Skip to main content

Tag: Aralar

Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/

Goierri, Erraldoien Lurraldea. Euskal mitologia

Euskal mitologia

Goierri, Erraldoien Lurraldea

Euskal mitologia

Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan hasi dezakezu zure bisita, Lizarrustin. Mendi ibilbideak eta umeekin egiteko ekintzak azalduko dizkizute. Nahi baduzu lo egiteko lekua duzu 34 ohe dituen aterpetxean eta jan edo zerbait hartu dezakezun taberna bat dago. Goza ezazu eta arnastu aire garbia Lareoko ibilbidea eginez, eta gida baten laguntza nahi baduzu, bertako trikuharri eta iruinarriak azalduko dizkizu eta bertako pertsonaia mitologikoei buruz hitz egingo dizu.
Mitologia mundua gehiago ezagutu nahi baduzu, Ataun herrian dagoen Joxe Miguel Barandiaran museoa bisita ezazu, Euskadiko etnologia eta antropologia, eta bereziki euskal mitologia aztertu zituen apaiza. Euskal Kulturaren aita bezala onartzen da. Barandiaran 100 urtetik gora bizi izan zen eta galtzear zeuden ohitura zahar, sinesmen, legenda eta kondaira zaharrak biltzen eman zuen bere denbora. Tartalorena adibidez, umeak bahitu ondoren jan egiten dituen begi bakarreko erraldoia. 
Basajaun, baso itxian bizi eta ardi artaldeak babesten dituena. Ekaitza edo otso bat gerturatzean garrasi egiten du artzainek bere ardiak biltzeko eta hauek denak batera zintzarriak mugituz bere presentziaren berri ematen dute. Zenbait kondairek Basajaun lehen nekazaria bezala azaltzen dute, Mari jainkosa bere bizilekua Aralar, Aizkorri eta Murumendi artean aldatuz eta beste pertsonai batzuk Goierriko koba eta basoetan biziaz.

Pertsonaia mitologikoen glosarioa

  • Jentilak

    Jainkoaurreko euskaldunak erraldoiak eta indartsuak dira. Mendian bizi dira eta harri erraldoiak jaurtitzen dizkiete bere arerioei. Menhirrak eraikitzen dituzte (gentilarriak) eta kromletxak (jentilbaratzak), hala nola Euskal Herriko eliza, zubi eta etxeak.
  • Lamiak

    Errekan egon ohi diren emakume itxura duten gizakiak dira lamiak. Ahate edo ahuntza hankak dituzte, bere ilea urrezko orrazi batekin askatzen dute eta gizonak liluratzen dituzte. Greziar eta erromatar mitologian ere azaltzen dira.
  • Tartalo

    Begi bakarreko gizaki maltzurra da. Kobazuloetan bizi da eta gazteak jaten ditu bahitu ondoren. Beraien jatorria, Greziar mitologiako ziklopeak dira.
  • Basajaun

    Altua eta indartsua da eta ilea oso luzea du, belaunetarainokoa. Artaldea zaintzen du eta oihuz deitzen du artzaina ekaitza gerturatzen denean. Ganadua otsoetatik babesten du eta gertu dagoenean, ardiek zintzarria mugitzen dute. Zenbait kondairek Basajaun lehen nekazari bezala azaltzen dute.
  • Sorginak

    Gauean sorginek beraien akelarreak ospatzen dituzte. Katu, asto edo pizti itxura hartzen dute eta gorputz atal bat dute faltan (eskua, hanka edo burua). XV eta XVII mende bitartean ehunka epaiketa egin ziren Euskal Herrian sorginen aurka eta bertan herritarren sinesmenak, erlijioa eta auzotarren liskar eta politika nahasten ziren.
  • Mari

    Mari jainkosen erregina da. Ohikoa da gorriz jantzitako emakume baten aurpegi eta gorputzarekin irudikatzea. Zuhaitz, arrano, behi edo su emakumea bezala ere irudikatzen da. Sugaar da bere bikotea. Mendi askotako kobazuloetan bizi da (Larrunarri, Murumendi,…)
  • Zezengorri

    Kobazuloetan bizi den gizakia da Zezengorri. Behi edo zezen itxura hartzen du eta Mari bizi den bizilekuak zaintzen ditu. Batzuk Mari bera dela diote. Europako hegoaldean, zezenaren irudia beti egon da kulturari loturik.
  • Sugaar

    Mari jainkosaren senarra da. Suge itxura du eta ekaitza eta trumoietara loturik dago. Bere gurasoei kasu egiten ez dieten umeak zigortzen ditu.
  • Gaueko

    Gaueko gauaren gizona da eta ez dio gauean lan egiten uzten gizakiari. Gauean apustuak eta balentriak egiten dituen gazteak bahitzen ditu.
  • Zozomikoteak

    Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait herrietan, martxoko azken bi egun t’ erdi eta apirileko lehen bi egun t’ erdiei esaten zaie zozomikote. Birigarroak bere habiak egiten duten sasoia izan ohi da.

Jardun magikoak!

  • Eguzkilore

    Etxeak babesteko amuletoa da. Izpiritu gaiztoak eguzkiloreak dituen ileak banan-banan kontatu behar dituzte baina bukatu baino lehen eguzkia irteten da berriz, eguzkilorearen antza duena. Eguzkiarekin gaua bukatzen da eta izpirituek bere boterea galtzen dute.
  • Garatxoak

    Garatxoak kentzeko, gatza edo gari aleak jartzen dira gurutzeak osatuz eta araoak esanez. Gero bota egiten dira garatxoak aleak bezala kontsumitu daitezen.
  • Kandela

    Kandela bat pizten da eta hau ahitzen eta okertzen joango da gaitz batez jota eta berari eskainia izan den pertsona bezala.
  • Aizkora

    Aizkoraren ahora goruntz jartzen da etxe atarian, bizilekua tximistaz babesteko.
  • Lizarra eta elorria

    Babesteko funtzioa dute; San Juan bezperan ateak eta leihoak landare hauekin babesten dira.
  • Txelemon

    Ataunen antzezten den epai modukoa da eta bere sinbologia ez da ezagutzen. Burua estalirik eta eskuan makila duelarik, lapur bezala salatua den presoaren inguruan bueltaka hasten da. Honek belauniko erantzuten dio, epaileak erritmoa makilarekin adierazten duen bitartean.

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved