Skip to main content

Tag: Aizkorri

Zegama-Arrietaldea

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren Interpretazio zentroa den Anduetza Parketxean hasten da ibilbide hau.
Murgizelaiko merenderora igotzen hasiko gara eta ondoren, baserri-bideetatik Arrietahaundi agroturismora igoko gara. Hemendik, xenda bat hartuko dugu Zegama-Aizkorri maratoiaren kontrako zentzuan.
1,5 kilometro egin ondoren, bidegurutze bat hartuko dugu Zegamako apeaderora iritsi arte. Hemendik Zegamarako jaitsiera hasiko dugu xenda polit bat jarraituz.

Zegama-Tunelaundi

Anduetza Parketxean hasiko dugu ibilbidea eta bidean gora baserri artean bidea eginez, mendian sartuko gara beti ere gorantz eginez.
Goraka jarraituko dugu Iturbietako presara iritsi arte eta hemendik kanalaren aldamenean doan bide eroso hartuko dugu.
Behin kanalaren bukaerara iristerakoan, Zegamaranzko jaitsiera hasiko dugu.
Ibilbide lasaia eta atsegina, Kanalera iritsi eta Iturbietarainoko bidea laua duena.

Euskadiko Mendi Garaiena

Aizkorri

Euskadido mendi garaiena

Aizkorri

Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri eta harrera goxoa eskaintzen dute eta horregatik aukeratzen du ohiko entrenamendu leku bezala.
Bi ordu beharko dituzu Aizkorriko tontorra zapaltzeko. Goizean egitea gomendatzen dizugu, baina aurrena Zegaman dagoen Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren interpretazio zentrotik pasa zaitez. Oso atseginak dira! GPS-an eramateko ibilbideak jaisteko aukera emango dizute eta mapa eta mota guztietako azalpenak emango dizkizute, Aizkorrira igotzeko dauden 3 aukerak Aldaolako parkingetik hasita adibidez: Zuzenena eta seinalizazio onena duena, Aldaolatik Mikeleten etxetik pasata Sancti Spiritu ermitaraino doa hasieran; bertatik puntu horiak jarraitu behar dira (mendi maratoi ezagunaren markak). Bi ordu baina gutxiago beharko dituzu Aizkorriko tontorrera iristeko; 700 metro desnibel egingo dituzu gutxi gora behera. IBILBIDEA.

Euskadiko tontorrik garaiena zapaltzeko bigarren bidea egiteko, Aldaolatik San Adriango tunela zeharkatu beharko duzu lehenik, eta behin hau zeharkatuta, galtzada nabarmen ikusten den unean eskuinetara doan bidea hartu beharko duzu; bidea marka hori eta zuriz dago seinalizaturik.Kalbarioaren bidea deitzen zaio baina ez da horrenbestekoa! Hirugarren bidea ezagutzeko, orain aipatutako bidea hartu gabe galtzadan barrena joango gara. Urbiako larreetara doazen marka txuri eta gorriak jarraituko ditugu eta Linategietako gaina zapaltzen dugunean, 3 bide ateratzen diren bidegurutzean, eskuinera doan bidea hartuko dugu. Udarako plan eder bat, Aizkorriko tontorrera lo egitera igotzea da bertatik ilunabarra eta eskaintzen duten bistak ikustera. Kontuan izan ez dela gordetako aterpea, ez duela oherik. 6-8 pertsona bitartean sartzen dira eta beharrezkoa da esterila eta zakua ematea lurra hormigoizkoa baita.

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved