Skip to main content

Tag: Legorreta

San Joan iturri bidea PR-Gi 208

Oso atsegina den ibilbide zirkularra,Legorretako plazatik, Baliarraingo San Joan iturrikoaisia gunera eramango gaituena. Baso eta baserri artean ibiliko gara bide erdia egin arte, bertako aisia gunean atsedena hartzeko. Jetsiera ere baso eta baserri artean egingo dugu beste alde batetik.

Koateko bidea SL-Gi 49

Sarritan gertatzen den moduan, ustez mami gutxi zegoen tokian arakatzen hasi, eta balio handiko altxorrak aurkitu dira. Halaxe gertatu da Legorretako xendetan aurkitutako sendabelarrekin: ibiliaren ibiliaz eta begiak azti, galtzear zeuden belarrak, erremedioak eta ukenduak jaso dira. Herritarren arteko ahozko transmisioa ezinbestekoa izan da bide horretan.

Burnigurutzeta Bidea PR-Gi 207

Legorretako plazatik abiatuta, Albizturko Santa Marina auzorantz igotzen den ibilbide zirkularra. Ez da Santa Marina bertatik igarotzen, lehenago hartzen bait du beheranzko bidea, Koate auzotik pasaz eta berriz ere Legorretara iritsiz.

Legorreta-Ormaiztegi bidegorria

Legorretatik Ormaiztegira doan bidegorria, Itsasondo, Ordizia eta Beasaingo herrietatik igaroz. Bizikletaz, oinez, patinekin nahiz bestelako tresnekin egin daiteke ibilbidea.

Legorreta-Zegama bidegorria

Legorretatik Zegamara doan bidegorria, Itsasondo, Ordizia, Beasain, Olaberria, Idiazabal eta Segurako herriak igaroz. Bizikletaz, oinez, patinekin nahiz bestelako tresnekin egin daiteke ibilbidea.

Legorreta

Goierri

Herriak

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, El Eskorialen eraikuntzan parte hartu zuen hargin ospetsua zen.

Eraikuntza artistiko honetaz gain, Legorretan bada Santa Kruz izeneko umildegia eta Santa Ana, Guadalupe eta Santa Marina izeneko ermitak. Legorretan zutik diraute Santiago Bidearen garaiko bi zubi.

Herriko jaiak Azintzioaren ohorean ospatzen dira. Halaber, Gorpuzti egunean jaien errepikapena ematen da eta egun horretan, Udalak eskainitako ardoa barraskiloekin batera hartzea da ohitura.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved