Skip to main content

Tag: Arama

Peribidea SL-Gi 66

PERIBIDEA: BI MUNDU LOTZEN DITUEN IBILBIDEA

Ibilbide honekin, landa eremuko paisaia atlantikoan txertaturiko Gaintza eta izaera hiritarra duen Ordizia lotuko dituzu. 500 urte baino gehiagoan, gure arbasoek bidezidor hauek erabili zituzten bi mundu horiek lotzeko. Peribidea ez dugu ulertu behar bide bakar gisa, bide-sare gisa baizik: Gaintza, Baliarrain, Altzaga eta Aramako herrigune eta baserriak haien artean lotzen zituen bide-sarea zen; baita Goierriko gune industrial eta komertzialekin lotzekoa ere.

Peribideak, beraz, lotu egiten gaitu: lotzen gaitu gure historiarekin eta istorioekin, lotzen gaitu gure arbasoekin eta ondorengoekin, lotzen gaitu gure lurrarekin eta erroekin, baina lotura horiek ez gaituzte mugatzen. Aitzitik, lagundu egiten digute garenaren oinarriak munduaren aurrean ezartzen. Bide honen erabiltzaileak eta inguratzen duten paisaiak aldatu egin dira mende hauetan guztietan; ez gara ginen berberak, baina orain gara eta bihar izango dira, izan zirenengatik. Eraiki dezagun elkarrekin Peribidean barrena, pausoz pauso, gure izatea eta geroa.

Garaian garaiko eta lekuan lekuko produktuak

Bost mende hauetan, baserriek garaian garaiko eta lekuan lekuko produktuz hornitu dute Ordiziako azoka. Urteak pasa ahala, azokako produktuen zerrenda ez da finko mantendu, ordea, eta azoka, gure gizartean izan diren kontsumo-ohituren aldaketen isla (eta batzuetan eragile) izan da.

Azoka, harreman komertziala baino gehiago

Produktu horiek ez ziren salmentarako gaiak soilik: baserritarren diru-sarrera nagusietako bat izatez gain, azokako harreman komertzialek bizirik mantentzen zituzten eskualdeko ekonomia eta harreman sozialak. Horrek lagundu egin zuen eskualdeko gizartea kohesionatzen eta identitate kolektiboa garatzen. Azpimarratzekoa da emakumeek baserrietan izan duten zeregina; izan ere, azokan produktuen salmenta zuzena haiek egiten zuten, eta beraz, baserrietako ekonomia kudeatzeko ardura ere bazuten. Ibilbide honek izan nahi du, halaber, baserrietako emakumeek eskualdeko gizartearen garapenari egin dioten ekarpenaren aitortza.

Arama

Goierri

Herriak

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin.

Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Arriguntzagaña mendiaren magalean zabaltzen da, Oria eta Zaldibia ibaien eskuinean. Bere hirigunetik bista ederrak daude eta herriak inguratzen duten mendiek aukera paregabeak ematen dituzte ibilbideak egiteko.

Herrigunean San Martin eliza nabarmentzen da, ermita zahar baten gainean eraikita eta hainbat erreformaren ondoren gaur egungo tenplua bilakatu dena. Planta errektangeluarra du, nabe bakarraz osaturik, kanoi erdiko bobeda batez estalirik eta bertan dagoen Amabirjinaren taila antzinako aztarna bakarra dugu. Halaber, ikusgarriak dira Apaiz Etxea eta Iriarte eta Iturriotz baserriak.

Bertan ere aurkitu daiteke Ibares errota, Oria errekaren gainetik pasatzen den zubiaren azpian eta Aramako garai bateko sarrera zena.

Ibilbide proposamena

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved