ZALDIBIA: Osinberdeko erreka, ezkutuko paradisu txikia
Urak sorturiko paisaia harrigarriak ezagutzeko ibilbidea egingo da Zaldibian. Aralar bezalako sistema karstiko batean, ura bere barrunbeetan pilatzen da. Hala ere, tarteka lur-azpitik atera eta erreka eta osin ederrak sortzen ditu. Abuztuaren batean, larunbatarekin, bertako altxorretako bat ezagutzeko aukera izango dugu Aralarko Parketxearen eskutik. Horretarako, Arkakako aparkalekutik hasi (errepidea amaitzen den lekutik), eta errekak eginiko bidea jarraituz Osinberdeko putzuraino iritsiko gara.