Skip to main content

Tag: Altzaga

Peri Bidea SL-Gi 66

PERIBIDEA: BI MUNDU LOTZEN DITUEN IBILBIDEA

Ibilbide honekin, landa eremuko paisaia atlantikoan txertaturiko Gaintza eta izaera hiritarra duen Ordizia lotuko dituzu. 500 urte baino gehiagoan, gure arbasoek bidezidor hauek erabili zituzten bi mundu horiek lotzeko. Peribidea ez dugu ulertu behar bide bakar gisa, bide-sare gisa baizik: Gaintza, Baliarrain, Altzaga eta Aramako herrigune eta baserriak haien artean lotzen zituen bide-sarea zen; baita Goierriko gune industrial eta komertzialekin lotzekoa ere.

Peribideak, beraz, lotu egiten gaitu: lotzen gaitu gure historiarekin eta istorioekin, lotzen gaitu gure arbasoekin eta ondorengoekin, lotzen gaitu gure lurrarekin eta erroekin, baina lotura horiek ez gaituzte mugatzen. Aitzitik, lagundu egiten digute garenaren oinarriak munduaren aurrean ezartzen. Bide honen erabiltzaileak eta inguratzen duten paisaiak aldatu egin dira mende hauetan guztietan; ez gara ginen berberak, baina orain gara eta bihar izango dira, izan zirenengatik. Eraiki dezagun elkarrekin Peribidean barrena, pausoz pauso, gure izatea eta geroa.

Garaian garaiko eta lekuan lekuko produktuak

Bost mende hauetan, baserriek garaian garaiko eta lekuan lekuko produktuz hornitu dute Ordiziako azoka. Urteak pasa ahala, azokako produktuen zerrenda ez da finko mantendu, ordea, eta azoka, gure gizartean izan diren kontsumo-ohituren aldaketen isla (eta batzuetan eragile) izan da.

Azoka, harreman komertziala baino gehiago

Produktu horiek ez ziren salmentarako gaiak soilik: baserritarren diru-sarrera nagusietako bat izatez gain, azokako harreman komertzialek bizirik mantentzen zituzten eskualdeko ekonomia eta harreman sozialak. Horrek lagundu egin zuen eskualdeko gizartea kohesionatzen eta identitate kolektiboa garatzen. Azpimarratzekoa da emakumeek baserrietan izan duten zeregina; izan ere, azokan produktuen salmenta zuzena haiek egiten zuten, eta beraz, baserrietako ekonomia kudeatzeko ardura ere bazuten. Ibilbide honek izan nahi du, halaber, baserrietako emakumeek eskualdeko gizartearen garapenari egin dioten ekarpenaren aitortza.

Altzaga

Goierri

Herriak

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Altzaga izenaren esanahi etimologikoa, haltza zuhaitzaren lekua da, Haltz (Aliso erderaz) eta aga atzizkia (erderaz lugar). Herriaren armarrian, zuhaitzaren irudia agertzen da.

Plazan San Migel eliza kokatzen da, harriz eraikitakoa eta erromatar gurutzedun planta duen tenplua; Gipuzkoar errenazimenduaren lehen adierazleetakoa da. Eliza aurreko enparantzan 110en bat urte dituen Artea dago eta beronen itzalean herriko zaindari den San Miguel egunean, irailaren 29a, herriko jaiak ospatzen dira: herri kirolak, trikitilariak, bertsolariak eta abar izaten dira.

Herriaren goikaldean, Altzagarate auzoa dago: hemen, XV. mendeko Amabirjinaren irudia duen erromaniko estiloko ermita dago; honetaz gain, Goierriko zenbait herri, Ernio, Txindoki eta Aralarreko ikuspegi paregabeaz goza daiteke.

Planifikatu zure bidaia

Alojamenduak eta non jan

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved