Skip to main content
Goierri

10 bitxiak

Hobetoen ezagutzen dutenak hitz egiten dute…artzainek

1. Bat

San Adrian tunelera igo


Como el emperador Carlos V

Historiaz beteriko lekua eta ibilbide ederra: 20 minutuko igoera edo 2 ordutako ibilbide zirkular batek eramango zaitu San Adriango tunel mitikora, Gizateriaren Ondare.
jesus aranburu

“San Adrian leku ikaragarria da, kobazulo naturala da, ez du inork eraiki eta historia zabala du. Betidanik jende asko pasa izan da bertatik baina kobazuloa malkartsua da, naturala, inongo aldaketarik izan ez duena”.

Jesús Aranburu,
artzain eta J. Aranburu gaztandegiaren jabea bere bi anaiekin batera

tunel-san-adrian

2. Bi

Ibili, arnastu, entzun, ikusi…


Gure 2 Parke Naturaleetan

50 ibilbidetik gora Goierri ezagutzeko: Aizkorri-Aratz Parke Naturalean Euskadiko tontor garaiena dago eta Aralar Parke Naturalean euskal gizaki mitologikoak. Ibili Euskadiko lur garaietan.
joseba insausti

“Bakoitzak gauzak bere erara ikusten ditu baina Aralar Parke Naturala nire paradisu txikia da, ez da bakarrik paisaia, hemen bizia dago. Udaran abeltzaintza asko dago eta 40 bat artzain gaude -gipuzkako aldean- baina ez da erraza elkar ikustea; Txindoki inguruan bakarrik ikusten dut noizean behin jendea”.

Joseba Insausti,
aralarko artzain eta Idiazabal gazta ekoizlea Otatza gaztandegian

parques naturales

3. Hiru

Ezagutu gaztandegi bat


Artzainak eta bere ardiak

Artzain txakurra lanean ikusi, arkumeei biberoia eman, Idiazabal gaztaren elaborazio prozesua ikusi , dastatu eta erosi. Gaztandegietara bisitak Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio eta Dastatze Zentroan antolatzen dituzte.
ander barandiaran

“Artzaintzaz, lurraz eta abeltzaintzaz bizi den familia bat ezagutuko duzue…guzti honen atzean guraso eta seme artean pasa den kultura bat dago, hizkuntza bat, euskara“.

Ander Barandiaran,
Gaztañaditxulo gaztandegiko artzaina

visitar una queseria

4. Lau

Idiazabal gazta jan eta sagardoa edan


Gure jatetxe eta sagardotegietan

Euskal janari tradizionala, Idiazabal gazta ezin falta dena baina baita ere gure txuletak, barazki eta lekaleak. Funtsera goaz, txorakeri gabe.
julen arburua

“Niri Idiazabal gazta sagardoarekin gustatzen zait. Gazta berriz, artzain batek egina izatea eta ez industriala”.

Julen Arburua,
Nafarroako Kortaria Gatzandegiko artzain gaztea, txapeldunen txapelduna Idiazabal gazta txapelketako irabazlea

gastronomia vasca

5. Bost

Euskadiko azoka zaharrena


+500 urte

1512. urtetik, asteazkenero Euskal nekazaritzako produktuetan erreferente den azoka ospatzen da Ordizian, ikuskizun bakarra!
itziar etxebarria

“Niretzat Ordiziako azoka berezia da gazta, menbriloa, intxaurrak, lekaleak eta sagardoa oso ondo saltzen dudalako.Azokan dagoen familiako emakumeen 4. belaunaldia naiz”.

Itziar Etxebarria,
ardi gazta saltzailea

mercado de ordizia

6. Sei

Goierriko begiratokien bila


Gidatzen

Goierrin oso erraza da ikuspegi IZUGARRIAK dituzten lekuetara iristea. Euskadiko lur garaietan, Goierri, beste lekuetan bilatu ezin diren euskal paisaiaren bistak dituzu, Euskadiko mendi tontor altuena eta lurralde zeharkaezinez osaturik:
ameliua jauregi

“Ikuspegi onena? Nire herriko plazatik -GabiriaTxindoki ikusten da”.

Amelia Jauregui,
jaiotzez artzain -Gabiriako Baztarrika baserrian bizi da betidanik bere 300 ardi eta familia guztiarekin

olaberria

Goierriko balkoia bezala ezagutzen den Olaberria herritik, Euskal Herriko lur garaien bista ezinhobea dugu.

lazkaomendi

Aralar Parke Naturala Lazkaomenditik ikusi ahalko duzu bere osotasunean.

gaintza

Txindoki mendiko lehen planoa Gaintzako herrira igotzean ikusi dezakezu. Batzuek piramide erraldoi bat dirudiela diote eta beste batzuk berriz Cervino txikia ezizenez ezagutzen dute Txindoki.

zerain segura

Zeraingo Ostatuko terrazan zerbait hartuz, Segura herriko bistak oparituko dizkizu, hala nola, Aralarko eta 1.528 metro dituen Aizkorri mendiko bistak.

parques naturales

7. Zazpi

Ondoen kontserbatuita dagoen erdi aroko herria


Segura

Txoko berezi eta etxe blasonatuez beteriko erdi aroko hiribildua da. 1256 urtean Alfonso X Jakintsuak fundatu zuen Gaztela eta Frantzia elkartzen zituen Errege Bidea defendatzeko. Aperitiboaren orduan, asteburuetan, Segurako plazan giro ederra izaten da.
eneko goiburu

“Paisaiak begiratu daitezke bainan harremanak dira. Seguran bertako jendearekin hitz egin dezakezu”

Eneko Goiburu,
Ondarre (Segura) gaztandegiko artzaina eta artzai famili baten 6. belaunaldia Ondarre baserrian

villa-medieval-segura

8. Zortzi

Landa herria, Zerain


Herri berezia

Erdi aroko kartzela (tabernaren barruan!), zerrategi hidrauliko bat, meatze labeak eta beste zenbait sorpresa, hala nola, Goya pintore handiaren birraitonaren baserria eta zenbait artzain dira besteak beste Zeraingo herria berezi egiten dutena. Herriko 250 biztanleak bere nortasuna babesteko elkartu ziren. Eta lortu dute. Bisitatu ezazu museo etnografikoa
jon arreguy

“Txikia eta polita da. Jende guztiari gustatzen zaio Zerain. Gure ardiak dira paisaia horren zainduta egotearen errudunak, askotan jendea ez da konturatzen baina ganaduak bertan bazkatzen duelako dago paisaia dagoen bezala“.

Jon Arreguy,
Zeraingo artzaina eta Martina Urbistondo artzainaren bikotea, Garoa (Zerain) gaztandegiko jabeak

zerain

9. Bederatzi

Igartzako jaunak eta bere jauregia


Gauez argiztatua

Jauregia, ermita, errota, burdinola, dolarea, presa, bidegurutzea, zubia eta talo tailerra. Gauez Igartza izugarria da!
eneko goiburu

“Goierriko iragana ulertzeko Beasaingo Igartza Monumentu Multzoa ikustera joan behar da, ondoren Usurbe mendira igo herria goitik ikusteko eta ondoren herrira jaitsi gure odolkia datatzera”.

Jon Ayerbe,
Salbatoreh Hotel-Jatetxeko (Beasain) jabea

igartza

10. Hamar

Aire librean jolastu


Familia aktiboak

Orientazio jolasak bide berdean, Lizarrusti, Seguran eta Zegaman, senderismo ibilbideak, bolo jokoa eta bidegorrietan ibiltzeko bidegorriak. Eta noski, zaldian ibili eta gure ardiak ikusi.
eli elgarresta

“Goierriko umeak aire librean jolasten dira, hau da normalena hemen”.

Eli Elgarresta,
3 umeren ama, Baztarrika baserriko artzain familiako 3. belaunaldia

jugar al aire libre

© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/