Bizikletaz eta oinez egiteko ibilbidea, Legorretan dagoen Goierri eskualdeko puntu baxuenetik (Oria ibaia, 110 m) Aketegi tontorreraino, Aizkorriko mendilerroko eta Euskadiko tontorrik garaiena (Aketegi – 1551m).
Ibilbidea horrela egitea proposatzen da:
– Bizikletaz Aizkorriko oinarriraino, Zegamako apeaderora.
– Aketegiko tontorreraino oinez.
– Andraitzeko lepotik buelta oinez, bizikleta hartu eta Legorretaraino itzultzeko.
Ezagutu Goierri bizikletaz
Euskadiko landa eskualde ederrenetako bat ezagutzera eramango zaituztegu bizikletaz: Goierri. 18 udalerriz osatutako eskualdea da, N1 Madril-Irun errepideak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena, baina, aldi berean, bizikletan ibiltzeko errepide txikiz eta mendatez betea.
Ibilbidea Ordizia – Beasainen hasten da, eskualdeko herri nagusiak, eta orden honetan igarotzen ditu denak: Itsasondo, Legorreta, Arama, Altzaga (Altzagarate auzora igotzeko aukera), Gaintza, Zaldibia, Lazkaomendiko mendatea, Lazkao, Ataun (3 auzoak), Olaberria, Idiazabal, Segura, Zegama, Barbari auzoa, Zerain, Mutiloa, Lierniako mendatea, Gabiria, Ormaiztegi, Beasain eta Ordizia.
Ibilbidea ahalik eta mendate gutxienetara igotzen saiatuz egiten da, baina gogortu eta mendate ugari egin daitezke bidean.
Bidean eskualdeko herri txikiak eta bideak ikusi ahal izango dituzu, errepide nagusitik oso gertu egon arren, zaratarik eta arriskurik gabe pedalei eragiteko aukera emango dizutenak.
Animatzen zara ibilbidea egin eta beste aldaera batzuk proposatzen?
Beasaindik hasi (edozein herritatik hasi daiteke) eta Goierriko eta Tolosaldeako hainbat herri eta txoko igarotzen dituen ibilbidea.
Ibilbide honetatik abiatuta, bide laburragoak egin daitezke.
Goierrin txirrindularitzarako zaletasun handia dago. Modu seguru eta entretenigarrian praktikatzeko errepide egokiak dituen lurraldea izanik, “TXIRRINDULARIA – La Ciclista GOIERRI” martxa zikloturistaren helburu nagusia emakumeak horrelako probetan parte hartzera animatzea da, emakumezkoen praktika gero eta handiagoa dela ikusita.
Ibilbide honek Goierriko eremu asko igarotzen ditu 4 mendate igoaz.
Ibilbide lineala, Frantziako Tourrak uztailaren 2ko etapan Goierrin egingo duen zatia, Vitoria-Gasteiztik atera eta Donostiara iristen dena.
Ibilbidea Aztiriako mendatetik hasi eta Zerainera iristen da, Aizpeako meategien aldamenetik pasaz. Zerain igaro ondoren, Segurako herrira zuzentzen da, Erdi Aroko hiribildua. Idiazabal eta Olaberria kanpoaldetik igarota, Beasainera eta Igartzako Monumentu Multzora iritsiko gara. Hurrengo herria Ordizia da, 1512tik ospatzen den asteazkenetako azokarengatik ezaguna.
Amaitzeko, Zadibiatik pasa eta Larraitzeko mendatearen igoera hasiko dugu Txindoki mendiaren ikuspegiaz gozatuz.
Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditugu. Webgunean nabigatzeak ados zaudela esan nahi du. Informazio+Ulertzen dut!
Cookie politika
ZER DIRA COOKIE-AK?
Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.
Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.
NOLAKO COOKIE-AK ERABILTZEN DITU WEB ORRI HONEK?
Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.
Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.
NOLA DESAKTIBATU GURE COOKIE-AK (EDO BESTE EDONORENAK)
Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.
Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
Nola konfiguratu cookie-ak Chrome nabigatzailean.
Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.