Bartzelona landetxeak bost logela ditu eta horietako logela bat ezinduentzako egokitua dago. Logela bakoitzak bere komuna eta telebista ditu eta hauetako hiru logeletan ohe gehigarria jartzeko aukera dago. Logelarik handiena ezinduentzat egokitua dago, 1,50ko ohea, sofa-ohea, ohe gehigarri eta balkoia dituelarik.
Jatetxea dute eta gosariez gain, bazkari eta afariak ere ematen dituzte. Astean zehar, eguerditan menuak ematen dituzte, gauetan plater konbinatuak (igande gauean ere) eta ostiraletik aurrera karta igande eguerdirarte. Asteazkenetan jatetxea itxita dago atseden eguna delako eta bakarrik gosariak ematen dira landa etxean ostatua dutenentzat.
Bartzelona landetxea A1etik oso gertu dago eta Donostiara 30 minututan iritsi zaitezke, Gasteizera bezala gutxi gora behera.
Bertako ganadu haragia eskaintzen da. Lizentzia zenbakia (signatura): XSS00122 Herria: Legorreta GPS: 43.082336,-2.135682 Salneurriak: Banakakoa:50€/Bikoitza:50€ Tel: 943 80 62 06 E-mail:bartzelonanekazalturismoa@hotmail.com Webgunea:www.nekatur.net/bartzelona