Skip to main content

Tag: Gastronomia

Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/

Idiazabal Gaztaren ibilbidea

Anterior
Siguiente

Bigarren aukera Ordiziara joatea da, Idiazabal gaztaren promozioarekin lotura handia duen herria: asteazkena bada bertan egiten den azoka ezaguna ikusi ahalko duzu! Beste egunetan erdi aroko gunea eta d´Elikatuz elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa bisitatzeko aukera izango duzu.

d´Elikatuz Zentroa – Ordizia

 

Idiazabal lurraldean gaztandegi gehiago daude ikusgai, artzain txabolak Parke Naturaleetan (udaran bakarrik), eta taldean bidaiatzen baduzu zalantzarik ez izan gazta dastaketa bat edo gazta eta txakolinaren arteko dastaketa bat egiten; begiratu ezazu gure agenda udaran egiten diren herrietako festatako sagardo eta gazta  dastaketak ezagutzeko edo udazkenean ditugun hainbat azoka gastronomikoetan parte hartzeko.

Bisitatu daitezkeen gaztandegiak hauek dira:
– Ondarre Gaztandegia: bere gazta erdi batengatik 13.050€ ordaindu ziren Ordiziako Idiazabal gazta txapelketa ezagunean! Goiburu familiako artzainek bere gaztandegia eta ardiak erakutsiko dizkizute. Gustuko baduzue 500 urtetik gora dituen beraien baserrian ere ostatu har dezakezue, baserria nekazalturismoa bait da.

– Ondramuño gaztandegia. Aranburu anaiek -Jabier, Juanjo eta Jesus- nazioartean saritutako beraien gazta nola egiten den azalduko dizute, 2015eko World Cheese Awards lehiaketan “Supero Gold” saria irabazi zuena. Idiazabal mota desberdinak dastatu ahalko dituzu: zuria, ketua, gaztea eta ondua.
– Gaztañaditxulo gaztandegia. 350 ardi buruko artaldea du. Joaten bazara, artzain txakurra ikus dezakezu lanean, arkumeei biberoia emateko aukera izango duzu, ardiak nola jetzi, gazta nola egin eta noski, gazta sagardo pixkatekin dastatzeko aukera ere izango duzu.

– Garoa gaztandegia. Martina eta Jon pasio handiz egiten dute beraien artzain lana. Zeraingo herri sarreran duten gaztandegian bisita ditzakezu irailetik maiatzararte gutxi gora behera, trashumantzia egiten bait dute udara Aralar Parke Naturalean igarotzeko.

– Basazabal gaztandegia. Javier Muñoa da gaztandegi hontako artzaia; gaztandegia leku eder batean kokaturik dago eta gazta nola egiten den ikasteaz gain, bere artaldea ere bertan ikusteko aukera izango duzu.

– Baztarrika gaztandegia.  Amelia eta bere familiak Idiazabal gazta egiteko aukera eskainiko dizu eta argazki erakusketa eder bat dute artzainaren bizimodua ezagutu ahal izateko. Eskualde bertako produktuak eros daitezke baserrian bertan.

– Otatza gaztandegia. Joseba Insausti artzain Ordiziarra, Aralarren duen txabola eta Ordizian dagoen familiako baserrien artean partekatzen du bere bizia. Ordiziarra izanik, bertako txapelketa nagusian sariren bat irabaztea dakien maisu bakarretako bat da.


Erreserbatu!

nola iritsi?

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Goierriko Paisaiaren Ikurrak

Latxa ardia

Goierriko paisaiaren ikurra

Latxa ardia

Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko. Hotza iristen denean, Goierrin dauden artzainen estalpeetan babesten da. Latxa ardia eta Karrantzar ardiak dira jatorri deitura eta izen propioa duen jaki bat egiteko esnea eman dezaketen ardi mota bakarrak: Euskal Herria eta Nafarroan egiten da duela 8000 urtetik gaurdaino Idiazabal gazta.
Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko. Hotza iristen denean, Goierrin dauden artzainen estalpeetan babesten da. Latxa ardia eta Karrantzar ardiak dira jatorri deitura eta izen propioa duen jaki bat egiteko esnea eman dezaketen ardi mota bakarrak: Euskal Herria eta Nafarroan egiten da duela 8000 urtetik gaurdaino Idiazabal gazta.
Bi Parke Naturalen artean Latxa ardi bakoitzaren esne ekoizpena oso txikia da baina aldi berean kalitate onekoa: 120 litro inguru martxotik uztailera doan sasoian. Zenbait kasuetan 210 litro inguru ematera ere iristen dira. Bere esne gordinaren elaboraziotik Idiazabal gazta ekoizten da. 
Gazta hau bereizten duen zaporea lortzeko, artzain eta ardiek urtaroak zehaztutako ibilbideak jarraitzen dituzte: alturako larreak udaberri, udara eta udazkenean eta beheko larreak neguan. Leku batzuetan oraindik transhumantzia egiten da. Larreetatik hasita, esnearen eta gaztaren kalitatea bermatzen da. Arditik ere Zaldibiko mondejua lortzen da, inguruko baserrietan iraila eta urria bitartean artisau erara egiten den hestebetea. Hain garrantzitsua da gazta hau dastatzea, berak inguratzen duen guztia ezagutzea bezala. Idiazabal gazta zenbait gauzen konbinazioa da, Parke Naturalak, larreak, ardiak eta txabolak besteak beste. Gaurdaino iritsi den artisau gazta da, hobetzen jarraitzen duena artzain, gaztagile eta sektoreko profesionalei esker. 
Idiazabal herriaren kokapena, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen artean, elementu erabakigarria da bere ekoizpenean. Bere ekoizpen prozesua, bere antzinako errezeta eta gaur egungo sukaldaritzan duen erabilera anitza, Idiazabal eta Goierrira egingo duzun bisitan ezagutuko dituzun gako batzuk izango dira. Herriaren erdigunean elizaren aldamenean, Artzainaren monumentua ikusi ahalko duzu artzaintzarako behar diren elementuak azaltzen dituen bertso batekin batera: artzain txakurra, arkumea eta kaikua. Latxa ardiei ere omenaldi bat egiten zaie Idiazabalen: Gernikako zuhaitzaren aldamenean ikusiko dituzu, Gernikan dagoen zuhaitzaren aldaxka, zeramikaz egindako ardiak zuhaitzaren bueltan. 
Ezagutu produktua nola egiten den Zure eskura dago Gaztaren Interpretazio eta Dastaketa zentroan: hauxe da produktuaren elaborazioa eta produktua bera ezagutzeko abiapuntua. Bertan dastaketak egin daitezke edota gaztandegi bat bisitatu. Ondramuño gaztandegia bisita dezakezu Aranburutarrak gazta nola egiten duten ikusteko edo Gaztañaditxulo baserria ezagutu dezakezu, artzain txakurra lanean ikusi, arkumeak elikatu eta gazta nola egiten den ikusi eta noski, gazta dastatu bertako sagardoarekin. 
Segurako Ondarre baserrian (500 urtetik gora dituen baserria), Goiburu familiako artzainek ikuilua eta ardiak non jezten dituzten erakutsiko dizute eta gazta ekoizten duten gunea. Bere gaztak, urtero Ordizian egiten den Idiazabal gazta txapelketa irabazi zuen eta ondorengo enkantean 13.050€ ordaindu ziren beraien gazta erdiarengatik, marka berri bat ezarriz. 

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved