Senderismoa
Lizarrusti-Lareo
Denbora
2 h 10 min
Zailtasuna
Ertaina
Luzera
6,8 km
Desnibela
+331/-331 m
Ibilbidearei hasiera emateko Arala Parke Naturaleko Interpretazio Zentrora (Ataun) hurbilduko gara.
ARALARKO SARBIDE NAGUSIA. Lizarrustiko Parketxea Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa da. Bertan, Aralarko hainbat baliabideren berri jasotzeko aukera izango duzu. Informazio guneaz gain, aterpetxea, jatetxea eta taberna zerbitzuak biltzen ditu. 620 metroko altueran kokatua, Gipuzkoako pagadirik handiena biltzen da hemen. Ingurune paregabe honetatik habiatuta, Aralarrek eskaintzen dituen gailur eta txoko liluragarrienak ezagutu ditzakezu.
Lizarrusti Parketxetik abiatu eta Lareo deritzan urtegira bitarteko bidea osatzen du Lareo ibilbideak. Aralar Parke Naturaleko Parketxea, Lizarrusti izena duen mendatean dago kokatua, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan hain zuzen. Muga honen testigu da Parketxea bera, izan ere, garai batetan Mikelete etxea baitzen.
Oso ibilbide erosoa duzu. Jakina, mendi ibilbide bat izanik, baditu bere aldapatxoak eta bidezidorretan barrena hedatzen da, bainan ez du ia zailtasunik.
Pagadi trinkoan hasten da eta aurrera egin ahala, bailara estutu eta Maizierrekako arroilara hurbilduko da. Nagusiki pagadia zen eremua zabaldu eta landaretza mistoan bilakatzen da Haritz, Lizar, Elorri, Ezki eta abarren artean. Paisaia dotorea ere ikus daiteke bertatik Berrenoa aldera.
Harkaitzek zulatutako Akerretako tunela eta Maizierreka atzean utzita urtegira bitarteko igoerari ekingo diogu, lehenik urtegia eraikitzeko ustiatu zen harrobiaren ondotik eta ondoren urari eusten dion paretaren aldamenean gora.
Horrela, Lareo urtegia izango duzu parez pare. Kilometro inguruko distantzia eginez itzulia eman diezaiokezu. Mendiarte paregabea da eta ziur betirako maiteminduta utziko zaituela leku honek.
nola iritsi?
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
GURE PROPOSAMENAK UMEEKIN Goierriko eskualdea paradisua da naturan jarduerak egiteko, eta horietako jarduera asko haurrekin egiteko aproposak dira. Batzuk proposatzen dizkizugu, baina aukera ugari dituzu eskualdean. Zer egin nahi duzue? BESTE EKINTZA BATZUK MIATU goierrin...
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak,...
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Prestatu zure bidaia +...
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
Te ayudamos a planificar
tu escapada
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Amundarainerrekaren ondotik doa landa-bide zoragarri hau, Osinberde iturburuko ur garden eta hotzen aldamenean
Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak erreferentzi bat dira Euskal Herriko landa turismoan. Gure mendietako aire garbia arnastu eta askatasunaz...
Joxe Migel Barandiaranekin lotura handia duen ibilbidea da honakoa, euskal kulturaren aita bezala ezagutzen dena
Aralar Parke Naturalean barneratu zaitez ibilbide erraz eta klasiko bat eginez. Baso eder bat igaroko duzu mendi artean kokaturik dagoen urtegi batera iristeko.
Ibilbide honek Ausa-Gaztelu mendiaren puntan dauden gotorlekuaren aztarnetara gerturatuko gaitu
Burdinak ekarri zituen kanpotik ingelesak eta alemaniarrak Zeraingo Burdinaren Mendira. XX. mende erdi arte ustiatu ziren mendien barrunbeak. Jarduera horrek aztarna eta istorio ugari sortu zituen, baita historia oparoa ere.
Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu.
Egundoko konbinazioaz gozatzeko ibilbide zirkularra da: mendia eta Idiazabal gazta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa garapen eta Turismo sailak sustatua izan da eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatu du.
Agauntzaren ibilguan gora, uraren soinua entzunez eta errekaren freskotasunean, San Gregorioko herri-gunea utzi eta baserri eremu zoragarri batean sartuko gara.
Igaratza eta Enirio gune esanguratsuak dira Aralarren. Artzain kutsu handiko lekuak biak, Goierriko behe lautadak Aralarko punturik altuenekin
Iparraldeko Santiago Bidea San Adriango tunelarekin batera, Gizateriaren Ondare bilakatu zuen UNESCO-k 2015. urtean. Ezagutu zergatik den San Adriango tunela erromesen mito, bertan beti aurkitu izan bait dute babesa.
Alarpe zalditegian irteerak eta ikastaroak anotaltzen ditugu urte guztian zehar.
Ibilbide zirkular hau egiteko gomendioa Gaintzatik irtetea da Txindokiko bista eder batzuk ikusi eta herritik buelta bat emateko bere baserriak ikusiz.
La tradición del juego de los bolos está muy extendida en todo el País Vasco, aunque muchas modalidades están en declive y a punto de desaparecer. Sin embargo, en el...
Amundarainerrekaren ondotik doa landa-bide zoragarri hau, Osinberde iturburuko ur garden eta hotzen aldamenean
Otzaurteko portu ezagunaren inguruan egiteko ibilbide ederra, animaliak ikusteko aukera emango diguna
Otzaurteko portu ezagunaren inguruan egiteko ibilbide ederra, animaliak ikusteko aukera emango diguna
Euskaldunok mendiarekiko zaletasun haundia dugu eta Goierrin 2 lasterketa ditugu mundu mailan erreferente: Zegama-Aizkorri maratoia eta Ehunmilak Ultra-Trail (asteburu berean g2h trail eta mmm maratoia ospatzen dira).
Aralarreko buelta egiten duen ibilbidearen etapetako bat, Arkaka eta Lizarrusti lotzen dituena
Haranetako herriak bidegorri sare batez elkarturik daude. Baita ere pedalei emanez igo zaitezke mendietan barneratzen diren bideetatik. Goierrin txirrindularitza munduan dagoen afizioak harritu egingo zaitu!