Abisu legala
Enpresaren datuak
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten dizuegu honako hauek direla enpresaren identifikazio datuak:
Izen Soziala: GOIERRI TURISMOA S.A. (aurrerantzean GOITUR)
IFZ: B20694782
Helbidea: NBF Eraikuntza (2.solairua) – Goierriko Berrikuntza Poloa. 20240 Ordizia, Gipuzkoa
Webgunea: www.goierriturismo.com
Emaila: goierri@goierriturismo.com
Telefonoa: 943 161 823
Jabetza intelektuala
GOITUR da webgunearen jabetza intelektualaren eskubideen, bere iturburu-kodearen, testuen, diseinu grafikoen, irudien, argazkien, animazioen, soinuen, nabigazio egituraren eta datu-baseen titularra, baita edukiena ere, eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei buruzko Espainiako legeriak babesten ditu. Edukiak erreproduzitzeak, guztiz edo zatika argitaratzeak, banatzeak, merkaturatzeak edo eraldatzeak, Legeak babestutako jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzea dakar, ez bada horretarako baimendu.
GOITUR-eri dagozkion ekintza administratibo, zibil eta penal guztiak erabili ahal izango ditu, baldin eta erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu edo betetzen ez baditu.
Webgunera heltzeko modua eta horren erabiltzaileak
Webgunera heltzen dena webgunearen erabiltzailea da, eta erabilera pertsonal eta pribaturako baino ezin du erabili webgune horretako materiala. Helburu komertziala duen erabilera debekatuta dago, hortaz, aurretiko eta idatzizko baimenik izan ezean. Erabiltzaileak erantzukizun osoz erabiliko ditu guneko web orrien informazio, datu eta eduki guztiak, eta zerbitzuak eta edukiak ondo erabiltzeko konpromezua hartuko du; hots, ez ditu inoiz legez kontrako jardueretarako erabiliko. Erabiltzaileak hemen zehaztutako baldintza guztiak onartzen ditu.
GOITUR-ek du eduki, konfigurazio, aurkezpen, zehaztapen eta zerbitzuen parte bat bere aldetik eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu, hedatu edo ezabatzeko eskubidea. Halaber, oraingo erabilera baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita webgunean dagoen beste edozein baldintza ere.
GOITUR-ek ez du ziurtatzen webgunera heltzeko edo bere edukian akatsik ez dagoenik, ezta ongi eguneratuta dagoenik ere.
Webguneko estekak erabiltzaileari Interneten erlazionatutako beste informazio iturri batzuk daudela jakinarazteko baino ez daude. Esteka hauek egoteak ez du esan nahi horiek bisitatzeko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa egiten denik; hortaz,GOITUR ez da horien bidez lortutako emaitzaren erantzule izango.
GOITUR ez da erabiltzaileen ordenagailuetan gerta daitezkeen kalte-galeren erantzule izango, birus informatikoak edo edozein programa kaltegarri direla eta.
Pribatutasun-politika
Goierri Turismoa S.L., B20694782 IFK zenbakiarekin (aurrerantzean GOITUR), Europar Parlamentuko (UE) 2016/679 Erregelamenduak eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak pertsona fisikoen izaera pertsonaleko datuen tratamenduari eta aipatu datuen zirkulazio libreari dagokionez ezarri dituzten legezko eskakizunekin batera eta, bereziki, 25. artikuluak eta 78. Kontuan hartuzkoak diotena betez, izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren Arduradun dela aitortzen du eta aipatuak indarreko arauak betez eta beren tratamenduari loturik iraganean detektatu dituen arriskuak aintzat hartuz tratatzeko konpromisoa hartu du.
Izaera pertsonaleko datuen kudeaketa egokia bermatzeko xedearekin, tratamendu-prozesuan parte hartzen duten GOITUR-eko langile guztiek erakundeak ezarri dituen datuak babesteko politika guztiak ezagutzen dituzte, izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia bermatuz, bai eta izaera pertsonaleko datuak eraginkortasunez eta ahalik eta azkarren leheneratzeko gaitasuna bermatuz ere ezbeharren bat gertatzen den guztietan.
Indarreko araudiaren arabera, GOITUR ez dago Datuen Babeserako Ordezkari (DBO) bat izendatzera behartuta, egindako tratamenduetan ez baita datu sentikorrik erabiltzen. Nolanahi ere, zure esku gaitzazu edozein erreklamazio, kontsulta eta/edo iradokizunerako. Horrez gain, ondoko alderdien inguruko informazioa jartzen dugu zure esku:
1. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren arduraduna
Arduradunaren identifikazioa: Goierri Turismoa S.L. B20694782 IFK zenbakia.
Posta-helbidea: NBF Eraikuntza (2. solairua) – Goierriko Berrikuntza Poloa. 20240 Ordizia, Gipuzkoa
Webgunea: www.goierriturismo.com
Harremanetarako e-posta: goierri@goierriturismo.com
Harremanetarako telefonoa: 943 161 823
2. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamendua. Xedea eta iraupena
Izaera pertsonaleko datuak eskatzen dizkizun bakoitzean, GOITUR-ek berariaz jakinaraziko dizu zertarako erabiliko diren berariaz baimendu dituzun datu horiek, datuak jasotzeko unean. GOITUR-ek aipatutako datuak beste xede baterako erabiliko nahi balitu (normalean, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen Goierriko jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko), zure esanbidezko adostasuna eskatuko dizu aldez aurretik. Merkataritza-informazioa igortzeko zure baimena eman badiguzu, jakin ezazu “merkataritza profil” bat osatzeko aukera izango dugula jasotako datu horiekin, gure informazioa zure interesetara hobeto egoki dezagun; nolanahi ere, gaineratu beharra dago ere ez dela profil horretan bakarrik oinarrituriko erabaki automatizaturik hartuko.
Izaera pertsonaleko zure datuen erabilera mugagabea izango da, zure datuak ezabatzeko eskubidea gauzatzen ez baduzu. Hori gertatzen bada, izaera pertsonaleko zure datuak ezabatuko ditugu, indarreko legediak dioenari jarraiki epe zehatz batean zehar gordetzera behartuta gauden datu horiek salbu (gure zerbitzuen fakturazio-datuak, esaterako).
3. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren legezkotzea
Izaera pertsonaleko zure datuak tratatzeko legezkotzen gaituen legezko oinarria tratamendu horretarako eman duzun adostasuna edo baimena da. Orokorrean, xede nagusirako eskatuko dizu zure adostasuna GOITUR-ek (eskatu duzun zerbitzua eskaini ahal izatea). Adostasuna ez emateak, ondorioz, eskatu duzun zerbitzua eskaintzeko ezintasuna ekarriko du. Xedea bigarren-mailako besteren bat balitz (GOITUR-en merkataritza izaerako informazioa bidali ahal izatea), xede horrekin eginiko bidalketak baimentzen dituzula berariaz adierazi beharko duzu; bigarren-mailako xede hori baimenduko ez bazenu, merkataritza izaerako informazioa bidaltzeko baimenik ez duela ulertuko du GOITUR-ek eta, horrenbestez, ez du mota horretako bidalketarik egingo.
4. Izaera pertsonaleko zure datuen hartzailea
GOITUR-ek ez ditu izaera pertsonaleko zure datuak hirugarrenen esku utziko. Mota horretako lagapen bat egitea aurreikusiko balitz, zure esanbidezko adostasuna edo onarpena eskatuko litzateke, lagapenen onuradunak zeintzuk liratekeen adieraziz. Aipatu onuradunak argi eta garbi jasota ez baleude, onuradunen kategoria jakinaraziko litzateke.
GOITUR-ek izaera pertsonaleko zure datuak erabiltzeko gai izango diren hirugarrenak kontratatzeko gaitasuna dauka, ordea. Aipatu tratamendua zerbitzu baten eskaintzaren barruan emango da soilik eta tratamendu-agindu bat sortuko da, arestian aipaturiko Europako Erregelamenduko 28. eta 29. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituena. Kasu horietan, GOITUR-ek dagokion datuak babesteko kontratu-markoaren bidez arautuko du tratamendu-agindu hori. Kontratuak argiro jaso beharko ditu bi aldeek izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduan hartuko dituzten konpromisoak, konfidentzialtasunari eta segurtasunari dagokienez.
Tratamendua egiteko arduraduna Europatik kanpoko erakunde bat balitz, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren iritziz segurtasun-maila berdintsuak dituzten entitateekin lan egingo da. Segurtasun-maila hori ondoko bideen bidez egiaztatu ahal izango da:
- Zerbitzua eskainiko duen enpresa Europar Batasunaren babes-maila berdintsua duten herrialdetako zerrendan sartuta dago.
- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren berariazko baimena dauka datuak nazioartean transferitzeko.
- Zerbitzua eskainiko duen enpresak EU-US Privacy Shield hitzarmenaren babespean lan egiten du.
5. Izaera pertsonaleko zuren datuen tratamenduari loturiko eskubideak
GOITUR-ek tratatuko dituen izaera pertsonaleko datuen titularra zaren heinean eta arestian aipaturiko Europako Erregelamenduko 15a eta 21a bitarteko artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatu, tratamendua mugatu, aurkatu eta/edo eramangarritasuna bermatzeko eskubideak gauza ditzakezu uneoro. Horretarako, GOITUR-ekin harremanetan jarri beharko zara, ohiko komunikazio-bideez baliatuz eta, bereziki, Datuak Babesteko Politika honen 1. puntuan ezarritako harremanetarako datuen bitartez, gauzatu nahi duzun eskubidea zein den adieraziz. Horretarako, zure burua argi eta garbi identifikatu beharko duzu, gauzatu nahi den eskubidearen xede diren izaera pertsonaleko datuen titularra zarela bermatuz. GOITUR-ek ahalik eta epe motzenean exekutatuko du aipatu eskubidea eta, beti ere, atzerapen desegokirik izan gabe. Zure eskubideak zeintzuk diren eta hauek gauzatzeko moduen inguruko zalantzarik bazenu, GOITUR zure esanetara dago, beharrezko informazio eta argibide guztiak emateko eta eskubideen gauzatzea errazteko.
Eskubideren bat gauzatzeko zure eskariak erantzun egokirik izan ez duela uste baduzu, dagokion erreklamazioa aurkeztu dezakezu erakunde eskudunaren aurrean; horretarako, hemen duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren harremanetarako datu nagusiak:
Datuak Babesteko Espainiakoa Agentzia (AEPD)
Jorge Juan, 6
28001 Madril
www.agpd.es
Harremanetarako telefonoak: 901 100 099 – 912 663 517
6. Datuen jatorria
GOITUR-ek tratatuko dituen izaera pertsonaleko datuen jatorria aipatu datuen titular bera izango da, edo bere legezko ordezkaria edo berak berariaz baimendu d(it)uen pertsona edo pertsonak. Trataturiko datu-kategoriak ondokoak izango dira: identifikazio-datuak, ekonomikoak, merkataritza, hezkuntza eta ogibide mailako datuak eta, orokorrean, babes berezirik ez duen izaera pertsonaleko edozein datu.
Datuen trataera eta pribatasun politika
2016/679 Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorrari (aurrerantzean, 2016/679 EE) jarraiki, jasotako izaera pertsonaleko zure datuak B20694782 IFK duen Goierri Turismoa S.L., (aurrerantzean GOITUR) diren informatika- eta dokumentu-fitxategietan gordeko direla jakinarazten zaizu, bai eta aipatua berariaz onartzen duzula ere inprimaki hau onartzearen ondorioz. Esanbidezko adostasun hau lege-oinarria izango da izaera pertsonaleko zure datuen tratamendurako. Aipatu datuak beharrezko segurtasun-neurriez tratatuko dira beren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erresilientzia bermatzeko. Datuak babesteko politika osoa www.goierriturismo.com/eu/lege-informazioa gure webgunean dago eskuragarri. GOITUR-ek ez ditu zure datuak hirugarrenen esku utziko, legeak aipatua eskatu ezean. Ondokoa da izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren xedea: eskatutako informazioari erantzuna ematea.
ESTEKAK
goierriturismo.com ez du bere gain hartzen webgunean azaldu daitezkeen bigarrenen estekak eta bertara sartzea ekarri lezaketen kalteak edo galerak.
Cookie-politika
GOITUR-en guneak erabiltzaileen nabigazioa analizatzeko cookie-ak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu.
ZER DIRA COOKIE-AK?
Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.
Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.
NOLAKO COOKIE-AK ERABILTZEN DITU WEB ORRI HONEK?
Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.
Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.
NOLA DESAKTIBATU GURE COOKIE-AK (EDO BESTE EDONORENAK)
Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.
- Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
- Nola konfiguratu cookie-ak Chrome nabigatzailean.
- Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
- Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.