Skip to main content
Bizi ezazu benetazko Goierritar bat bezala

Goierri izkutua

Gure Idiazabal gazta


Sagardo edo txakolinarekin jaten dugu (ketua edo ez)
Ardi latxak -euskal ardi arraza- eta haiek zaintzen eta Idiazabal gazta egiten duten artzainak dira benetako goierritarrak.
Olatz Aranburuk, Oier bere haurtxotik bereizi ezin dena, bere familiarteko gaztandegia- eskualdean oso ezaguna – erakusten die bisitariei.
Hogeita hamar urte eta nekazaritza ingeniaria, Olatzek bere arbasoen lurraren lasaitasuna aukeratu du bizitzeko eta lan egiteko. Urtean lau barietatetako 20.000 gazta baino gehiago ekoizten dituen gaztandegia bere aitaren aitonaren baserrian dago.
Idiazabal herria -Jatorrizko Deiturari izena ematen dion herria- dagoen Goierri eskualdeko gaztandegi askok Idiazabal gazta nola egiten den eta ardi latxak nola zaintzen diren azaltzeko bisitak eskaintzen dituzte.
Bisita hauek Idiazabal Gaztaren Interpretazio eta Dastatze Zentrotik antolatzen dira, umeentzat oso bitxia den gunea.

Baserriko produktuak


Gure baserriko produktuak ekoizten ditugu…
Iztueta baserriko (Lazkao) 40 behiak pribilegiatuak dira paradisuan bizi direlako, Aralarren.
Intxausti familiako 5. belaunaldiak jogurt eta bestelako esneki apartak ekoizten dituzte bere etxaldean, bisitatu nahi dituenarentzat irekia.

Baserriko produktuak


Goierriko beste alde batean, Zerainen, Iñakik eta Jokinek, aitona-amonen eta aitaren laguntzarekin, baratze ekologikoen ustiapen bat aurrera ateratzen dute -Mendarte-, eta bertan garaiko produktuak landatzen dituzte.
Tipulina, kalabaza eta azalorearen txanda da orain, eta gero eurek salduko dute Ordiziako azokan eta eskualdeko beste merkatu batzuetan.

Ordiziako azoka


Ordiziako azokara goaz eta sukaldatu egiten dugu
Sukaldariek harro hitz egiten dute Ordiziako azokari buruz, 500 urte baino gehiago dituen eta asteazkenero ospatzen den azokari buruz.
Goierrin sasoiaren arabera sukaldatzen dugu, eskualdeko eta inguruko baserrietan ekoiztutako produktuekin, antzinako azokan eta Goierri eskualdeko beste azoka batzuetan saltzen direnak.
Ordiziako azokatik metro gutxira dago Martinez taberna-jatetxea -130 urte, eta noski, han asteazkena beti “egun handia” da.
Xabier Martinez taberna ezagun honetako laugarren belaunaldia da.

Ordiziako azoka


Ordiziako azokara goaz eta sukaldatu egiten dugu
Sasoiko produktua sakratua da Goierriko txoko guztietan. Ormaiztegiko herrian ezkutatuta, gaur egun Iñakik eta Iñigok kudeatzen duten Kuko jatetxea dago.
Betidanik izan da erreferente inguru hauetan, baina gaur egun errekonozimendua du gourmet gidetan.
Azokatik oso gertu Ordiziako turismo bulegoa eta d´Elikatuz – Elikadura eta Gastronomiaren Zentroa eta Goierriko Interpretazio Zentroa – daude, eta Ordiziako Azokara bisita gidatuak egiten dituzte asteazkenero.

Hemen lo egin


Ondarren, Segurako Erdi Aroko herrigunetik oso gertu, Goiburutarren familiak bere ardiak erakutsi dizkigu.
Bere nekazalturismoan ostatu hartu eta Idiazabal gazta nola egiten den ezagutzeko aukera duzu.
Goierriko herrietan alojamendu mota ezberdinak daude ostatu hartzeko: hotelak, nekazalturismoak, landetxeak, apartamentu turistikoak, pentsioak, aterpetxeak eta autokarabanentzako bi aparkaleku. Informazio guztia, gure webgunean.

Aizkorritik korrika


Duela 20 urte baino gehiagotik, zegamarrek beraien mendiarekiko maitasuna partekatzen dute. Mundu osoko elite korrikalariek eta mendian korrika egitea gustuko dutenek hartzen dute parte Zegama-Aizkorri maratoian.
Euskadiko mendirik garaienaren itzalpean bizi dira herrian. Aizkorri doktrina eta erlijioa da Zegaman.
Herria korrikalariz (500 partaide) betetzen duen 42 km-tako mendi-maratoi famatu honen alde egiten dute denek Zegaman.
Pizten duen interesa halakoa da, 10.000 lagun inguruk izena ematen baitute lasterketako dortsal baten zozketan parte hartzeko. Zure kabuz eta zure erritmoan ere egin dezakezu ibilbidea urte osoan, seinaleztatuta dago eta.
Ez ahaztu Ehunmilak Ultra-Trail trilogia, hitzik gabe utziko zaituzten luzera ezberdinetako 3 mendi lasterketa.

 

Gure mundu mitologikoa


Erraldoiak eta sorginak
Goierri erraldoi, sorgin eta beste euskal izaki mitologikoen lurraldea da.
Misterioz beteriko unibertso hau Joxemiel Barandiaran, euskal kulturan patriarka, jaio zen Ataungo -100 urte baino gehiago bizi izan zen – herrian antzematen da, non Euskadiko ohitura, sinesmen, kondaira eta historio zaharrak biltzen jardun zuen.
Barandiaran Museoa, leku ezezaguna eta oso interesgarria, Ataungo harrizko errota batean dago kokatuta.
Lizarrustitik Aralarko Parke Naturalean barrena paseo bat egin eta Ataunen bertan dagoen Urbitarte sagardotegian txuleta bat janez osatu dezakezu plana.

Kaixo! Hola!


Hemen euskaraz hitz egiten dugu, Europako hizkuntzarik zaharrena. Latina baino zaharragoa da, jatorri misteriotsua du eta ikasteko oso zaila da. Euskara sailkaezina da. Ezagutzen duzun edozein hizkuntzarekin zerikusirik ez du.
Maizpide barnetegiko ikasleek badakite. Lazkaoko herrian dagoen barnetegi honetan euskara ikastea aukera ezin hobea da: klaseekin, baina baita euskal giro paregabearekin ere, euskaraz bizi eta gure hizkuntza naturaltasunez ikasteko.
Zein da euskarazko hitzik politena?
Pinpilinpauxa (tximeleta) aukeratu dute ederrena.
Goierriko herrietan euskara nonahi entzuten da: kaixo, eskerrikasko, egun on edo zabalik.

Gozamen ziurtatuta


Beti dago taberna bat irekita, festa bat edo azoka bat adin guztietarako.
Hemen ere haurrak primeran moldatzen dira Goierriko erara: mendira igoz edo bidegorrietatik paseatuz.
Mutiloa-Ormaiztegi bide berdea gustatzen zaigu, baita Lizarrusti (Ataun), Segura eta Zegamako orientazio jolasak ere.
Lasaiagoak direnentzat talo tailerra dugu eta noski, mendiz inguratuta gaude eta hamaika ibilbide eta bidezidor berde daude, oso berdeak.

Txotx!


Guk edozein aitzakia jartzen dugu familian edo kuadrillarekin sagardotegi batera joateko.
Sagardotegien jaia –TXOTX garaia- urtarriletik apirilera ospatzen da, 4 hilabete! eta joateko garairik onena da, nahiz eta gehienak urte osoan irekita dauden.
Sagardotegiko ohiko menua: txorixo pintxoa, bakailao tortilla, bakailaoa, txuleta eta postrerako, Idiazabal gazta, irasagarra edo sagar gozokia eta intxaurrekin.
Sagardotegi batzuek bisitak eskaintzen dituzte upategian, eta antzinako tradizio honen sekretu guztiak azaltzen dizkizute. Sagardotegi bakoitzaren deskribapen bat duzu gure webguneko sagardotegien gidan.

Artea euskal erara


Oroimen historikoa berreskuratzen dugu graffitien bidez
Baluk artista urbanoak zazpi geruza dituen obra ikusgarri hau egin du, bere anaiaren laguntzarekin eta 1889an eraiki zen bainuetxeko txantiloi eta irudi zaharrekin. Bartzelonan bizi da eta bertan, artea egiteaz gain, bere galeria kudeatzen du, Canal Gallery.
Goierrira itzuli eta bere murala ikusten duen bakoitzean “nola arraio egin nuen hau” galdetzen dio bere buruari.

Artea euskal erara


Oroimen historikoa berreskuratzen dugu graffitien bidez
Igor Rezola Iztueta Goierriko artista handiak izenpetutako zuri-beltzean egindako mural eta graffitiak, horma ezkutuenetan ezusteko gisa ageri dira.

© Goierri Turismo. All rights reserved