Skip to main content
Gozatu Goierri

Esperientzia gastronomikoak Gipuzkoan

#goierri #idiazaballurraldea #basquehighlands

Goierri, Gipuzkoaren bihotzean, Idiazabal lurraldea da: hemen lurrak ematen duena jaten da eta ekoizten duenari erosten zaio. Donostiatik 30 minutura, lur garaietan, baserritarrekin hitz egin dezakezu 500 urte baino gehiago dituen eta asteazkener ospatzen den Ordiziako azokan. Artzaina bere gaztandegian ezagutu dezakezu, taloak Erdi Aroko errota batean oratu edo txakolina Idiazabal gaztarekin dastatu. 9 esperientzia gastronomiko proposatzen dizkizugu Gipuzkoa barrutik bizitzeko, zaporea gidari dela.

Esperientzia guztiak, salneurri, ordutegi eta erreserba telefonoekin PDF batean.

1. Bat

Ordiziako azoka


Tomate usaia duten tomateak

Ordiziako azoka Euskadiko produktuen gune garrantzitsuenetako bat da eta Goierriko historiaren zatia bat da. Erdi arotik eta asteazkenero mantentzen
den ohitura da, “Juana la Loca”ri esker, honek eman bait zion Ordiziako herriari, asteroko merkatu franko bat ospatzeko ahalmena
.

Hemen tomateak inguruko baserrietako baratzetan hazten dira eta horregatik dute tomate usaina. Tomate usain eta zaporea baina baita ere errezil sagarra, udarea, arana, uraza, perretxiko, leka eta zerba, piperra eta tipula.

mercado de ordizia

“Ordiziako azokan baserritarrekin hitz egiteko aukera izango duzu, hala nola Asun Etxeberria, Agapito Garmendia, Arantza Zurutuza, Beñat Telleria…eta euskal gastronomiaren oinarria ezagutuko duzu: lehengaia.”

Informazio gehiago:
ordiziakoazoka.eus

mercado de ordizia miércoles

2. Bi

Idiazabal Gazta


Gure artzainen oparia

Idiazabal gazta munduko gazta hobenen artean saritua izan da, World Cheese Awards lehiaketan urrezko dominak lortuaz eta Europako Ondare Gastronomiko izendatua.

Gure artzainak latxa ardiak -Euskadiko ohiko ardiak- zaintzen dituzte eta gutxienez 2 hilabeteko ontzea duten esne gordinez egindako gazta paregabea egiten dute.

Gaztandegi bat ezagutu- artzaina eta bere ardiak ezagutu- Idiazabal gazta nola egiten den ikasi, dastatu eta erosi, Goierriko eskualdearen xarma.

Idiazabal herrira gerturatu zaitez, Gaztaren interpretazio eta degustazio zentroa kokatzen den herrira eta jatorrizko izendapenari izen ematen dion herrira; bertan antolatzen dira gaztandegietara bisitak.

queso idiazabal

“Idiazabal gazta mardula da, zapore bizia eta iraunkorra du, apur bat pikantea eta garbia, eta ahoa betetzen duena: gatzagia, gatza eta batzuetan kea zaporea du.”

quesos idiazabal

3. Hiru

Errota batean taloak egin


Gure artozko opilak

Taloak arto irinez, ura eta gatza apur batekin egiten diren opila goxo batzuk dira eta gure baserrietan ogi bezala erabiltzen ziren. Nola egiten diren ikasi nahi baduzu, Goierriko ondare historiko-artistikoko lekurik politenetako batean egin dezakezu, Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoa Erdi Aroko Errotan, 1982ra arte martxan egon zen errota.

Umeekin egiteko plan ederra da: irina oratzen dute bola mardul bat eginez, kolpe gogor batzuk orea zanpatzeko eta plantxara. Taloak txokolatearekin jan daitezke edo baita Idiazabal gaztarekin ere.

Monumentu Multzora egiten den bisitan, jauregia, ermita, burdinola, zubia eta europan bakarra den XVI. mendeko egurrezko presa bat ikusi daitezke.

taller de talos

INFORMAZIOA:

Tailerra eta bisita Igartzako Monumentu Multzoa 15€. Tailerra bakarrik 10€ *

Aurretiko hitzordua: 943 087 798

Helbidea: Igartzako Plaza, 1, Beasain

* Kontsultatu ume, talde…prezioak.

molino de igartza

4. Lau

d´Elikatuz zentroa


Euskal gastronomiari buruz ikasi

Zeintzuk dira euskal gastronomiaren beste sekretuak? D´Elikatuz kultura eta gastronomiaren elkargune dira, gastronomiaren eta elikaduraren museo eta interpretazio zentroa -Ordizian- non Goierriko ohiko produktuak protagonistak diren eta Idiazabal gazta jakina, izarra.

Ordiziako azoka ikusi -asteazkenetan- eta ondoren d´ Elikatuz zentroa bisitatu, bertan ere eskualdeko turismo bulegoa kokatzen da, gosea eragingo dizun plan bat izango da zalantzarik gabe.

idiazabal gazta d'elikatuz zentroan
museo d'elikatuz ordizia

5. Bost

Basabe, gure garagardoa


Dastaketa dibertigarriak

Goierriko artisau garagardoa leuna eta arina, poteatzeko ezin hobea.

2018an garagardoa egiten duen inguruko kooperatiba bakarra martxan jarri zuten 3 lagunek sortua, Goierrin bakarrik aurkituko duzun garagardo gozo eta merkea egitea lortu dute, urtean ekoizten dituzten 30.000 botilak eskualdean kontsumitzen dira eta.

Dastaketa eder bat egin dezakezu 10€-ren truke 7 garagardo mota dastatuz. Urtzik eta Markelek garagardoa nola egiten den azalduko dizute eta zenbait
sekretu azalduko dizkizute, adibidez garagardoaren aparraren mitoa edo lata edo botilan hobea den, baina beti ere edalontzia beteta duzula gozatuko duzu.”

Basabe garagardoa beste artisau garagardoak bezala hartu behar da, hau da, edalontzi zabal batean eta ez oso hotza. Zerbitzerakoan 3 laurden bota, botilaren ipurdian dagoen posoa mugitu zapore eta usainak ateratzeko eta bota hau ere edalontzira.

cerveza basabe

Goierrin egindako garagardoa era artisau eta natural batean
#BasabeLovers

INFORMAZIOA:

Aldez aurretik hitzorduarekin katak osteguna, ostirala eta larunbata. 10€

Erreserbak: 688 634 265

Bisitak eta dastaketak Lazkaon dagoen lantegian egiten dira

elaboración cerveza basabe

6. Sei

Txakolina Idiazabal gaztarekin


Dastaketa bereziak

Ezkontza ezinhobea Idiazabal gazta eta `Bengoetxe´txakoliaren artekoa, Goierrin egiten den txakoli bakarra. Iñaki Etxeberria da ekoizlea, eta Olaberriako familia upategi batean ekoizten du bere txakoli ekologikoa. Goierriko klima eta bere mendi magalen orientazioa direla eta, kostako txakolina baina gorputz eta gradu gehiago -12 inguru- eta garraztasun gutxiago ditu.

Dastaketak 1611. urteko tolare batean egiten dira Dolarea Hotelean, Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoan; dastaketarako maisua urrezko sudur den Iban Mate da eta txakolin goitik ez botatzeaz gain, kopan eskaintzen du. Dastaketan 3 gazta ezberdin dastatu daitezke eta guztiek txakolinaren zaporea indartzen dute (eta aldrebes).

txakoli bengoetxe

“Bengoetxe upategia Goierriko begiratokietako batean kokatzen da, eta ezaugarri klimatologiko.”

INFORMAZIOA:

Salneurria: 30€ pertsonako*

Lekua: Dolarea Hotela, Beasain

Erreserbak hitzorduarekin: 649 205 408

*Kontsultatu prezioak

cata de txakoli y queso idiazabal

7. Zazpi

Iztueta Baserria


Ezagutu benetako baserri bat

Iztueta baserrian belaunaldiak daramatzagu lurretik eta gure abereetatik bizimodua ateraz. Lurrari loturiko jarduna da, gure arbasoen jakintza eta naturarekin zuten harreman zuzena mantentzen duena.

Ingurumena zainduz, gure abereen ongizatea bermatuz eta modu jasangarri eta duinean lan eginez, kalitatezko esnea lortzen dugu gure bezeroei elikadura osasuntsua eskaintzeko. Beti euskal baserria eta ondarea babestea jomugan.

Iztuetan gure baserria ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Gure bizimoduaz gain, Lazkaomendiko paraje zoragarriak ezagutzeko aukera izango duzu, gure ikuiluak, idiak eta esnetarako behiak ikusi eta gure kalitateko produktuen dastaketa bat egin, hala nola gure yogurrak eta izozkiak.

productos lácteos iztueta

BISITAK:

Salneurria: 8€ helduak/ 5€ umeak

Ordutegia (bisita guztiak 10:30tan dira)
*Bisitak 1,5-2 ordu iraungo dute.

Argibide gehiago: 667 947 17

Helbidea: IZTUETA. Lazkaomendi. Lazkao

vacas del caserío iztueta

8. Zortzi

Gastronomia berezko nortasunarekin


Sagardoa, txuleta, gazta eta odolkia

Goierrin jatea Euskadiko landa eremuko errezetarioan murgiltzea da. Bakailao tortilla, txuleta edo saiheskia brasan, arrai bat parrillan sagardo trago batek lagunduta, Beasaingo odolkia babarrunekin eta Ibiazabal gazta sagar gozoa eta intxaurrekin lagunduta.

Gure euskal sukaldaritzaren ohiko errezetarioa, oso zabala da.

Sagardotegiak, erretegiak eta jatetxeak -gure webgunean ikusi ditzakezu– benetako esperientzia bat bizi dezazun.

sidra
tortilla de bacalao
txuleton a la parrilla

9. Bederatzi

Azoka gastronomikoak


Goierriko onena erakusteko erarik onena

Goierriko azoka gastronomikoak martxoaren 15ean hasten dira Zegaman, Erlezain Egunaren ospakizunarekin. Azoka honetan eztiaren inguruko hainbat gauza ezagutzeko aukera izango dugu.

Apirilaren 8an, Ordiziako Artzain Eguna ospatzen da. Artzaintzari eta gaztari buruzko ekitaldi honetan, Idiazabalgo gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egiten da, eta, orokorrean, gonbidatua gastronomiarekin lotutako pertsona garrantzitsu bat izaten da. Egun horretan, Ordiziako asteazkenetako ezohiko 3 azoketako bat ospatzen da eta gainera, artaldeak herria zeharkatzen ikus daitezke, udako denboraldirako mendietarantz abiatzen direla erakusgarri gisa..

Gastronómica

Kontsultatu ezazu gure agenda eta ez itzazu galdu gure azokak.

Maiatzaren 2an eta 3an, Idiazabalen Gazta Azoka ospatzen da, Euskal Herri osoan eta Nafarroan ekoizten den gaztaren JDB ezagunari izena ematen dion herrian. Euskal gaztak, mamia txapelketa herrikoia, gazta egiteko tailerrak, artisau-produktuen salmenta eta abarrek azoka hau ezinbesteko ekitaldia bilakatzen dute gaztazaleentzat.

Azoka gastronomikoen sasoi garrantzitsua, irailean hasten da.

Irailaren 9an Ordiziako Euskal Jaien egunik garrantzitsuena eta azoka berezia ospatzen dira. Nabarmentzekoa Idiazabal JDB gazta lehiaketa eta enkantea, sukaldaritza munduan oso ospetsua dena.

Zerainen Nekazaritza Ekologikoaren azoka ospatzen da irailaren 20ean. Ekoizpen ekologikoaren legeek araututako produktuak ezagutu daitezke: barazkiak, frutak, ogia, eztia, ardoa, gozokiak, gazta, sagardoa, olioa, txerrikiak, ernamuinak, kosmetika naturala, tinta naturalak eta abar.

Idiazabalen, urriaren 12an, Euskal Herriko Idiazabal artzain gaztaren txapelketa ospatzen da eta bertan gazta ezagun honen ekoizle famatuenak biltzen dira.

Mondejua Goierriko zenbait herrietan ekoizten den hestebetea da. Jakia, barazkiz eta ardi koipez eginiko odolki txuri bat da. Zaldian ekoizten da gehien eta ongien eta bertan ospatzen da Ardiki eguna, urriaren 25ean. Bertan Aralarko Idiazabal gazta txapleketa ere ospatzen da.

Zegaman cava festa ospatzen da eta 8 cava mota ezberdin dastatzeko aukera dago. Cava festa urriaren 30 eta 31an ospatuko da. Cava ezinhobeak dastatzeko aukera emango digun azoka ezberdina bat.

Odolki eguna Beasainen ospatzen da azaroaren 7an; kofradia duen jaki goxo bat, Burgosekoarekin zerikusirik ez duena -ez du arrozarik- eta euskal sukaldarien artean oso estimatua dena.

Txerri azoka Mutiloan ospatzen da azaroaren 8an eta bertan txerriarekin erlazioa duten hainbat produktu ikusi daitezke txorixo pintxoak, odolkia eta txerri errea dastatzean gain.

San Martingo ganadu azoka Zegaman (Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean) ospatzen da azaroaren 14ean, San Martin egunetik gertuenen tokatzen den igandean eta behiak, zaldiak, ardiak eta ahuntzak herriko jaun eta jabe egiten dira. Aizkorriko Idiazabal gazta txapelketa ere ospatzen da.

Errezil sagarrak Gabirian du bere egun handia azaroaren 15ean, sagarrondoei eta fruituari bideratutako azoka, gure sagardo bikainaren erakusgarri. Sagardo hau gure eskualdeko 4 sagardotegietan dastatzeko aukera izango duzu.

Azaroaren 29an Odolki eguna ospatzen da Ormaiztegin, Beasainekin batera produktu hau gehien ekoizten den herrian.

ferias gastronómicas del goierri

© Goierri Turismo. All rights reserved