XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oiharteri, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2.002an eraberritu zutenetik. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro...
Nekazalturismoa
Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean, xendazaletasuna, mountain bike, eskalada, etab. praktikatzeko leku egokia da; bere kokagunearengatik gainera bailara eta Euskal Herriko mendi altuenen bistaz gozatu ahal izango duzu: Aizkorri, Aketegi, Aratz…
Arrieta Haundik 5 logela bikoitz eta banakako bat ditu (denak ohe bikoitza edo bakarra eduki dezaketelarik), hiru bainu logelen ondoan, bainu bat beheko solairuan, sukaldea eta egongela-jangela zabala, belardia, portxea eta bezeroen erabilerarako barbakoa. Bere ezaugarriak direla eta, haurrekin datozen taldeentzako, lagunekin biltzeko, lankideekin biltzeko… aproposa da.
Ondoko eraikuntzan, Arrieta Txikin, baserri ohia, hiru apartamentu dituzte: “Lamia”, “Mari” eta “Sorgina”; hiruek egongela zabala, jangela, sukaldea, bainua, logela eta interneterako konexioa dute. Hiruen kapazitatea 2-4 pertsonetakoa da; elbarritu fisikoentzako egokituak daude eta hauetako bat ikusmen elbarrituentzako egokitua dago baita ere.
Eta beko partean “Haritza” gela egin dugu, enpresentzako bilerak, hitzaldiak, eta abarrerako leku bat, proiektorea, pantaila, arbela, interneterako konexioa, egokitutako sukaldea eta bainuarekin. Haizea hartu ahal izateko, txokoak ikaragarrizko bistak dituen terraza du.
Herrian, 1,5km-tara igerileku publikoa, frontoia, jatetxea, tabernak eta sagardotegiak inguruan…
Euskara, erdara eta ingelesa hitz egiten dute.
Wifi zona.
0 km parrillada egiteko aukera ematen dute bertako Eusko Label produktuekin: zer nahi den eskatu eta beraiek ekartzen dute; gero norberak sukaldatzen du nahi duen bezala:
. Txekorra: txuletak, saihetsa, hanburgesak y saltxitxak.
. Baserriko txerria (Basatxerri) : saihetsa, txuletak, solomoa, txorixoa…
. Arkumea (tenporadan): arkumea.
. Zaldia: Urbia eta Duru mendietako txuletak.
Lizentzia zenbakia (signatura): KSS00025
Herria: Zegama
GPS: 42.9749,-2.299538
Salneurriak: Kontsultatu hemen etxea eta apartamenduak
Tel: 943 80 18 90
E-mail: arrietahaundi@gmail.com
Webgunea: www.arrietahaundi.com
XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oiharteri, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2.002an eraberritu zutenetik. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro...
Erabat berritutakoa eta XVI. mendean harriz, adreiluz eta egurrez eraikitako baserria da. Oria ibaiaren bazterrean kokaturik, izugarrizko bistak ditu Aizkorri mendira, Segurako kasko zaharrera eta Oriako bailarara.
Bartzelona landetxeak bost logela ditu eta horietako logela bat ezinduentzako egokitua dago.
Eraberritutako 500 urte baino gehiago dituen baserria. Naturan murgildurik eta Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen artean kokaturik, oporraldirako leku lasaia da.
Aizkorri Parke Naturalean kokaturiko 1.792. urteko baserria, bere antzinako itxuran eraberritua harriz eta egurrez.
5 gela dituen eta landa eremuan kokaturik dagoen baserria da, zenbait baserriz eta Txindoki mendiko bista ezin hobeaz inguraturik. Euskal landa eremua eta bizimodua ezagutzeko modu aparta.
Eraberritutako baserri eder bat, Aralarreko Parke Natural erdian kokatua, eta arrantzarako oso egokiak diren ibaiez inguratuta. Sei logela bikoitz ditu bainugelekin eta 4 lagunentzat apartamendu bat.
Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean, xendazaletasuna, mountain bike, eskalada, etab. praktikatzeko leku egokia da; bere kokagunearengatik gainera bailara eta Euskal Herriko mendi altuenen bistaz gozatu ahal izango duzu: Aizkorri, Aketegi, Aratz...
4 gela bikoitz telebista, berogailu eta komunarekin eskaintzen ditu Olagi nekazalturismoak.
Lierni auzoan (Mutiloa) kokaturiko landetxea. Aizkorri eta Aralar Parke Naturaletaz inguraturik, 10 kilometrotako erradioan, Erdi Aroko herriak, museo etnografikoa, Ordiziako azoka, etab. aurki daitezke.
Eraikuntza berriko baserria da eta Lazkaoko Lazkaomendi auzoan kokaturik dago. Bost logela bikoitz bainugelarekin eta banakako bat bainugelarekin, telebista eta Wifi-arekin ditu. Egongela-jangela bat bezeroentzat, telebista eta beheko suarekin. Lorategia...