Zikloturismoa

Zikloturismoa
Kirola

Kirola





Kirola

Ibur baserrian 25 urte daramatzate bere zaldiekiko grina erakusten. Ikastaroak, irteerak, galopa azterketak, gymkhanak, hastapenerako eta hobekuntzarako ikastaroak eta jolasak. Hipikarako entrenatzaile titular gisa, klubean egiteko eskaintza zabala ematen dute. Gustu eta behar ezberdinetara egokitzen dira. Egun erdiko edo egun osoko irteerak antolatzen dituzte, mailaren arabera.
Eskola kirola Hipika zerbitzua eskaintzen dute eskola kirolean egiteko 8 eta 18 urte bitarteko neska mutilentzat, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Hipika Federazioaren laguntzarekin.
Salneurriak: webgunea begiratu.
Telefonoa: 663 060 011 eta 655 735 300
Email-a: iburhipikakluba@gmail.com
Webgunea: www.iburhipika.eus
Ibilbide luze bezain eder honek Aralarko mendiguneari buelta ematen dio, inguruko herri eta herrixka interesgarriak bisitatuz.
9.777 m
4.889 m
4.889 m
1200m
12 km
22,93 km


Ibilbide hau egiterakoan Idiazabal gaztaren elaborazio zikloa ikusiko duzu: latxa ardiak elikatzen diren Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleetatik hasi, gazta egiten den gaztandegietatik pasaz eta produktua saltzen den merkatuak ezagutuz, bereziki Ordizia merkatua eskualdeko erdigune delako gazta eta kalitatezko beste produktuen salmentarako.
Zure izen ematearekin batera, iritsi bezain pronto eskuratuko duzun kit bat oparituko zaizu, ibilbidea osatzeko beharko duzuna. Kit honek bideko alojamendu guztietan zigilatzeko pasaporte bat dauka, kamiseta bat eta ibilbidearen mapa osoa, informazio eta garrantzizko puntu guztiekin. Bukatzerakoan bakoitzak bere saria jasoko du, Idiazabal gazta erdia eta sagardo botila bat.
Abentura aste honetan ez duzu bakarrik kirola egingo, paradisu ezezagun baten lur berdeetan barneratuko zarelako baita ere: Goierriko lurretan barrena.
Etapa bakoitzean alojamendurako zenbait aukera dituzu zure egonaldia landa egonaldi bat izan dadin. Hotelak, nekazalturismoak eta aterpetxeak.

Zegama-Aizkorri maratoia & Ehunmilak
Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria (12000 eskaera baino gehiago zozketatzen dira 225 dortsalentzako!) edo Ehunmilak Ultra-Trail, 167 km dituen lasterketa bat eta 2 egunetan bertako eta nazioarteko korrikalariak biltzen dituena. Goierriko bi haundiak 88 kilometro dauzka eta egun batean ospatzen da 500 korrikalariekin, eta marimurumendi maratoia, 2 ultra hauek ospatzen diren asteburuaren barne egiten dena edozein korrikalariri parte hartzeko aukera emanez.
Adituek diote Zegama-Aizkorri berezia dela, munduko mendi maratoi ezagun eta hobenetariko bat. Lokatza eta hotza dira bere funtsa. Kilian Jornet-ek, Rafa Nadal-ek Roland Garros-a bezain besteetan irabazi duen korrikalariak, hamaika garaipen!, hauxe dio: “Zegama Zegama da, nire bihotzean daramadan lasterketa”.
Oso teknikoa eta zailtasun handikoa, gaur egun mundu mailako lasterketagarrantzitsuenetarikoa da disziplina honetan. Honen erakusgarri, urtero bertaratzen diren mundu mailako korrikalariak eta kirolarien artean sortzen duen ikusmina. 2023ko Gold Trail National Series izan zen eta 225 dortsal zozketatu ziren 15.000 eskaeren artean. Golden Trail World Series zirkuitua osatzen duten 6 frogetako bat da, non munduko korrikalari onenak biltzen diren. Gainera, Espainiako Golden Trail National Series zirkuituko 5 frogetako bat da.
Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia Aizkorri-Aratz Parke Naturalean egiten da 2002. urtetik, eta Zegaman hasi eta bukatzen da. Herri osoa murgiltzen da beraien ekitaldi garrantzitsuenaren antolakuntzan. Zegama eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko giroa bikaina da asteburu horretan.
Ibilbidea mendi ertainekoa da, eta Euskadiko lau tontor garaienak lotzen ditu (Aratz – Aizkorri – Aketegi), Aitxuri mendia barne (1.551 metro), Euskal Herriko tontorrik altuena!
Zegamatik (296 m.) Otzaurte gainera (652 m.) igotzen da, mendi-bide ederretan zehar barrena. Pagadi, haitz biziko gune malkartsu eta altuerako larreen artean egiten da korrika.
Ultra diziplinan, estatu mailako egutegiko garrantzitsuenen artean dauden bi proba ditu Goierriko eskualdeak. Zaleek Ehunmilak Espainiako Ultra onena bezala saritu dute.





Herriz herri

Edurne Pasaban, Goierriko jarraitzaile
Ataun-en bertako Domoa ikusi dezakezu: honen sorrera, dentsitate txikiagoa duen harri batek dentsitate handiagoko beste arroka geruza batzuk puskatzen dituenean gertatzen da, domo edo kupula itxura duen estruktura bat sortuz. Ataungo Domoak Jentilbaratza, Aizkoate, Aizkorrandi, Arastortz, Agautz, Leizadi, Asundi, Loibideko Mailoak eta Ikarandieta, Aitzarte bezala ezagutzen dena, mendiez osaturik dago.
Bere osotasunean ikusi nahi baduzu Arantzazumendi mendia izan daiteke lekurik onena, Ataun eta Idiazabal herrien arteko mugan kokatzen dena.
Bertako flora eta fauna babesteko, eskalada debekaturik dago urteko zenbait hilabete eta lekuetan. Ezin da eskalatu Sastarri, Aizkoate, Intzartzu, Artzateaitza ezta Ataungo Domoan, Aitzarteko eskalada eskolan ezik.




5 sarrera, 40 ibilbide
Informazio gehiago: webgunea.