (22 ordu) eta azkenak 48 ordu inguru.

Goierriko 2 Haundiak

Beasainen hasi eta amaitzen da, eta 90 kilometro eta 6.000 metroko desnibel positibo ditu (%70 bidezidorra eta %25 pista). Goierriko eskualdea eta Euskal Herriko bi tontor enblematikoenak zeharkatzen ditu: Aizkorri eta Txindoki. Lehen lasterkariak 10 ordu behar izaten ditu lasterketa amaitzeko eta azkenekoak 22.

Marimurumendi Maratoia

Marimurumendi Maratoiak korrikalari guztiei lekua egiten die: ultratrailen asteburuan, 42,195 kilometroko eta 2.300 m-ko desnibel positiboa dituen mendi maratoia ospatzen da ere. Beasain inguruko Mari jainkosa bizi den mendi eta bidezidorrak zeharkatzen ditu, Goierriko mitologiari bizia ematen dion pertsonaietako bat. Mitologia, kirola eta natura biltzen dira mmm-n!

Continue reading

Zegama

Goierri

Herriak

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara sartu ahal izateko.

Erromatarren garaiko galtzada batek gurutzatua, San Adriango tunela da herri honen garrantzi estrategikoaren adierazgarririk nabarmenena; tunela gotorleku batek babesturik zegoen eta gaur egun, bere barnean ermita bat aurkitu dezakegu. Halaber, beste hiru ermita topa ditzakegu tuneletik bailararako bidean (Sancti Spiritu, Iruetxetakoa eta San Pedroren ermita). Aizkorritik, Euskadiko tontor altuena 1.528 metrorekin, Goierri, Gipuzkoa nahiz Arabar lautadaren ikuspegi ezin hobeaz goza dezakegu; gailurrean Gurutze Deunaren ermita dago kokaturik eta bertako gurutzea Gipuzkoako arte sakratuaren osagarri garrantzitsuetako bat da.
Herrigunean honako eraikuntzak aipa daitezke: San Martin eliza Zumalakarregiren mausoleoa eta Aizkorriko gurutzea duena, Udaletxea, Arakamako errota eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa.

Aipatzekoa da herrian bertan ospatzen den Zegama-Aizkorri mendi maratoia ere; bertara munduko korrikalaririk onenak gerturatzen dira urtero.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved