Skip to main content

Goierriko 18 herriak

Ezagutu Goierri bizikletaz
Euskadiko landa eskualde ederrenetako bat ezagutzera eramango zaituztegu bizikletaz: Goierri. 18 udalerriz osatutako eskualdea da, N1 Madril-Irun errepideak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena, baina, aldi berean, bizikletan ibiltzeko errepide txikiz eta mendatez betea.

Ibilbidea Ordizia – Beasainen hasten da, eskualdeko herri nagusiak, eta orden honetan igarotzen ditu denak: Itsasondo, Legorreta, Arama, Altzaga (Altzagarate auzora igotzeko aukera), Gaintza, Zaldibia, Lazkaomendiko mendatea, Lazkao, Ataun (3 auzoak), Olaberria, Idiazabal, Segura, Zegama, Barbari auzoa, Zerain, Mutiloa, Lierniako mendatea, Gabiria, Ormaiztegi, Beasain eta Ordizia.
Ibilbidea ahalik eta mendate gutxienetara igotzen saiatuz egiten da, baina gogortu eta mendate ugari egin daitezke bidean.

Bidean eskualdeko herri txikiak eta bideak ikusi ahal izango dituzu, errepide nagusitik oso gertu egon arren, zaratarik eta arriskurik gabe pedalei eragiteko aukera emango dizutenak.

Animatzen zara ibilbidea egin eta beste aldaera batzuk proposatzen?

Goierriko Bira 118K

Beasaindik hasi (edozein herritatik hasi daiteke) eta Goierriko eta Tolosaldeako hainbat herri eta txoko igarotzen dituen ibilbidea.
Ibilbide honetatik abiatuta, bide laburragoak egin daitezke.

Txirrindularia – La ciclista

Goierrin txirrindularitzarako zaletasun handia dago. Modu seguru eta entretenigarrian praktikatzeko errepide egokiak dituen lurraldea izanik, “TXIRRINDULARIA – La Ciclista GOIERRI” martxa zikloturistaren helburu nagusia emakumeak horrelako probetan parte hartzera animatzea da, emakumezkoen praktika gero eta handiagoa dela ikusita.
Ibilbide honek Goierriko eremu asko igarotzen ditu 4 mendate igoaz.

Goierri-Tour de France 2023

Ibilbide lineala, Frantziako Tourrak uztailaren 2ko etapan Goierrin egingo duen zatia, Vitoria-Gasteiztik atera eta Donostiara iristen dena.
Ibilbidea Aztiriako mendatetik hasi eta Zerainera iristen da, Aizpeako meategien aldamenetik pasaz.
Zerain igaro ondoren, Segurako herrira zuzentzen da, Erdi Aroko hiribildua.
Idiazabal eta Olaberria kanpoaldetik igarota, Beasainera eta Igartzako Monumentu Multzora iritsiko gara. Hurrengo herria Ordizia da, 1512tik ospatzen den asteazkenetako azokarengatik ezaguna.
Amaitzeko, Zadibiatik pasa eta Larraitzeko mendatearen igoera hasiko dugu Txindoki mendiaren ikuspegiaz gozatuz.


© Goierri Turismo. All rights reserved