Skip to main content
Zezilionea Hotela ★★
Alojamenduak, Hotelak

Goierri

Zezilionea Hotela ★★

Hotela leku lasaiean dago, isiltasuna da nagusi eta goizez txorien kantak entzuten dira.
Zezilionea hotela, 9 gela dituenak, egonaldi atsegina eta lagunartekoa ziurtatzen dizu. Logela guztietan zerbitzu hauek aurkituko dituzu: berogailua, guztia duen bainugela, ile-lehorgailua, telebista, telefonoa, ikuztegiko zerbitzua eta ikuspegi panoramiko zoragarriak.
Hotelerako sarbideak ezinduentzat prestaturik daude eta horretarako egokitutako aretoa dute.
Zezilionea hotela Gipuzkoaren erdi erdian kokaturik dago, hain zuzen, Olaberrian A1 errepidetik 2 km-tara (Madril-Irun bidea); hori dela eta, bertatik lurraldeko edozein tokira -turistiko zein industriala- joatea oso erraza da.
Olaberria herria mendi berdeez inguraturik dago, alde batean Aralar mendizerra eta bestean Aizkorri dituelarik.
Olaberria Donostia hiri zoragarritik 20 minutura dago, Vitoria-Gasteiztik ordubetera eta Bilbotik ordu t’erdira (Guggenheim museoa).
Lizentzia zenbakia: HSS00626
Herria: Olaberria
GPS: 43.027155,-2.203166
Salneurriak: Banakakoa: 70€ / Bikoitza: 100€
Tel: 943 88 58 29
E-mail: info@hotelzezilionea.com
Webgunea: www.hotelzezilionea.com

© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/