Legorreta-Ormaiztegi bidegorria
Legorretatik Ormaiztegira doan bidegorria, Itsasondo, Ordizia eta Beasaingo herrietatik igaroz. Bizikletaz, oinez, patinekin nahiz bestelako tresnekin egin daiteke ibilbidea.
Legorretatik Ormaiztegira doan bidegorria, Itsasondo, Ordizia eta Beasaingo herrietatik igaroz. Bizikletaz, oinez, patinekin nahiz bestelako tresnekin egin daiteke ibilbidea.
Legorretatik Zegamara doan bidegorria, Itsasondo, Ordizia, Beasain, Olaberria, Idiazabal eta Segurako herriak igaroz. Bizikletaz, oinez, patinekin nahiz bestelako tresnekin egin daiteke ibilbidea.
Herriak
Bi auzoetan banaturik dagoen herria da eta Donostiatik 26 minutura kokatzen da. Duela gutxirarte garrantzi handia izan du bertan izan den arbelaren mehatzaritza ustiapena dela eta.
Bere ondare historikoan aipatzekoa da Andra Mari Jasokundearen eliza nagusia. Nahiz eta jatorria Ertaroan izan, gaur egun duen itxura XVI. mendean hasitako zabalkuntzen emaitza da. Letrango San Juan baseliza ere ezin da ahaztu: inguruetako ospitale ezagunena zen bere garaian. Urkia auzoan berriz, Santa Kruz baseliza dago.



