Skip to main content
Aizkorrira igoera (maratoiko bidea)
Senderismoa

Aizkorrira igoera (maratoiko bidea)

Aizkorrira igoera (maratoiko bidea)


Distantzia
9,45 km
Iraupena
3 h 30 min
Desnibela
+619/-619
Zailtasuna
Zaila
Powered by Wikiloc
Irteera puntua Otzaurteko gainetik (Zegama) 5 km-ra utzi behar duzu kotxea, Aldaola-Ubier aparkalekuan, argibideak emango dizkizun panel bat dagoen lekuan. Hemendik hasten da Euskadiko tontor garaienera eramango zaituen igoera, 3 bide desberdin dituena alderdi honetatik:
– Zegama-Aizkorri maratoiko bidea
– Kalbario edo mandobide bidea
– Arabarren bidea

Guk ibilbide zirkular bat egingo dugu, igoera eta jaitsiera ibilbide desberdin batetik eginez; kasu honetan Zegama-Aizkorri maratoiko bidetik igo eta Arabarren bidetik jetsiko gara.
Bidean Hartu lurrezko xenda (Sandratiko koba jartzen duen seinale bat du) eta jarraitu seinale txuri eta gorriak San Adriango tunelerako bidea. Mikeleteen etxe aldamenetik pasako zara, utzita dagoen mendi aterpetxe bat. Oso ezaguna den tunelera iritsi baino lehen, bidea barrualdeko Santiago bidearekin elkartzen da eta hemen 180º bira eman eta Sancti Spirituko ermitara zuzenduko gara maratoiko bidea markatzen duten puntu horiei jarraituz (Mikeleteen etxetik zuzen igo daiteke puntu honetara).

Hemendik, tontorrera eramango gaituen igoera gogor bezain ederra hasiko dugu.

Helmugan, Aizkorriko tontorra, itxi gabeko aterpetxe bat (urte guztian zehar sartu eta lo egin dezakezu), Santo Kristoko ermita eta Aizkorri tontorreko gurutzea topatuko dituzu.

Arabarren bidea hartuko dugu jaisteko; hasieran bide berdina hartuko dugu eta segituan eskuinetara joko dugu, pinturaz egindako arrasto gorriak segiz eta Zalduondo-ko norabidea jarraituz. Linategietaraino jaitsiko gara, GR-283 bidea topatu arte eta bertan ezkerretara egingo dugu. GR-283 bidea jarraitu besterik ez dugu hasieran utzi dugun galtzadara iristeko! Orain bidea ezagutzen dugu eta aparkalekura joatea bakarrik falta zaigu.

Bidetik hau aurkituko duzu:

1. Sancti Spirituko ermita. Ohituren arabera Templarioek egina eta erromesen hospitala bezala erabili zena.
2. Aizkorriko Santo Kristo ermita eta aterpea. Aizkorriko mendi tontorretik 10 metrora aurki ditzakegu gorde gabeko baina ederki prestaturik dagoen aterpea eta Santo Kristo ermita. Hemendik tontorrera, zailtasunik gabe iritsiko gara.
3. Aizkorriko tontorra. Euskal Herriko mendilerro garaienari izena ematen dion tontorrean aurkitzen gara. Bere aldamenean metro gutxi batzuk gehiago dituen tontorra dago baino honek ematen dio izena eta hau hartzen da, Euskal Herriko mendi garaiena bezala. Hemendik, sekulako bistak izango ditugu egun garbia izanez gero.
4. Erdi aroko galtzada. Gaztela eta kostaldeko lotura izan zen galtzada hau Erdi Aroan. Galtzada hau, Errege Bidea eta Santiago Bidea da.
5. San Adriango tunela. Historia handiko lekua da, Erdi Aroan gaztelu bat izan zelako, ondoren ostatu bat eta azken urteetan mikeleteen etxea. Azken hauek, aduana pasoa kobratzen zuten.
6. San Adriango ermita, izen bereko tunelaren barruan aurkitzen dena.

a

a


© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу!