Skip to main content

Tag: Olaberria

Legorreta-Zegama bidegorria

Legorretatik Zegamara doan bidegorria, Itsasondo, Ordizia, Beasain, Olaberria, Idiazabal eta Segurako herriak igaroz. Bizikletaz, oinez, patinekin nahiz bestelako tresnekin egin daiteke ibilbidea.

Beasain – Aralar – Ataun – Olaberria – Beasain

Beasaindik irteten da ibilbide hau eta Lazkaomendirantz doa hasieran. Ondoren Enirio ingurutik pasatzen da Aralar Parke Naturalean sartuz.
Igoera gorra eta luzea da, batez ere Igaratza ingurura iristen ari garenean; hortik aurrera, jaitsiera eder bat izango dugu Lareoko urtegira iristeko. Lareotik Ataun aldera jaitsiko gara errepidez eta hemendik Olaberrira igotzeko aldapa motz baina handia igoko dugu. Olaberriatik Beasain aldera joko dugu inguruko baserrietatik igaroz, Indar enpresaraino jaitsiko gara eta Igartzako Monumentu multzotik pasako gara.

Bengoetxe Txakolindegia

Getariako txakolina, Gipuzkoako kostako herrietan ekoizten den ardo txuri bat da.
Bengoetxe upategia, Gipuzkoa barrukaldean dauden 3 upategietako bat da. Bengoetxeren kasuan, ardo ekologiko bat ekoizten dute, hainbat sari jaso dituena, eta Estatu Batuetan eta Japonen oso estimatua dena.

Jarduera: Getariako txakolina ekoizten duen upategia.
Helbidea: Bengoetxe Baserria, Olaberria.
Ordutegia: larunbata 10:00etatik 13:00etara. Gainerakoa, hitzordua hartuta.
GPS: 43.032247, -2.211551
Tel: 943 884 955
Web: www.txakolibengoetxe.com
Email: info@txakolibengoetxe.com

Olaberria

Goierri

Herriak

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Bere herri gunean, muino batean kokaturik, XVII. mendeko San Juan Bautista eliza nabarmentzen da. Bi auzo dira, Errekalde eta Yurre, bere herritarrak eta jarduera hartzen dutenak, nekazaritza-abeltzaintza eta burdingintzan zentratua.

Biztanleak hiru gune nagusitan banaturik daude: alde zaharra, Errekalde auzoa eta Yurre auzoa. Lehenengo bien jarduera ekonomikoa, batez ere nekazal arlokoa, garai bateko paisaiaren edertasuna mantendu du. Yurre auzoa industria arloan du jarduera nagusia, Arcelor Mittal industriaren inguruan alegia, eta beronekin erlazionaturiko zein erlaziorik gabeko beste zenbait enpresa ere badira.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved