Skip to main content
Ondarre Nekazalturismoa
Nekazalturismoak

Goierri

Ondarre Nekazalturismoa

Komuna, telebista eta berogailua duten 6 logela bikoitzez osaturik dago. Ganbara zabala du eta gune ezberdinetan banatua dago ganbara: irakurtzeko, telebista, jangela, sukaldea eta terraza. Bi apartamentu ditu baita ere, bakoitza bi pertsonentzat.
Erabat berritutakoa eta XVI. mendean harriz, adreiluz eta egurrez eraikitako baserria da. Oria ibaiaren bazterrean kokaturik, izugarrizko bistak ditu Aizkorri mendira, Segurako kasko zaharrera eta Oriako bailarara.
Ekintza ezberdinak burutzeko aukera dago, senderismoa, arrantza, Santiago Bidea,… Euskal Herriko ohiko produktuak dasta daitezke bertan, ekoizturiko Idiazabal gazta adibide bat delarik.
Nekazalturismoak interpretazio txiki bat du beheko solairuan; bertan artzantzari eta gaztagintzari buruz hitz egingo digute, etxekoen jarduera nagusia. Bertako produktuak erosteko denda txiki bat dago bertan.
Gaztandegia eta artegia, bertan aurkitzen dira etxe aurrean.
Informazio gehiago: larre eremua, terraza, parrilla. Gaztandegia etxe aldamenean. Gazta nola egiten den ikusteko eta dastatzeko aukera. Produktu salmenta zuzena.
Lizentzia zenbakia (signatura): KSS00107
Herria: Segura
GPS: 43.012728,-2.253013
Salneurriak: 60€ – 75€
Tel: 943 80 16 64
E-mail: ondarresegura@gmail.com
Webgunea: www.agroturismondarre.es


© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/