Skip to main content

Tag: altzagarate

Gaintza-Baliarrain-Altzagarate

Ibilbide zirkular hau Gaintzatik (ibilbide morea), Baliarraindik (ibilbide berdea) eta Altzagaratetik (ibilbide horia) egin daitezkeen hiru ibilbide txikiren arteko lotura da.
Gaintzako plazatik hasiko gara, eta Bostaitzetarantz joango gara, ibilbide moretik. Puntu horretan eskuinerantz egingo dugu, eta ibilbide berdeari jarraituko diogu Baliarrain herritik pasatuz. Baliarrain igaro ondoren, San Juan iturrira iritsi baino 20 metro lehenago, Abali-Zelai Goikoa baserrian eskuinera egingo dugu, horiz markatutako ibilbidea jarraitzeko. Ibilbide honek Altzagaratera eramango gaitu eta bertatik berriz Bostaitzetara itzuliko gara. Bertan, berriro ere ibilbide morea jarraituz, Gaintzako herrira iritsiko gara.
Ibilbidean, Txindoki mendiak eskaintzen dizkigun bistez gozatuko dugu, inguru lasai eta Eder batean.
Nordic walking-a egiteko ibilbide egokia.


© Goierri Turismo. All rights reserved