Mandubiko mendatetik irteten da ibilbide zirkular hau eta Beasaingo Garin eta Astigarretako auzoak zeharkatzera eramango gaitu. Garai batean ibiltari ugari igarotzen ziren Mandubia edo Beasaingo norabidean, gure geografian ahaztuta gelditu dira Garin eta Astigarreta auzoetatik.
Ibilbide zirkular hau Arriarango urtegiaren presan hasten da.
Bertan XX. mendeko Nestor Basterretxea eskultore euskaldun famatuaren eskultura dugu. Ibilbide erraza da, laua, umeekin egiteko aproposa eta une askotan zuhaitz artean doana, beraz, bero egunetan eguzkitik babestea ahalbidetzen du. Ibilbidearen azken kilometroan urtegiaren alboan dagoen pista amaitu egiten da eta Salbatore eta Mandubia artean Beasaingo Astigarreta eta Garin auzoetatik igarotzen den errepidea hartu beharko dugu.
Errepide honetatik oso auto gutxi pasatzen dira eta horrez gain gure ibilbidea ez da aipatutako auzoetatik igarotzen.
Kotxea uzteko, ibilbideren hasieran dagoen errepide bazterrean utzi daiteke.
Legorretatik Ormaiztegira doan bidegorria, Itsasondo, Ordizia eta Beasaingo herrietatik igaroz. Bizikletaz, oinez, patinekin nahiz bestelako tresnekin egin daiteke ibilbidea.
Legorretatik Zegamara doan bidegorria, Itsasondo, Ordizia, Beasain, Olaberria, Idiazabal eta Segurako herriak igaroz. Bizikletaz, oinez, patinekin nahiz bestelako tresnekin egin daiteke ibilbidea.
Beasaindik irteten da ibilbide hau eta Lazkaomendirantz doa hasieran. Ondoren Enirio ingurutik pasatzen da Aralar Parke Naturalean sartuz.
Igoera gorra eta luzea da, batez ere Igaratza ingurura iristen ari garenean; hortik aurrera, jaitsiera eder bat izango dugu Lareoko urtegira iristeko. Lareotik Ataun aldera jaitsiko gara errepidez eta hemendik Olaberrira igotzeko aldapa motz baina handia igoko dugu. Olaberriatik Beasain aldera joko dugu inguruko baserrietatik igaroz, Indar enpresaraino jaitsiko gara eta Igartzako Monumentu multzotik pasako gara.
Beasaindik hasi (edozein herritatik hasi daiteke) eta Goierriko eta Tolosaldeako hainbat herri eta txoko igarotzen dituen ibilbidea.
Ibilbide honetatik abiatuta, bide laburragoak egin daitezke.
Beasaingo Dolarea hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza. Aperitibo nahiz bazkari eta afarirako katering zerbitzuak eskaintzen dira, bakoitzaren aurrekontuaren neurrira egokituta.
Jarduera: Egilde sukaldaritza kateringa. Ordutegia: Nafarroa Etorbidea, 57, Beasain.
Igartza Monumentu MultzoaBeasaingosarreran aurkitzen da. Eraikuntza ezberdinaz osaturik dago: Jauregia, ermita, errota, errotarien etxea, burdinola, errementariaren etxea eta zalditegiak, tolarea eta zubia. Igartza XII. mendekoa da, jauregiaren lekuan defentsarako dorretxe bat zegoenean, garai hartako familiarteko guden erakusgarri. Igartzako Jaunak XVI. mendean eraiki zuten jauregia eta beharrezko zerbitzuak jarri zutuzten inguruan: errota, burdinola, tolarea, zalditegiak, etab. Monumentu multzoa bisita gidatu bidez ezagutzeko aukera duzu, hala nola erakusketa eta konferentzia bidez ikustea.
Parkina doakoa da eta erabiltzaileek sortutako ur grisak eta beltzak botatzeko gune berezia dute. Bestalde, ur edangarria hartzeko gunea ere badago.
Gaua pasatzea doakoa da.
Auzoan supermerkatua, harategia, arrandegia, arropa garbitegia, okindegia, jatetxeak, tabernak eta umeentzako parkeak aurki daitezke. Bidegorria eta autobus geltokia gertu. ERANTZUNKIZUNAK
Beasaingo autokarabanak eta bizitoki-ibilgailua aparkatzeko eremua ez da zaintzapeko eremua. Beraz, Beasaingo Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko, baldin eta aparkatuta dauden autokarabanetan edo bizitoki-ibilgailuetan lapurretak edo antzekoak gertatzen badira. Herria: Beasain GPS: 43.04667,-2.21194 Helbidea: Igartza-Oleta 1 Plaza kopurua: 13