
Urbitarte sagardotegia
Ataungo Elbarrena auzoan kokaturik dagoen sagardotegia dugu hau. Urtarriletik abendua arte, sagardotegiko menua eskaintzen dute; maiatzetik abendura ere, erretegi bezala egiten dute lan, arraiak eta baserriko oilaskoak parrilara eskainiz eta arkumea aldez aurretik eskatzen bada.
Sagardotegira bisita gidatuak ere egiten dira Ataun herriko Barandiaran museoarekin batera 29 €-ren truke bazkari/afari barne edo/eta Aralarreko Parke Naturaletik ibilaldiak eta bazkaria/afaria 29€ren truke.