Ibilbideak
San Adriango tunela
Denbora
1 h 35 min
Zailtasuna
Ertaina
Luzera
3,94 km
Desnibela
+280/-280 m
Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak erreferentzi bat dira Euskal Herriko landa turismoan. Gure mendietako aire garbia arnastu eta askatasunaz gozatzeko ingurune ezin hobea osatzen dute.
San Adriango ibilbidea egitea proposatzen dizugu. Ibilbide honek Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko altxor preziatuenetako batera zuzenduko zaitu, San Adriango kobara. Erdi Aroan, Europa eta Gaztela lotzen zituen errege-bide nagusiko pasabidea zen eta ospetsu askoren izkribuetan aipamen berezia jaso zuen pasabidea da honakoa. Iparraldeko Donejakue bidea eta berarekin, San Adriango edo Leizarrate tunela, Gizateriaren Ondare bilakatu ditu UNESCOk.
- Zegamako herri sarreratik abiatuko zarete, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio zentroa bisitatu eta ibilbideko informazio eta mapak hartuz. Ondoren Parketik bertatik, Aldaola-Ubier parkinean utziko duzue ibilgailua.
- Bideari ekiteaz bat, ur-kanala zeharkatuko duzu eta mendian gora jarraituz Mikelete-etxera iritsiko zara. Pare parean izango dituzu San Adriango haitzulo famatua eta Aratz zein Aizkorriko harkaiztiak.
- Honi jarraituz, kobaren atarira iritsiko zara eta bertan, aspaldiko garai haietan koban egon ziren eraikuntzen aztarnak topatuko dituzu. Koba zeharkatu, harlauza handiz atondutako errege-bidetik atera eta marka zuri-berdei jarraituz, pagadian murgilduko zara.
- Jarrai iezaiozu bidexkari, San Adriango balkoira bideratuko zaitu eta goza ezazu bertako ikuspegi bikainaz!
nola iritsi?
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
GURE PROPOSAMENAK UMEEKIN Goierriko eskualdea paradisua da naturan jarduerak egiteko, eta horietako jarduera asko haurrekin egiteko aproposak dira. Batzuk proposatzen dizkizugu, baina aukera ugari dituzu eskualdean. Zer egin nahi duzue? BESTE EKINTZA BATZUK MIATU goierrin...
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Prestatu zure bidaia +...
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak,...
Te ayudamos a planificar
tu escapada
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Igaratzatik Pikuetara bitarteko ibilbide honek Aralarko gunerik berezienetako bat zeharkatzen du, Alotzako goi-lautada
Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak erreferentzi bat dira Euskal Herriko landa turismoan. Gure mendietako aire garbia arnastu eta askatasunaz...
Ibur hipika klubak maila ezberdinetako kurtsoak eskaintzen ditu, irteerak antolatzen ditu, galopa azterketak, gymkhanas...
Ingurune hau Lizarrusti Parketxetik hurbil egonagatik ere, ezezaguna da; baina badu halako zera berezia
Ibilbide hau Olaberria eta Idiazabal artean dauden baserri guztien ondotik pasatzen da. Olaberria Goierriko balkoia bezala ezagutzen da, kasko batean kokaturik dagoen herria da eta XVII. mendeko San Juan Bautista...
Amundarainerrekaren ondotik doa landa-bide zoragarri hau, Osinberde iturburuko ur garden eta hotzen aldamenean
Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria...
Aralar Parke Naturalean barneratu zaitez ibilbide erraz eta klasiko bat eginez. Baso eder bat igaroko duzu mendi artean kokaturik dagoen urtegi batera iristeko.
Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu.
Aralar-en urarekin erlazioa duten gune garrantzitsuak igarotzen dituen ibilbidea
Joxe Migel Barandiaranekin lotura handia duen ibilbidea da honakoa, euskal kulturaren aita bezala ezagutzen dena
Aralarreko buelta egiten duen ibilbidearen etapetako bat, Arkaka eta Lizarrusti lotzen dituena
Iparraldeko Santiago Bidea San Adriango tunelarekin batera, Gizateriaren Ondare bilakatu zuen UNESCO-k 2015. urtean. Ezagutu zergatik den San Adriango tunela erromesen mito, bertan beti aurkitu izan bait dute babesa.
Otzaurteko portu ezagunaren inguruan egiteko ibilbide ederra, animaliak ikusteko aukera emango diguna
Euskaldunok mendiarekiko zaletasun haundia dugu eta Goierrin 2 lasterketa ditugu mundu mailan erreferente: Zegama-Aizkorri maratoia eta Ehunmilak Ultra-Trail (asteburu berean g2h trail eta mmm maratoia ospatzen dira).
Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean, orientazio jolas didaktiko bat dago kirola, senderismoa eta dibertsioa nahasten dituena
Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria Orokorreko basoak zeharkatzen dituen ibilbidea
Haranetako herriak bidegorri sare batez elkarturik daude. Baita ere pedalei emanez igo zaitezke mendietan barneratzen diren bideetatik. Goierrin txirrindularitza munduan dagoen afizioak harritu egingo zaitu!
Ibilbide zirkular hau egiteko gomendioa Gaintzatik irtetea da Txindokiko bista eder batzuk ikusi eta herritik buelta bat emateko bere baserriak ikusiz.
Euskal Herriko tontor ospetsuena ezagutu ezazu: Aizkorri. Igotzeko San Adrian kobaren azpian dagoen parkingetik hastea gomendatzen dizugu. San Adriango tunela zeharkatuko duzu, Erdi Aroko galtzada zapaldu eta Arabarren bidetik igoko...