
Senderismoa
Partzoneriako basoak PR-Gi 3010
Powered by Wikiloc
Partzoneriako basoak PR-Gi 3010
Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria Orokorra Gipuzkoako Lurralde Historikoan dago, eta kideak dira Gipuzkoako Idiazabal, Segura, Zegama eta Zerain herriak, eta Arabako Donemiliaga eta Asparrena herriak. Bere ondarea Altzaniako, Urbiako eta Oltzako mendiek osatzen dute. Partzoneria tokiko erakunde bat da, eta espazio komunal honetaz gozatzeko baldintzak bermatzeko ardura dauka. Ibilbide honetan Partzoneriako basoak eta bertako mendiko larreak ezagutzeko aukera izango duzu.Informazio guztia Gipuzkoako Foru Aldundiaren ibilbideen orrialdean ikusi





24 MENDI-IBILALDIAK








