Lazkao herria protagonista duen ibilbide honetan lehenengo herri-gunea zeharkatuko dugu, jarraian baserri-giroan barneratzeko, Lazkaomendiko mendatetik pasaz. Lazkao-Txiki bertsolari ezagunaren jaiotetxe izan zen Abalizar baserriaren aldamenean igaroko gara ere.
Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak beste Aralarreko mendizerraren magalean dagoelako kokaturik.
Herrigunean dauden XVII. mendeko eraikuntzak, Gipuzkoako ondare historikoaren gunerik nagusienetarikoa osatzen dute. San Migel eliza nagusia, Infantado Dukea edo Lazkanotarren jauregia, Benediktarren komentua (bere liburutegiak 40.000 aletik gora ditu eta hauen artean inkunable batzuk aurki daitezke), Udaletxea, etab. XII. mendekoak dira San Prudentzio eta San Juan Ante Portam Latinam ermitak, azken hauLazkaomendinkokatua.
San Prudentzio etaLazkaomendi, udalerriko lekurik ederrenak dira eta ibilbide askoren abiapuntu; handikAralar, Aizkorri-Aratzeta Goierriko zenbait herriren bista apartak daude.
Aipatzekoa da “Astotxo egunaren” ospakizuna (errege egunaren osteko igandean): asto baten gainean San Jose, Maria eta Jesusen ihesa kontatzen duen Bibliako pasartea irudikatzen duen desfile batean datza; jai hau, XVII. mendean hasi zen ospatzen Lazkaon.