Sara Ibilbidea SL-Gi 2007
Joxe Migel Barandiaranekin lotura handia duen ibilbidea da honakoa eta bere izena daraman museoaren aldamenean hasten da.
Peruenezar, bere jaiotetxea, Sara etxea, zendu zen arte urte askotan bizitoki izan zuena, eta Larruntza errota, orain Barandiaran Museo bilakatu dena, aurkitzen dira Barandiaranek hain gogoko zuen ibilbide honetan. Egunero egiten zuen bueltatxoa Gaztiñerreko depositura, ibilbidearen punturik garaienera.
Garai bateko herri-bideak, baserriak, baso eta larreak, erreka bazterrak, San Martin eta beste eremu batzuk batzen dira ibilbide erraz, lasai eta eder honetan.
Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea
Goierri eskualdeko Bide Berdea, Ormaiztegi eta Mutiloa herrien artean kokatzen da. Goierriko Meategia deritzon eremu honetan, burdin minerala ateratzen zen lurraren erraietatik, ondoren bide hau erabiliz eta tren baten laguntzaz, Ormaiztegiko tren geltokira eramateko.
Ormaiztegiko Zumalakarregi MuseoanZumalakarregi museoa emango zaizue baserri eremu lasai eta eder honetan zehar doan ibilbidearen berri.
Aizkorbeko burdinaren bidea PR Gi-3008
Burdinak ekarri zituen kanpotik ingelesak eta alemaniarrak Zeraingo Burdinaren Mendira.
XX. mende erdi arte ustiatu ziren mendien barrunbeak. Jarduera horrek aztarna eta istorio ugari sortu zituen, baita historia oparoa ere.
Zeraindarrek mimo handiarekin zaintzen dituzte herriaren izana, oraina eta etorkizuna, eta egun pasa ederra egin liteke ibilbide honen inguruan.
GR-283 ibilbidea ezagutzen duzu?
GR-283
Ibilbide luze bezain eder honek Aralarko mendiguneari buelta ematen dio, inguruko herri eta herrixka interesgarriak bisitatuz.
9.777 m
4.889 m
4.889 m
1200m
12 km
22,93 km
Descargar track


95,7 kilometroko 6 etapa
Ibilbide hau egiterakoan Idiazabal gaztaren elaborazio zikloa ikusiko duzu: latxa ardiak elikatzen diren Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleetatik hasi, gazta egiten den gaztandegietatik pasaz eta produktua saltzen den merkatuak ezagutuz, bereziki Ordizia merkatua eskualdeko erdigune delako gazta eta kalitatezko beste produktuen salmentarako.
Zure izen ematearekin batera, iritsi bezain pronto eskuratuko duzun kit bat oparituko zaizu, ibilbidea osatzeko beharko duzuna. Kit honek bideko alojamendu guztietan zigilatzeko pasaporte bat dauka, kamiseta bat eta ibilbidearen mapa osoa, informazio eta garrantzizko puntu guztiekin. Bukatzerakoan bakoitzak bere saria jasoko du, Idiazabal gazta erdia eta sagardo botila bat.
Abentura aste honetan ez duzu bakarrik kirola egingo, paradisu ezezagun baten lur berdeetan barneratuko zarelako baita ere: Goierriko lurretan barrena.
Etapa bakoitzean alojamendurako zenbait aukera dituzu zure egonaldia landa egonaldi bat izan dadin. Hotelak, nekazalturismoak eta aterpetxeak.
Hemen dituzu salneurriak eta erreserbak nola egin:
Información completa


























