Skip to main content

Tag: Segura

Segura, bizi iturri naturala

Seguran aurkitzen den ibilbide zirkular hau hiribildutik, baserri arteko auzo batetik eta Oria ibaiaren ertzetik igarotzen da eta bertan hiribilduko ezaugarri nabarmenenak islatzen dituzten gai desberdinetako panelak aurkituko dituzu: inguratzen duen natura, Erdi Aroko egitura, Santiagoko Bidea, merkataritza, uraren erabilerak…
Guztiek, Segura eskualde mailan garrantzi handiko hiria zeneko garaira eramaten gaituzte.

Legorreta-Zegama bidegorria

Legorretatik Zegamara doan bidegorria, Itsasondo, Ordizia, Beasain, Olaberria, Idiazabal eta Segurako herriak igaroz. Bizikletaz, oinez, patinekin nahiz bestelako tresnekin egin daiteke ibilbidea.

Erdi aroko Interpretazio Zentroa

Erdi aroko Interpretazio Zentroa

Segurako turismo bulegoa

Erdi aroko Interpretazio Zentroa

Abenduaren 20tik urtarrilaren 19ra itxita
Aste Santua (jai egunak) eta Uztailak 1 – Abuztuak 31:
• Astelehena-igandea: 11:00 -13:30 / 16:30 – 19:00
Irailak 1 – Ekainak 30:
• Larunbata: 10:30 – 14:00 / 16:30 – 19:00
• Igandea: 10:30 – 14:00
• Taldeentzat bisitak (aurretiko hitzordua): asteartea eta osteguna goiza; asteazkena egun guztia. KONTSULTATU.
Sarrera:
• Normala: 2 €
• Bisita , erdi aroko multzoa, eliza eta karkaba: 6,5€
• Bisita gidatuak 6 pertsonantzat.
• Larunbatak: 17:00 (hizkuntza eskaeraren arabera)
• Igandeak eta jai egunak: 11:30 (hizkuntza eskaeraren arabera)
• Elizara bisita: 2€ (4 pertsona gutxienez)
• Familientzako “Segura ezagutzen” jokoa 3€ norberak bere kabuz egiteko.
Hizkuntzak: euskera, gaztelera, ingelesa, frantsesa
Helbidea: Ardixarra etxea, Kale Nagusia 12
Telefonoa: 943 80 17 49 / 943 80 10 06
Emaila: turismoa@segura.eus
Webgunea: ardixarra.eus
Wifi: ez
Interesguneak

Museoak eta interpretazio-zentroak

Museo eta interpretazio zentro gehiago

Continue reading

Ondarre Gaztandegia

Artzaiaren laguntzarekin eta bideo eta argazki batzuen bidez, Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.
Aldameneko artegian ganadua ikusteko aukera izango dugu.
Bertako dendan eskualdeko produktuak erosteko aukera izango dugu eta artzaigintza eta gaztagintzari buruzko gauza gehiago ezagutu, bertan aurkitu dezakegun interpretazioan.
Gaztandegia, bertan lo egiteko nekazalturismoa da baita ere.

Jarduera: Idiazabal gazta egiten duen gaztandegia / Ardiak.
Helbidea: Beheko Arrabala, Segura.
Ordutegia:hitzordua hartuta.
GPS: 42.996416, -2.233196
Tel: 689 192 508
Web: www.ondarre.com
Email: ondarresegura@gmail.com

Segura

Goierri

Herriak

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak ditu inguruetan eta Oria ibaia igarotzen da bere aldamenetik.

Urte askotan zehar, Gaztela eta Frantzia arteko ezinbesteko pasabide izan zen Segura eta garai hartako zenbait jauregi oraindik zutik diraute, Ardixarra etxea (Erdi Aroko Interpretazio Zentroa), Lardizabal Jauregia (Udaletxea), edo Jasokunde eliza adibidez. Herriak bere almendra egitura oso osorik mantentzen du.
Aste Santuan egiten diren prozesioengatik da ezaguna bereziki; Ostegun eta Ostiral Santu arratsaldean ateratzen diren pasoak hamar dira: ezagunena Jesus Gurutz iltzatuaren pasoa da, Juan Martínez Montañés Sevillako irudigilearena. Beste zenbait gertakizun aipagarri honako hauek dira: Nikolas deunaren eguna, Euskadiko dantza txapelketa eta bi urtez behin herria Erdi Arora eramaten duen Erdi Aroko festa.

Interesguneak

Museoak eta interpretazio zentroak

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved