

San Adrian-go begiratokia
Leku mitiko bat
1.000 metro ingurura igo, koba batera- historiaz beteriko koba – Gizateriaren Ondare- paraje ikusgarri batean, Alava eta Gipuzkoa banatzen dituen mugaren artean, udaran egiteko txango ederra da. Ordubete beharko duzu ibilbidea osatzeko: 2,6 km luzera ditu eta oso erraza da, familia guztiarekin joateko aproposa


Segura
Erdi Aroan murgildu
Segurako Erdi Aroko hiribildutik Zegamako herriraino Posta Bide eta Errege bidetik igarotzen den ibilbidea oso gomendagarria da ibiltarientzat. 5 km-ko distantziarekin, ordu eta erdi baino gutxiagoan egiten da.


Aizkorri
Euskadiko mendi garaienera igo
San Adrian-etik 3-4 ordutan igo eta jetsi zaitezke Aizkorrira; igoeraren ondoren Zegama ezagutu dezakezu, mendiaren magalean kokaturik eta Aizkorriko mendizerraren bista ezinhobeak eskaintzen dituen herria.


Idiazabal lurraldea
Gaztaren jaiolekua
Ezagutu gure gaztandegiak, gure artzain eta ardien bizimodua, ezagutu eta dastatu ezazu ardi latxaren esne gordinarekin egindako kutixi hau. Ordiziako d´Elikatuz Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentroan ere gazta dastatu dezakezu bertan antolatzen diren dastaketetan.


Sara ibilbidea
Erraldoi eta sorginekin ibili
7 kilometro luze dituen ibilbide bat egitea garai bateko gizaki eta euskal kulturaren aitaren laguntzarekin, Joxe Migel Barandiaran, zure semeei bere sustraiak eta euskal mitologia erakutsiz. Gauza hauek bizi egin behar dira. Ibilbidea hau Aralar Parke Nauralaren eremuan egiten da, Ataungo herrian.


Aralar parke naturala
A ze gozamena!
Lizarrustiko Parketxetik Lareoko urtegira doan xenda bat ezagutzea, Goierrik udan eskaintzen dizun oparietako bat da. Aralar Parke Naturalean egin ditzakezun ibilbideetako bat da: parketxetik 6 irteten dira eta bertako jatetxean jan eta aterpetxean lo egin dezakezu.


Ordiziako azoka
Kolore eta usai berriak
Loreak, illarrak, babak, perretxikoak eta zizak, zainzuriak eta orburuak… Denek diote uda dela Ordiziako Azokan. Garaiko produktu eta Idiazabal gaztaz beteriko postuak. Asteazkenetan beharrezkoa da Ordiziako Azoka bisitatzea, Euskadiko zaharrena. A ze pagotsa!


Sagardotegiak
Benetako sagardotegien sorlekua
Gure 4 sagardotegiak irekita daude udaran eta beraien sagardoa egiten dute, horregatik aurkituko dituzu zapore ezberdinak beraien kupeletan. Eta noski, ohiko sagardotegi menua. Goierriko sagardotegi asko landa eremuan kokaturik dauden famili negoziok dira. Jetsi ezazu gure sagardotegien gida sagardozaleen kontseiluekin.


Taloak eta artesau garagardoa
Esperientzia gastronomikoak
Lagun eta familia artean galdutako denbora berreskuratzeko. Erreserbatu ezazu talo tailer bat Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan, bertako errotan artoa ehotzen zen lekuan. Edo dastatu gure Basabe bertako artisau garagardoa, Lazkaon. Ordu eta erdiko bisita batean, 8 zerbeza mota dastatuko dituzu 10€-tan.

